Normala da neskak edozein plazatan kantetan ikustea

Kontaizu

bl06_1.jpg

  • Oihana Bartra 20 urteko bilbotarra da. Euskal Filologia ikasten du Deustuko Unibertsitatean.
  • Saskibaloi talde baten jokatzen du eta, juergan ibiltzea gustatzen zaio.
  • Bizkaiko eskolartekoan bi aldiz izan da txapeldun eta Euskal Herrikoan ere hartu du parte.
  • Eskualdekako sariketan finalista izan da, baita Osinalde sariketan ere.

 

GAIA: Esku telefonoa galdu egin dozu.

Egilea: Jurek ZienkiewiczGaur eguneko gazteriaren bizitza doa alrrebes mobilarekin mezu bialtan nabil egun eta gaubez ohartu barik desagertu jat eskuen artetik berez bera ni barik ez da ezebe ni bera barik be ez Murgildu gara teknoligien potxingoaren erdire mundu guztie gauz sakeleko telefonora begire galdu orduen urtetan dire gure penak agirire lehenago ziren elkar hizketak mezuek bihurtu dire.

 

Nork animatu zintuen bertsotan hastera?

Gaztea nintzenean telebista ikusten nebazan bertsolariak aitagaz. Beti gustatu izan jataz eta gero ikastolan hasi nintzen bertsotan. Eskolatik kanpo, Juanjo Respadizagaz ibili izan naz, eta gero Santutxuko Bertso Eskolan hasi nintzan eta han nabil gaur arte.

Neska gutxi dagoz bertsoaren munduan. Zergatik ote da?

Hasteko, ez dot pentsatzen hain neska gutxi dagozanik, gazteetan gero eta neska gehiago dagozelako, baina orain arte holan izan da. Horren zergatia antzina bertsolaritza gizonen kontua zala da, tabernatan egiten zan eta emakumeok ez gengozan ondo ikusita holako lekuetan. Zorionez, hori aldatu egin da eta neskak edozein plazatan kantetan ikustea gauza normala da.

Zure burua ikusten al duzu 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean?

Hori ez dago nire helburuen artean. Finalera sartzea oso gatx dago, zortzi esarleku bakarrik dagozalako eta horretarako postuak nahikoa beteta dagozelako. Aurrekoan moduen final aurreetara heltzeko zortea edukiz gero pozik egongo nintzateke. Jendea oso preparatuta dago, baina ilusioa badaukat zer edo zer egiteko.

Bertso saio batean zer eskaintzen dio Oihana Bartrak bertsozaleari?

Danori gustetan jaku lagun arteko saioak direnean adarra jotzea eta entzulea ezaguna danean erraza da horrelakoetara jotzea. Egun ona daukadanean bertso onak joaten dira tarteka baina egun txarra daukadanean ba.....

Ofizioka zu hastea edo bestea hastea gurago duzu?

Ofizioka gurago dot kantu laguna hasten bada. Erantzuteko aukera izatea gustetan jata eta bertso bateri erantzuten ondo asmatuez gero eragin handiagoa izaten dau. Hastea tokatuz gero, alde onak be badekoz ofizioa gura dozun lekutik bideratu daikezulako idea aldetik ondo bazabiltza.

Umorezko gaiak ala serioak?

Lagun artean umorezkoa gurago dot. Joko gehiago ematen dau eta jendeak be gehiago eskertzen dau. Txapelketan ostera, gai serioagaz errazagoa da entzulearengana heltzea gai serio bat espero daudelako.

Bota egiozu bertso bat elkarrizketa honen irakurleari

Irakurle denentzat Pare bat abisu. Ekintzek dabelako Horrenbeste pisu. Kulturaz aukiteko Hainabt kompromisu. Edozer esateko Bertsotan kontaizu.

PUNTUKA

 

Ipar Uribe taldeak irabazi zuen Bizkaiko BBK saria

Ipar Uribe bertsolari taldea izan zen irabazlea BBK Sariketaren finalean, joan den martxoaren 27an Bilbon. Lea-Artibaikoak penaz joan ziren, bost aldiz lortu baitute txapela azken hamaika urteotan. Lehia gogorra izan zen larunbatekoa, baina azkenean, Ipar Uribekoek irabazi zuten, bost puntu gehiago atera baitzituzten. Bizkaiko herrialde bik jokatu zuten, joan den larunbatean, BBK Sariketaren finala: Ipar Uribe eta Arratia. Ipar Uribekoek 439 puntu lortu zuten: 177,5 puntu 18 urte artekoek irabazi zuten, eta 261,5 puntu 19-23 urte bitartekoek. Arratiak, berriz, 433,5 puntu lortu zuen guztira: 182,5 gazteen taldeak, eta 251 puntu helduek. Gazteen artean, Arratiakoak nabarmendu ziren besteen gainetik, baina nagusien artean, Uribeko Xabier Paiak puntu asko lortu zituen, eta hari esker txapela kostaldera joan zen. Paiarekin batera, Miren Ibarluzeak eta Iker Gangoitiak jokatu zuten Ipar Uribeko helduen taldean. Gazteen taldean, berriz, Beñat Vidal, Olatz Ibarluzea eta Igeregi ibili ziren. Arratiako taldeetan, Manex Sagarna, Jurek Zienkiewic eta Jon Agirre gazteek kantatu zuten, eta Iñaki Iturriotzek, Gorka Intxaurbek eta Jabi Olivaresek, nagusien taldean. Beste sari bi banatu zituzten larunbatean: Ohiana Bartrak Bilbokoa bizkaiera hoberena erabiltzeagatik saria lortu zuen. Bestetik, Jurek Zienkievic arratiar-poloniarrak bertsolari gazteenari emandako saria eraman zuen etxera.

Kontaizu

2004, Apirila 01
Arloa: Bertsoleku