“Abizenak ez nau bertsolari egiten”

Kontaizu

bl19.jpg

  • Itxaso Paiak 16 urte ditu
  • Aurten eskolarteko idatzizko eta bat-batekoan txapeldun;
  • Urruzuno sariaren irabazle bi urtez
  • Saskibaloian, musikan, dantzan aritzen da bertso-eskolaz aparte

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXII. Bertsolari Txapelketan kartzelako lanean botatako bertsoak dira ondoren datozenak. Itxaso Paia eta Miren Amuriza geratu ziren txapeldun eta bigarren.

Gaia:

Etxean zagoz lasai-lasai. Oraintxe sartu da aita etxean; lanetik dator negarrez. Beraren ondoan jarri zara.

Miren Amuriza

– Berrizko BHI Non dago baina bizitza honen bidea eta zentzuna aspaldi baten gure etxean ezebe ez da biguna lanera deitu dautse aitari eta notizi iluna ohe batean lotuta egon bete azkenetan amuma orain joan ein da eta akabo zorionezko eguna gure aitari neuk emongoutset falta jakon maitasuna.

Itxaso Paia

– San Nikolas ikastola Egunero lez etxean nago telebista ikusten lasai etorri zara baina ez zaude ez irribarrez ez alai aizu aitatxo baina negarrik egiterik ez nuke nahi izanik hainbeste dohai zer pasatu zaizu ba ai ni izango naiz zu entzuteko kapaza eta ere gai zure alaba izan naiteke baina laguna ere bai.

 

Bertsolarien familiako partaide izateak bideak erraztu al dautsuz?

Alde batetik jende asko ezagutu dot Fredi ta Xabiren bidez, baina bertsotan egiteko orduan ez daust ezer erraztu nire ustez. Nire neben arreba izan arren, neu naiz bertsotan egiten duena eta ez nire nebak. Sarritan entzun behar izan dut abizenak ez nauela bertsolari egiten, eta hori ondo baino hobeto dakit, ni bainaiz kantatzen dodazan bertsoen egilea.

Eskolarteko idatzizko sariketan saritua izan zara. Ze helburu dekozu bapatekoan?

Bat-batekotan saritua banaz ederto, bestela ere ondo. Nahi dodana gauza bakarra da: saio on bat egin ni eta entzuleak gustora geratzea. Eskolartekoetako onena lagunak egitea da, dagoeneko danok gara lagunak eta ederto pasatzen dogu txapelketetan, urduritasuna falta ez bada be.

Lau emakume bertsolarien saio gero eta gehiago antolatzen dira. Ze eretxi dozu honeri buruz?

Ederto iruditzen jat, izan ere ez dot desberdintasunik aurkitzen emakume eta gizonen artean bertsotan egiterakoan. Egia da saio exklusiboak egin behar direla bertsolari gizonezko gehiago dagoelako, baina saio exklusibo horien beharrik ez dogunean berdintasuna egongo da behingoz, baina horretarako beharrezkoak dira saiook. Emaitzarik be badago, gero eta emakume gehiago ari baita bertsolaritzan.

Bertsolari izateak zer eman dizu?

Batez ere lagunak eman daustaz: bertso-eskolakoak,bertso-udalekutakoak... Baita barne askatasun bat be, non bertsotan egitea sarritan irtenbide bakarra dan. Margolariek dana adierazten dabe pintzelarekin (sentimentuak, uneak, egoerak...) ba bertsolariek berdin bertsoen bidez eta hori asko da. Eskatu ahal neban guztia.

Udan bertsotan aritzeko gogorik bai. Zenbat saio izateko esperantza dozu?

Bertsotan aritzeko gogorik ez da inoiz falta. Nik ez diot nire buruari galdetzen zenbat saio izango ditudan! Datozenei baietz esango diet dudarik gabe eta saiorik izango ez banu ere, zalantzarik ez dut bertsotan egingo dudala.

PUNTUKA

 

ESKOLARTEKO SARIKETAK 2005

Maiatzean urtero ospatuten da Eskolarteko txapelketa, idatzizkoaren atala lehenengo eta bapatekoena ostean. Gernikan jokatuten da idatzizkoa eta bertan atal desberdinetan banatuten dira bertsolariak, adinaren arabera. Sarituak asko izan ziren: Xabier Iturraspe, Jone Uria, Miren Amuriza, Itxaso Paia eta Olatz Ibarluzea mungiarra. Bapatekoan ekainaren 3an jokatu da finala Bilboko el karmen aretoan. Hiru kanporaketa egin ostean bi ataletan banatu dira bertsolariak: 14 urterartekoak: Xabier Iturraspe, Imanol Uria, Nagore Beitia, Irati Erkizia, Elene Lejarzegi, Maitane Jaio eta 15 urtetik 18rartekoetan: Arrate Illaro, Enea Pinillos, Jone Uria, Peru Vidal, Miren Amuriza, Itxaso Paia, Aitor Beitia eta Eñaut Uruburu. Bizkaiak lau ordezkari izango dauz Euskal Herriko eskolarteko finalean.

Kontaizu

2005, Ekaina 01
Arloa: Bertsoleku