IFTTT
Zerbitzu oso interesgarri eta sinplea da ifttt.com. Beren sortzailen hitzetan "Internet zure alde lanean jartzeko" balio duen tresna. Errealitatean, baldintza bat betetzen denean ekintza bat burutzeko balio duena. Adibidez, blog bateko mezu berri bat dagoenean, bidali mezu bat Twitterrera.
Zerbitzuaren gakoak
Hauek dira ondo ulertzeko beharrezko diren kontzeptuak:
- Kanalak (channels): informazioak jaso edo bidaliko diren zerbitzuak, alegia. Aukera asko dago horien artean Facebook, Instagram, RSS jarioak, hainbat blog zerbitzu...
- Baldintza (triggers): Baldintza gertatu behar den horri deitzen zaio. Facebookeko argazki batean etiketatu naute adibidez.
- Ekintza (actions): Baldintza gertatu ostean egin beharreko ekintza. Hori gertatzean, bidali argazki hori posta elektroniko bidez adibidez.
- Osagaiak (ingredients): Baldintza bat gertatzeko beharrezkoa diren informazio zatiak. Posta elektronikoaren kasuan adibidez, postaren gaia, gorputza, bidaltzailea...
- Errezeta(recipes): Aurreko lau elementuak baturik eta ondo egituraturik sortzen duten emaitzari honela deitzen zaio. Baldin eta X orduan Y alegia. Errezeta horiek kudeatzeko eta itzali eta pizteko aukera izango dugu kontrol panel baten bidez.
Mundu fisikora salto
Sistemak 15 minuturo egiten du egiaztapena, baldintzarik bete bada ekintzak burutzen ditu. Batzuk aldiz berehalakoak dira, horiek tximista ikur bat dute beraien ondoan. Zerbitzu horiek batez ere mundu fisikoarekin dute lotura: blink(1), Wemo switch eta motion adibidez.
Blink(1): USB bidezko gailu hau egoera LED bat da. Programatutako errezeten arabera piztu kolore ezberdinez piztu edo itzaltzen dena. Ifttt zerbitzuarekin bateragarri izateaz gain, software librea ere bada eta beste tresna askorekin programa daiteke. Garapena egin ahal izateko jendearen diru laguntza eskatu zuten Kickstarter tresna bidez. Eskatutako dirua baino askoz gehiago lortu ondoren orain thingm dendan ere eros daiteke.
Wemo switch & motion: Wifi konexioa duten entxufe eta mugimendu sentsoreak dira hauek. Ifttt zerbitzuaren bidez programagarriak dira, baita iPhone edo Android gailuekin ere. Hauen bidez entxufe horretan konektatuta dagoen zerbait aktibatu edo desaktibatu daiteke edota mugimendu sentsoreak zerbait detektatzean ekintza bat burutu. Beraien artean ere elkar lotu daitezke.
Ideia batzuk
Adibide interesgarri asko dago jendeak partekatzen dituen errezeten artean. Errezetak pertsonalak edo publikoak izan daitezke eta horri esker hauetako batzuk automatikoki erabil daitezke. Adibide batzuk:
- Blogeko mezu berri bat publikatzen duzun bakoitzean automatikoki zure twitter kontura publikatzea.
- Facebook-en irudi batean etiketatzen zaituztenean argazki hori zure dropbox kontura igo.
- Egunean izango den eguraldiaren berri jaso posta elektronikoan.
- RSS jario batean hitz zehatz bat agertzean, gtalk bidez abisu bat jaso.
Errezeta batzuk
Ifttt zerbitzuan dauden errezeten artean interesgarri batzuk:
- Euria egiten badu abisu bat bidali SMS bidez aterkia hartu ahal izateko: https://ifttt.com/recipes/48
- Gmail-en izar batez markatutako mezuak Google Calendar-ren automatikoki sartu: https://ifttt.com/recipes/73800
- Instagram-era igotako argazkiak zuzenean Twitterrera bidali: https://ifttt.com/recipes/82592
- Piztu argiak gaua iristen denean: https://ifttt.com/recipes/41418
- Blink(1) piztu norbait atetik sartzen denean: https://ifttt.com/recipes/70158
Orain arte zailak ziren gauzak jende askoren eskuetan jartzea lortu du zerbitzu honek. Gailuak Internetera konektatzeko aukerak gero eta handiagoak izango dira; Gauzen Internet bezala definitu izan denera iritsi arte.