"Sinistuten ez dotenik ez dot kantetan"

Kontaizu

bl16.jpg

  • Alain Urrutia 1981, Bilbo
  • Arte Ederretan lizentziatua, egun doktoretza ikasketak burututen dabil
  • Pintorea, magoa eta lagunarteko bertsolaria. Bertso magia ikuskizunaren sortzailea
  •  

 

Egilea:

Xabier Irakulis Andra Mari ikastola (Zornotza)

Gaia:

Gehien gustatzen zaizun neska beste batekin dabilela jakin duzu. Lehenengo aldiz maitemindurik Sentitzen nintzen arraro Egoera honek neure ametsa Lorrindu eta akabo Bihotzarentzat argia zana Ilundu jaku zeharo Derrepentean bakardadean Maiteminaren esklabo Zulo hontatik atarateko Irtenbidea ba al dago. Bakardadean adibidea Ez dut ondo ikasia Bihotz honetan ez da haziko Zuk ereindako hazia Zure errua, neure errua Hau egoera gazia Porrot honeri aurre eiteko Zelan egin harresia Itxaropena behar zuena Bihurtu da desgrazia. Normala dan lez aurreratu zait Berria duen kidea Zeruan zehar ihes joan da Nire maitasun airea Zoritxarraren eskuetatik Zorionez da librea Hainbeste gura nuen lorea Azkenez ez da nirea Ametsetatik egi izatera Jakin dot zein den bidea.

 

Eskualdeko sariketak ze inportantzia dauka bertsolari gazte batentzat?

Eskualdeko txapelketak, txapelketa danan moduen kritiketako kontu asko daukoz baia garrantzia edukitekotan bertsolari gazteei jendaurrerako pausu hori emoteko dagozan aukeretako bat da. Egun bertsolari gazte eta ez ezagunantzako ez dago apenas plazarik beraz holango aukera danak baligarriak izaten dira.

Bertsoak dauka magiaren behar izana ala magiak behar dau bertsoa?

Guk bertso magia kasualidadez sortu genduan, juergan urten eta guretzat ohikoa zan bertsotan aritutea tragoak eskutan hustu bitartean, tarteka be magia egiteko aukera aproposa izaten da juerga. Beraz bilboko eguenetan juergan bertsoa eta magia batu genduzan, horreri forma emon ta Bertso-magia sortu zan. Batak bestearen beharrizana daukala uste dogu bai jonek eta bai nik, alkarren beharrizanak sortuten dau bertso-magia.

Zein da zuen ikuskizunaren asmoa?

Bertso-magia. Izenak berak esaten dauan moduen, bertso magia, bertsoa eta magia uztartuten dauazan emonkizuna da. Magia bertsotarako aitzakia da, gai bihurtu eta ikusleak parte hartuta honek ere gai bihurtuten dituen saioa da. Gure saioa inongo asmo barik sortu zan, lehenago esan bezala juergatan egiten genduan hori egiteko aukera emon euskun Txapik. Buruan eduki genduan zerbait izan arren Txapik Espuela tabernan egiteko eskatu arte ez genduan preparau. Hori izan lehenengo saioa, gustura geratu eta aurrera segidu genduan.

Bertso afarien giroan edo txapelketaren tensiñoan egoten zara gusturago?

Duda barik bertso afari batean. Txapelketa baten baten gustukoa izango dan arren, ez dot uste bertsolariak orokorrean txapelketakoa gurago dauanik. Lagunartekoa da bertso afarietako giroa eta entzuleak ez dabiz puntuetara begire, beraz tentsiño puntu bat egon arren gozamen puntua be badau eta bigarren horrek dakar gusturago egoteko arrazoia.

Bilbo moduko hiri handi bate erreza al da gazteak bertso eskolara hurbiltzea?

Nik bilbokoa bakarrik ezetuten dot. Besteetan zaila ala erraza dan esaten enaz hasiko, baia kontutan hartu beharrekoa da herri danetan ez dagoala bertso eskolarik eta hori dala ta gazteak ez daukiela horren errez hurbilduteko aukerarik. Bilbon, berez ikastetxe bakotzean bertso eskola modukorik egoten da, bertan hasi eta handik urtekeran emoten da bertso eskolarako pausue.

Bertsoa zeure ideak esateko erabiltzen al dozu?

Egie esan nire ideak adierazteko orduan pintura guragot, pintetan pasetaot eguna eta modu batean edo bestean egunen baten hortik bizitzera heldu gurot. Bertsotan nabilenean be, uste edo sinistuten ez dotenik ez dot kantetan. Alainek kantetan dau. Hori, kantetako orduan, idaztekoan ez dira inori erakustekoak izaten, beraz, ideak esateko barik isilduteko izaten da.

PUNTUKA

 

BERTSOLARI GAZTEEN XII. BBK SARIKETA

XII. aldiz eskualdekako sariketa antolatu du BBK-k, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzaz eta Ikastolen Elkartearen parte hartzeagaz. Bizkaia osoko sei eskualde desberdinek hartzen dute parte, bi taldetan banaturik. Arratia, Bilboaldea eta Lea Artibai alde batetik eta beste taldean, Durangaldea, Busturialdea eta Ipar Uribe. Bilbon hasi zan sariketa, otsailaren 22anArratia eta Bilbokoen arteko saioarekin Gabriel Aresti institutoan Arratiarrek lortuz lehen puntua eta hurrengo egunean Busturiarrak irabazi eutsien Ipar Uribekoei. Saio bi irabazte lortzen daben bi taldeek neurtuko dabez indarrak Bilboko Kafe Antzokian, martxoaren 12an, arrastiko zazpiretatik aurrera.

Kontaizu

2005, Martxoa 01
Arloa: Bertsoleku