“Iñoz lortu ez doguna lortu dogu”

Kontaizu

bl17.jpg

  • Eñaut Uruburu.
  • Abadiñokoa da eta 16 urte ditu.
  • Bertsotan egitea gustoko dau, lagunekaz juergan urtetea be bai noizean behin.
  • Eskolarteko idatzizko txapelketan txapeldun izana, bapatekoan bi aldiz txapeldunorde. BBK sariketako txapelduna aurten.

 

 

Zelan hasi zinean bertsotan?

Iker Belaustegi bertsolari eta irakaslea hasi zan Abadiñoko herri eskola publikora etortzen. Idatzizko txapelketara aurkeztu ginean eta konturatu barik finalera heldu.Gero, Beñat Gaztelurrutiagaz hasi ginean bertsoaren mundua sakontzen eta lantzen.Gaur egun Juanjo Respaldiza eta Jon Lopategi zein Beñategaz egiten dogu bertsotan. Bakoitzagaz astean behin batzean gara baina aspaldian ez dogu gauza handirik egin.

BBK sariketea irabaztea lorpen handia al da Durangoko eskualdearentzat?

Baietz esango nuke. Aurten lehenengo aldiz izan da sariketa honetako txapeldun garela. Pozik gagoz Igor Elortzak eta Unai Iturriagak lortu ez daben lorpena lortu dogulako. Iñoz lortu ez doguna lortu dogu.

Txapelketetarako ze prestakuntza egiten dozu?

Urte guztian kantatzen dogu baina ez dot prestakuntza berezirik egiten. Lopategi eta Respaldiza irakasleak saiatuten dira prestakuntza bereziren bat egin daigun baina kanporaketa baino aste bete lehenago konturatzen gara txapelketa dagoela. Azkeneko astean ahalegin gehitxoago egiten dot baina normalean saiora joan eta urtetan dana onartu behar.

Urduri egoten zara kantatu behar dozunean?

Berez egia esan, nahiko tenplaue naz baina nik pentsatzen dot urduri danok jartzen gareala, batzuk gehiago beste batzuk gitxiago bada be. Saio aurretik normalean lagunekaz berbaz egotea gustetan jata saioagaz larritu ez naiten.

Nori eskainiko zaunskio bertsotan lortutako txapela?

Momentuko egoeran araberako agurra izango liteke nik kantatuko nebana eta lekuan lekukoa. Halan eta guzti be, ezin ahaztu daitekez nigan iñoz baten batek konfiantzarik jarri badau pertsona horri edo horreri eskerrak ematea.

Bertsoa zer da zuretzako, jolasa al lehia?

Niretzat bertsoa ez da lehia. Gustetan jatan ekintza bat da, denporea pasatzeko modu bat nahiz eta gero txapelketara ahalik eta beharrik onena egiten joaten nazen. Lehia bat izan ez arren geure buruan ahalik eta ondoen kantatzeko ahalegina egiten dogu, eta ahaleginek bete ezean huts egin dogunaren sentsazioa geratzen jaku.

Bertsolari gazteen artean egiten al dozu ikastarorik?

Urtean bi-hiru alditan alkartu geinke bizkaiko bertsolari eta bertsozale gazteak. Lehenengo Kanpantxun, Gernikan,Zornotzan gero eta azkeneko hiru urteetan Durangoko Ibaizabal ikastolan batzen gara. Bizkaiko eskualde guztietatik etortzen dira gazteak hiru egunez bertsotan egitera eta ahal danean ahal dana egitera. Egunean bi hiru aldiz egiten dogu bertsotan. Juanjo Respaldiza eta Jon Lopategi egoten dira irakasle legez eta ofizioka, bakarka zein hasierako puntua emanda bertsotan egitera laguntzen dauskue.

PUNTUKA

DURANGALDEARENTZAT BBK XXIII.SARIKETA. Durangoko taldeak eroan dau aurten eskualdekako sariketearen txapela martiaren 12an jokatu zan finala irabazi ostean. Arratiako taldea izan eben Durangarrek kantu lagun Bilboko Kafe Antzokian. Bi taldetan banatuta, gazteak durangotik Eñaut Uruburu, Xabier Solaguren eta Miren Amuriza izan zirean azken hau nagusitu zalarik seiren artean eta Arratiako taldean Manex Sagarna, Jurek Zienkiewic eta Jon Agirre aritu zirean. Nagusien atalean, Peru Magdalena, Jon Unanue eta Gorka Lazkano ibili zirean eta Arratiatik Iñaki Iturrioitz,Gorka Intxaurbe eta Jabier Olibares. Maila honetan ofizioka ez zan diferentzia handirik egon eta bakarkako bi ataletan entzun ziren arrastiko berrtsorik osotuenak eta onenak. Akaberan, Durangok 375.5 eta Arratiak 364. Hamaika puntu eta erdi Durangokoen alde. Zorionak Durango!

Kontaizu

2005, Apirila 01
Arloa: Bertsoleku