"Uste baino inportantzi handiegoa deko doinue ondo aukeratuteak"

Kontaizu

bl13_1.jpg

  • Eñaut Intxaurraga. Zenistarra, 27 urte.
  • Euskal Filologian lizentziaduna.
  • Irakasle dabil Lauro Ikastolan.
  • 2002. urtean txapelketako finalaurreetan kantatu eban. Egun, Arratiako txapelduna da.

 

Egilea: Gorka Intxaurbe Etxebarria.

Euskal Filologia ikaslea

Gaia:

Umetan zure amak lokartzea kostaten jatzula eta ipuin asko kontetan eutsuzan. Orain ospitalean daukazu ama. Gaua da eta bere ondoan zagoz. (Gai hau Bizkaiko Txapelketako Gatikako kanporaketan erabili zan kartzelako gaian. Gorkak, gaia gustatuta, bere bertsoak egitea pentsatu dau.)Ama erantzun zegaitik zabiz heriotzagaz tratuan Azkenaldien zure kontuek baino eztekodaz buruan Nire ondoan ifinten zintzen irakurteko orduan Baie oin barrea jarri behar dot negarra dauen lekuan Gogorragoa egiten jata liburu honegaz eskuan Eztakit zelan egingo dozun itzartu behar zara aizu Gaixotasuna gainditu behar da isilean pausuz-pausu Ni bitartean zuri begire negar batean naukozu Liburutxoa zabalduko dot ta irakurri gogotsu Baie papelik inportanteena ama zuk egin beozu Gaixotasunak eztosku emon oin arte nahikoa bake Impotentzia ta egonezina itxi beoguz aparte Niri esperantzak sarri askotan zabaldu dostez mila ate Nik lo arte ezintzen joaten ama gogoratu zate Ba ni enoa, zure begiek zabaltzen ikusi arte

 

Ze sentsaziño dozu Zeanuriko azken kanporaketan ostean?

Saioagaz nahiko gusture geratu nintzan. Nahiko seguru topau neban nire burue mikroan aurrean. Finalaurreetara pasetea ixin zan nire helburue eta lortu nebanez ezin esan disgusture geratu nintzenik. ondo

Ze helburugaz zoaz finalerdietara?

Saio txukun bet in gure neunke. Horrek gero finalean sartuteko balio badau hobeto baino ez, baie etxoat itsutu gure euskaldunako kontuegaz. Ganera horrek ez dozte lagunduko ezetako be.

Zer da errazagoa, bertsotan egitea edo irakasle beharra?

Biek dira fazilek eta biek dira gatxak. Ondo itea bertsotan ez da fazile eta maisu ona ixitea be ez da fazile, oin, bertso bat itea ez da gatxa ta klase bat emotea bez.

Ze bertsolari daukazu eredutzat?

Ni hasi nintzanetik gehien gustau izan jatana Egaña ixin da, bera da konpletoena, bai umorean bai gai sakonetan eta bai ironie erabilteko orduen. Crackbat ixin dok eta dok.

Zuk botatako ze bertsogaz geratu zara gustora?

Nahiko kritikoa naz nire bertsoakaz eta beti pentsetan dot hobetu ahal dozazela nik kantatutako bertsoak baie bat aukeratu beharko baneuke oin urte bi Gerniken kanporaketetan bota neban bertso bategaz geratuko nintzoan. Azkena emonda osatu behar ñoan bertsoa ixin zoan. Ene krabelin maitagarria/ dana aitortzera noa, eskaini neutzun nire barrua/ ta baita nire kanpoa, eskaini neutzun nire irriparra/ eskaini nire malkoa, neban guztia eskeini neutzun baina etzendun nahikoa. Bertso honetan zer esaten dan baino zelan esaten dan(paralelismo jokoa) eta ze doinuten(uste baino inportantzi handiegoa deko doinue ondo aukeratuteak, ta sarriten ez dotzegu guk emoten inportantzirik) inportanteagoa dok igual.

Ikastoletan ba al dago gazteen aldetik bertsotan egiteko edo ikasteko gogorik?

Lauro ikastolan umeak erdera lar iten dabe eta horrek euskera maila bajue eukitea dakar. Bertsotan egiteko euskera maila inportante bat eukin behar da eta euskerea bera be gustau in bear jatsu. Batzukaz pentsetan dot lortu doaala bertsoen mundure hurbildutea eta gustetea baie nik gure baño gitxiegogaz konektatu dot. Halan da be segiduko dot ahaleginduten ta ia zer lortuten dogun.

PUNTUKA

 

JENTILEN KOPLA PAPER LEHIAKETA VII 2004

Arratiako Bertso eskolak eskualde bereko beste hainbat elkarteren laguntzeagaz aurten be jarri dau martxan jarri dau Jentilen VII kopla paper lehiaketa. Hiru ataletan dago banatuta sariketea; 14 urterainokoak( arratiakoentzat bakarrik), 15 urtetik 18ra bitartekoak eta helduen atalean 19 urtetik gorakoak. Koplak osatuteko gaia librea izango da, kopla txikiek, handiek nahiz klasikoak izan ahal direlarik. Parte hartzaileek Zeanuriko udaletxera bidali beharko dabez beren kopla sortak abenduaren 15a baino lehenago. Sariak onak dira. Animatu parte hartzera! Informazio gehiago Arratiako Bertso Eskolara deituz ( 94-6736444) edo www.bertsozale.com/selektorea.htm?4&3

Kontaizu

2004, Abendua 01
Arloa: Bertsoleku