“Bertsotan oinarria ikasita, oso errez ikasten da beste dana”

Kontaizu

bl24_1

  • Aitor Beitia telletxea
  • Bermiotarra
  • 15 urte DBH4ko ikaslea
  • Denbora librean kirola egitea gustaten jako eta ordenagailuan jolastea larregi gogoko dauala dino.

 

Markinako Bera Kruz ikastolako bertso-taldeko ikasleek - LH 6. mailakoak.

Gaia:

Etxetik urten ezinik zagoz, ohean gaixorik.Gaur automobilean joan naz horregaz tranpa egin eta ibiltzeko, ez kapaz orain ospitalean nago ni ganoraz ta entretenitzeko bertsotan hasi naz.

Mikel Kaltzakorta

Gela honetan ditut nik hainbeste pena ez nuke bizi nahiko hemen nire azkena pentsatzen ibili naz pozteko sistema burua alaitzeko bertsoa onena.

Nerea Ibarzabal

Ez naukazu ikastolan bertsoeran, ezta? Etxe zahar batean nago aspertuta sendatu lehenbailehen abentura da ta gutun eder honetan daukat idatzita.

Oier Onaindia

Atzo parrandan ta gaur gaixoak hartuta burruka egin behar gripe honen aurka pena hau uxatzeko bertsotan galduta txoriak bezalaxe kaiolan sartuta.

Josune Aramendi

 

 

Zer emoten dautsu bertsoak eta zer kendu?

Bertsoari esker hainbat lagun egin dodaz eta beste hainbat jende ezagutzeko aukerea emon deust. Hortik aparte entretenimendua emoten deust, batez ere eskolan aspertzen nazenean.

Ze bertsolari da zure eredua?

Eredutzat ez daukat bertsolari bakarra. Horretako bat Jon Lopategi da, neure maisua da eta. Gero badagoz beste hainbat bertsolari eredutzat jotzen dodazanak: Andoni Egaña, Lizaso...

Ikastolan ze bertso jaialdi egiten dozue urtean zehar?

Ikastolan hiru jaialdi egiten dira: Zezili deuna, ikastola eguna eta euskera eguna. Azken bi honeetan, bertso pare bat botatzeko eskatzen deuskue. Bapateko kanporaketa ere hemen egiten da baina ezin leike esan ikastolak bertso jaialdirik antolatzen dauenik.

Bertsotan hasi barri da gazte bateri zer esango zeunskio?

Gatxena hasierea dala. Behin oinarria ikasita, oso errez ikasten da beste dana eta ez desanimatzeko nahiz eta asko kostatu.

Ze entrenamendu egiten dozue urte barruan?

Igaz ikastolan egiten gendun Jon Lopategigaz eta urte guztian entrenamendu bardina egiten gendun. Aurton Gernikara hasi naz joaten zapatu goizetan eta kultur etxean batzen gara entrenatzeko.

Nork irabaziko dau zure ustez Euskal Herriko Txapelketa nagusia aurten?

Txapela Andoni Egañak irabaziko dauela uste dot nik. Ez dot pentsatzen honeri aurre egiteko bertsolaririk dagoanik. Baina bigarren postua ezin neike norentzat izango dan esan, baten batek sorpresaren bat emon daikela uste dot eta.

Iñaki Iturriotz

Argazkilaria:Iñigo Azkona

 

 

PUNTUKA

Gero eta egun gutxiago falta da abenduaren hamazortzirako. Gero eta hurbilago dago Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalaren egun handia. Aurten barrikuntza moduan finala Bizkaian jokatuko da, BECeko Bizkaia Arena areto nagusian. Hamar mila bertsozale batzea espero dute antolatzaileek egun horretan eta final laurdenetan eta finalaurretan mugitu den jendetza ilusita badirudi aurre ikuspenak bete egingo direla. Finalerako sarrera arruntak, 25 euro balio ditu eta bazkideentzat 18 euro balioko du. Bazkaritarako guneak ere antolatu ditu Bertsozale elkarteak, menua jateko aukerea dago eta etxetik eramandako janaria jateko guneak ere prestatuko dira. Autobusak ere jarriko dituzte Euskal Herriko hainbat lekutik datorren jendearentzat eta aparkalekuak ere badaude kotxez datozenentzat. Goizeko saioa hamaiketan hasiko da eta arratsaldekoa lau eta erdietan. Dena prest beraz egun handirako. Informazio gehiago txapelketa nagusia helbidean.

Kontaizu

2005, Abendua 01
Arloa: Bertsoleku