"Bizkaian nibel nahiko polite dau"

Kontaizu

a3ber1.jpg

  • Manex Sagarna Igorrekoa da.
  • Bertsolaria, edo ahalegindu egiten dela dio behintzat, eta futbolari legez deskribatzen du bere burua. Futbolean orain zazpi bat urte hasi zen, eta oraindik horretan segitzen du Arratiako futbol taldean, jubeniletan.
  • Bertsolaritzan ez darama hainbeste urte. Sariketei dagokienez, Arratiko kopla paper lehiaketa irabazi du pare bat bider eta beste lehiaketan bat ere bai, nahiz eta bat-batekoan oraindik esperientzi asko ez daukan.
  •  

 

Ander Elortegi Garatea

Gernikarra

Gaia: Neguarekin batera, lehenengo elurrak heldu dira Euskal Herrira. Gaixorik zaudela eta, ohean geratu beharra duzu. Konta itzazu leiho ostekoak burura ekartzen dizkizun gogoetak.

Aurten negua gogor sartu de lehenengo edurrekaz, leiho atzetik ikusten dodaz hainbat edur bola hegaz oso gusture joango nintzen orain nire lagunekaz txamarra jantzi eta mendiko bota berri berriekaz baina gaixorik nago ohean ta geratu behar penaz. Zuri zuria ere ez dogu euskal herrian edurra hainbat ezbehar ekarri deuskuz zetako esan guzurra kaminotara ateratzeak be ematen dau beldurra kotxearekin izen biher da ahal dan einean zuhurra malkotan urtu nahi ez badogu jausten dan edur apurra Parte zuria ta parte beltza etorri jataz gogora gogoetetan ihes eginaz, bestela ez noa inora. ta bitartean kalentura hau igoten dabiste gora hurrengo urtean egin beharko edur honeri aproba onen-onena pertsiana itxi ta lo egitea izengo da.

 

Futbolean gola sartzea edo habanera bat kantatzea, zein da errazagoa?

Nik habanera bat kanteteak arrisku gehiago dekola badakit, eta nahiz eta askotan kantatu ez, egitekotan txarto egiteak, kalte itzelak daukaz. Gola sartutea errazagoa da, baina nire kasuen golak sartzeak baino, golak sartzen ez uzteak edukiko leuke inportantzia.

Arratiko historia bertsotan edo koplatan kontautuko zenuke

Arratieko bertsoa Hau dozu egi osoa Hasikeratik bihurtu Bero ta goxoa Intxaustirekin hasita aste bakoitzero zita Ateak oindo zabalik dagoz egizu bisita

Zelan ikusten duzu gazteen bertsolaritza Bizkaian eta zure eskualdean?

Bizkaian nik pentsetan dot nibel nahiko polite dauela, gazteak beharren dabiz eta laster emaitzak helduko dire. Arratien gauzea sano suspertu da azken urte hauetan eta ikusi besterik eztau BBKn egindako aurrera pausua. Gatzena nire ustez, jende barrie sartutea da. Arratien ez dau ie gazterik, baina urtetako itxaropena badekot. DBHko baten batek urtengo dau ziur.

Asko ligatzen al da bertsolarie izanik?

Nire kasuen ez. Egie da igual juergan joakeran jende gehiok ezagututen dotzule, baina bertsotan ligetea niretzako utopia bat da. Batzuk ligatuko daurie, baia nire kasuen beste estrategia batzuk erabiltea izin leike soluzioa. Bakotzak bere moduek daukoz, ez??

Zer eskatuko diozu Olentzerori?

Olentzerori aurten gauze berezi bet eskatuko dautsat. Oinarte erregaluek eta holango gauzek eskatu dodaz, dirue ezpada. Baia aurten euskal presoak Euskal Herrira ekartea eskatzen dautsat. Eta uste dot ez nazela izingo hori eskatan dauen bakarra izango; lagun askoren nahia delako.

PUNTUKA

 

Txapel bete bertso

Bizkaiko bertsolari gazteek antolaturiko Txapel Bete Bertso ekimena abian da bigarren urtez jarraian. Azaroaren hasieran hasita, hilero hainbat saio burutuko dira Bizkaiko eskualde ezberdinetan. Ekimen honen berezitasunik handiena da bertsolari gazteak beraiek direla saioen antolatzaile, kantari eta gai jartzaile egiten dutenak. Ekimen honen bidez, orain arte izaniko bertso saioen gutxitasuna taberna girora eraman dute, horrela jende aurrean kantatzeko aukera izanez bertsolari bakoitzak hilean behin gutxienez eta bertso saioen dinamikara ohitzeko aukera emanez parte hartzaileei.

Kontaizu

2003, Abendua 01
Arloa: Bertsoleku