Segurtasuna mugikorrean
Gero eta gehiago gailu mugikorretatik sartuko gara Internetera. Gailu hauek guztiak oso garrantzitsuak izango dira gure bizitzan eta bertan dagoen informazioa seguru mantentzeko beharra ere gero eta handiagoa izango da arlo ezberdinetan. Kontutan hartu behar dugu gailu hauetan gordetzen dugun informazioa ez dela edozein, kontaktu agenda, egiten eta jasotzen ditugun deien zerrenda, irudiak, bideoak, fitxategiak... Eta etorkizun gertu batean gure ordainketak egiteko tresna ere izan daiteke.
Gure gailu mugikorren segurtasuna eta hauen bidez egiten dugunaren kontrola mantentzeko hainbat gomendio eta tresna daude. Hauek dira hemen jorratuko ditugunak.
Ohar orokorrak
- Kontutan hartu non uzten duzun zure mugikorra eta zenek ikusi edo atzeman dezakeen.
- Blokeo automatikoa aktibatu eta desblokeatzeko gako bat edo identifikatzeko bide bat eskatu.
- Bertan gordetzen dituzun datuak zein diren eta nola gordeta dauden kontutan hartu, galtzekotan edo lapurtzen badizute zer egin jakin ahal izateko.
- Instalatzen dituzun aplikazioak instalatzean eskatzen dituzten baimenak kontutan hartu. Gehiegizko baimenak eskatzen dituzten aplikazioekin kontuz ibili.
- Sistema eta aplikazioak eguneratuak mantendu. Arazoak detektatzen dira eta baita hauei konponbidea eman, baina horretarako eguneratzea beharrezkoa da.
- Komunikazioetan zure intimitatea edota pribatutasuna mantendu nahi baduzu neurriak hartu.
- Eraso edota programa maltzurren (birusak, troiarrak...) kontra neurriak hartu.
Gomendio orokor hauek kontutan hartuta arazoak izateko aukerak asko murrizten ditugu. Hala ere, segurtasun totala ez da existitzen eta beraz beti egon daiteke arriskuren bat. Kontutan hartu behar dugu gainera, gaur egungo gailu mugikor asko telefono sarearekin ez ezik Internet sarera ere konektatzen direla eta ez hori bakarrik GPSa, kamara, aplikazioak instalatzeko aukera... ere izaten dutela.
Aurreko gomendio horiek denentzat balio badute ere, orain goazen Android sistema eragilea duten telefono mugikorretan oinarritzea. Android mugikorrentzako sistema eragile bat da Linux nukleoan oinarritutakoa. Hasiera batean Googlek garatutakoa baina gaur egun Open Handset Alliance-ek garatzen duena. Elkarte honen helburua gailu mugikorrentzako estandare irekiak zabaltzean datza. Honela, edozein garatzailek garatu ditzake Androidentzako aplikazioak lizentzia libre eta irekian dago argitaratua. (Wikipediatik).
Aplikazio batzuek segurtasuna hobeto kudeatzen lagundu diezazukete. Hona hemen horietako batzuk:
B-Folders: Aplikazio honek zure datu garrantzitsuenak era seguruan gordetzeko aukera ematen dizu. Edozein informazio eta fitxategi zifratze sistema indartsu batez zifratu ondoren gordetzen du. Gainera zure mahaigainarekin sinkronizatzeko aukera ere ematen du eta dohainik da.
Keeper: Aurrekoak bezala fitxategiak gordetzeaz gain, pasahitzak gordetzeko aukera era erraz batean gordetzeko aukera ematen duen aplikazioa da.
WhisperCore: Oraindik ere proba faseetan badago ere eta Android sistema eragilearen bertsio guztietan ez badabil ere tresna oso interesgarria da. Berari esker fitxategi zehatz batzuk bakarrik zifratu beharrean diska gogor osoa zifratzen du. Horrela mugikorra galduz gero datuak behintzat ez lirateke atzigarriak izango.
Orbot: Aplikazio hau gure komunikazioen anonimotasuna hobetzeko balio du. TOR sarea erabiltzen du eta honi esker zerbitzari batek guri buruz jasotzen duen informazioa desagertarazten du. Hau da, webgune batera konektatzen ari garenean webgune horrek guri buruz duen informazioa ez da zuzena. Tresnak gainera proxy moduan egiten du lan, hau da beste aplikazio batzuek erabil dezakete beraien konexioak ere anonimoak egiteko.
OTRchat: Oraindik oso berria den arren, nahiko interesgarria den tresna. XMPP erabiltzen duten berehalako mezularitzako komunikazioak OTR (Off the record) zifratze sistemaren bidez zifratzen ditu. Google talk kontu bat baduzue eta zuen komunikazioak seguruagoak izatea nahi izanez gero erabili dezakezue. Gainera Orbot-ekin bateragarria da beraz
anonimotasuna ere hobetu daiteke.
Red phone eta Text secure: Badira komunikazio ohikoagoak zifratzeko balio dutentresnak ere., Audiorako Red Phone erabil daiteke, nahiz eta oraingoz gurean ezin den erabili. Telefono mezuak zifratzeko ere aukera dago Text Secure tresnarekin.
Protector: Tresna honek zure telefonoan dagoen edozein aplikaziori erabiltzeko pasahitzak jartzea ahalbidetzen du.
Honela aplikazio batzuei edota hauen aukera konkretu batzuei pasahitza jarriz segurtasun gehiago jarriko diegu.
The Lookout security suite: Aplikazio bat baina aplikazio sorta bat da Lookout. Birus eta kode maltzurraren aurkako detekzio sistema bat du. Baita datu (kontaktu, argazki, bideo, posta elektroniko, sms mezu,...) segurtasun kopiak egiteko sisteam ere. Baina garrantzitsuena mugikorra galdu edo lapurtu badigute, urrunetik mugikorraren kokapena jakiteko aukeraz gain, alarma bat pizteko aukera edota gure fitxategi guztiak ezabatzeko aukera ematen du. Dudarik gabe edozein mugikorretan egon beharko lukeen tresna.