“Ez dago lagun artean bertsotan konpromezu barik kantatzearen modukorik”
- Miren Amuriza
- 14 urteko Berrizko bertsolaria
- 2002an aurkeztu zen lehen aldiz Txapelketara
- 2003ko Bizkaiko txapelduna Eskolartekoetan eta Euskal Herriko sei onenen artean sartu zen.
Gaia:
Ikasturte amaiera
Egilea:
Xabier Solaguren
Kurutziaga Ikastolako ikaslea. 15 urte
Ez naiz adi egoten sekula klasean lanak ere ez ditut egiten etxean ta denbora pasatzen egon beharrean geixau ikasi behar datorren urtean. Klasera joatea dogu derrigorra nahiz eta askotan izan zail eta gogorra baina izan behar da zur eta bizkorra eta gogorrena da maisuen zigorra Hasi eta amaitu gaizki eta oker Mate suspenditu dut hiru lau bat bider alperkerian beti ez dot egin ezer kurtsoa amaitu da hasi bezain laster.
Eskolarteko txapelketan Euskal Herri mailan kantatzeak ze garrantzia dauka?
Lehenengoz Mungian kantatu nebanean jakin neban zer zan erridikulua egitea. Baina Euskal Herriko finalean sartzeak daukan garrantzia eta emozio ezin neike azaldu.
Etxean maisu handi bat, Xabier Amuriza, izateak asko lagundu al deutsu?
Handia da bai, baina maisua ez hainbeste. Halan be, asko laguntzen nau edozertan, ona da dakien baten ondoan egotea.
Zein da aste barruan bertsoarekin daukazun lotura?
Ez daukat konpromisorik bertsoagaz. Baina bertsoari lotuta nago, eta inoiz ez da momentu txarra izaten pare bat bertso kantatzeko.
Zelan ikusten dituzu Durangaldeko bertsolari gazteak?
Gogotsu ikusten dodaz eta batek baino gehiagok zer esan handia emongo dau oindino.
Zein da zure bertsolari eredua?
Bertso ona kantetan daben edozein bertsolariri joten dautsedaz txaloak. Ez daukat eredurik. Bertsolari bakoitzak bere momentu onak eta txarrak daukaz.
Zer lortu gura izaten duzu zure bertsoekin?
Bertsoa hasi eta amaitzeak lan handiak emoten dauz sarritan. Ni errez konformatzen naz jenteari gustatu jakola jakinda. Horixe lortu gura izaten dot.
Lagun arteko saioak ala Txapelketakoak dituzu gurago?
Txapelketako tensiñoa eta bertan egoten dan bertso maila, asko gustetan jataz beti ere neuk kantetan ez dodanean. Ostantzean, ez dago lagun artean bertsotan konpromezu barik kantatzearen modukorik.
PUNTUKA
BIZKAIKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA
Gernikan, pasa den maiatzaren 14ean eskolarteko idatzizko txapelketaren finala jokatu ostean bat bateko saioak hartu dute lekukoa. Hiru maila ezberdinetan banatzen dira bertsolari gazteak, adinaren arabera. Finala ekainaren 4ean jokatu da Bilboko Indautxu auzoko El Carmen aretoan. Txapelketa Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatzen du urtero eta kanporaketak hiru izaten dira: Bermeon 14 urtera artekoak, Markinan 16 urtera artekoak eta Ondarroan 18 urtera artekoak. Kanporaketak egin da hauek izan diren Finalerako sailkatu ziren bertsolarien izenak:
14 urtera arte:
Miren Amuriza, Jone Uria, Ilargi Zuazua eta Aitor Beitia.
16 urtera arte:
Arrate Illaro, Itxaso Paia, Beñat Romero, Eñaut Uruburu, Amaia Aurrekoetxea eta Enea Pinillos.
18 urtera arte:
Manex Sagarna, Jon Agirre, Olatz Ibarluzea eta Josu Martinez.