"Durangaldea garaile eskualdekako sariketan"
- Durangaldeak 408 puntu lortu ebazan.
- Ipar Uribek 374 puntu lortu ebazan.
- Bernardo Mandaluniz izan zan gai jartzailea.
- Juanjo Respaldiza, Iñigo Olabarri eta Altzalei izan ziran epaile.
Bbk sariketan, bakarkako lanean
Ibai Guridik
botatako bertsoak.
Gaia:
Zahar-etxe bateko langilea zara. Lana gogorra izan arren geroago eta pozago zoaz lanera. Bertan han daude lagun batzuen aitita eta amama etxekoentzat bihurtu ziren egunen batean zama oso ona da nik beraiekin daramadan harremana balantza baten jarri ezkero burutu ohi dudan lana askoz gehiago da eurengandik beti jasotzen dudana Beste nonbaiten topauko nuke agian nahiko disfrute, zahar talde horrek niretzat badu behar adina bertute, ni neu lanera joaten bainaiz, ta ez diruaren truke. Nik hogei ditut, beraiek aldiz, laurogei ta piku urte; bizitzen dakin jende honetatik hiltzen ikasi nahi nuke..
Egilea:
Iñaki Iturriotz
Argazkiak:
Iñigo Azkona
Udabarriagaz batera eskualdekako bertsolari gazteen sariketea antolatzen dau BBK-k Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzeagaz. Hainbat saioren ostean martiaren 31n, barikuz jokatu zan finala Bidebarrieta liburutegiko aretoan. Arrastiko zazpiak jota agindu eutsien Bernardo Mandaluniz gai jartzaileak bi taldeetako bertsolariai agertokira igotzeko. 18 urte artekoetan, Durangaldetik Eñaut Uruburu, Xabier Irakulis eta Miren Amuriza aritu zirean kantari eta Ipar Uribeko taldean barriz, Jone Uria, Peru Vidal eta Arrate Illaro. Gazteak gogotsu hasi ziren kantuan. Hasierako agurretan igartzen zan animoz eta gogotsu etozela. Oinak emonda, lehenengo bertsoan Uruburu gazteak bertso ederra kantatu eutson Jone Uriari: Hortxe ikus daiteke Jonetxo Uria/ esan daiteke dala neska urduria/ hankak dardarka eta aurpegi zuria/ hori da galtzaileak daukan irudia. Zortziko txikian Xabier Irakulis eta Peru Vidal lagun biren papelean imini ebazan bi bertsolariak, oporretan dana ondo lotuta joan zirenak baina hoteleko logelan ohe bakarra aurkitu eben. Irakulis hasieratik agertu zan ohea konpartitzean alde eta honela amaitu eban bere azken bertsoa ”Zuk ez dakit baina nik ez dekot problemarik”.Vidalek ostera, lo zakua eskaini eutson lo egiteko kideari. Bakarkakoan Miren Amurizak kantatu eban durangaldetik eta Arrate Illarok Ipar Uribeko taldetik. Kartzelako lanean holan esaten eban gaiak: Iazko topagunean ligatu egin zendun. Ordutik ez dozu izan bere barririk baina aurten bere badakizu han elkartuko zariela. Amurizak, maitasunaren eta sentimenduen aldeko jarrera azaldu eban ”Denpora aurrera joan da baina nire sentimenduak ez” bukatu eban bertsoan. Arratek ostera, argi azaldu eban ez ebala ezer gura etorkizunean.”Nire bila hau ibiliko zen zeozer nahi izatekotan” esan eban. Gazteak mikrofono aurretik alde egin orduko, 23urterartekoen txandea heldu zan. Ipar Uribetik Beñat Vidal, Miren Loizaga eta Itxaso Paia eta Durangoko taldetik Jon Unanue, Enea Pinillos eta Ibai Guridi izan zirean. Agurretan garaipena non ospatu baegoala esan eban Unanuek, Etxebarrian boteiloia eta Sopelan jo ta sua, makroboteiloia eta makro orgia aitatuaz. Zortziko handian, elkarrizketa polita osatu eurien Unanuek berak eta Beñat Vidalek. Mauritaniatik patera batean etozen bi etorkinen papelean lurra ikustean sentitutakoa kantatu zuten bi bertsolariek.Europa ikusteak ateak zabalik dabezala esan eban Vidalek eta unanuen erantzuna honako hau izan zan: ”Lurra ikusi, ikusi dugu baina ez gara iritsi”. Hondartzako mantxa berdeak zer diran galdetu zion Vidalek bigarren bertsoan Unanueri poliziari erreferetzia eginez eta unanuek bihar goizean Espainian notizia izango zirela gehitu eban. Barriro saiatzeko asmoa azaldu eben biek bere amaierarako. Bakarkako lanek nagusien atalean be emon dabe bertso ederrak entzuteko aukerea. Ipar Uribetik Itxaso Paia aritu zan kantuan eta ondo bete eban bere lana nahiz eta baten bat azpimarratzekotan Ibai Guridi elorrioko gaztearen beharra azpimarratu behar dan. Amaierea emonda bertso bat osatu behar eban eta hau izan zan Ibaik kantatu eban bertsoa: “Gure egoera hobetua da prozesu hori tarteko/ Ea ez garen barriz izaten beste inoren menpeko/ Bihar aukera hona daukagu Bilboraino etortzeko/ Sekula ez da belu izaten aurpegia emoteko, hurrengo egunean Bilbon egoan manifestaldi jendetsuari erreferentzia eginez. Kartzeko beharrean be, neurri eta doinu librean hamarreko handi bi bota ebazan. Gaiak zaharretxe bateko beharginen papelean jarri eban bertsolaria, bere beharra, gogorra izan arren gero eta pozago joaten dan pertsonaren paperean. Hauxe da Ibaik kantatu eban lehen bertsoa: “Bertan han daude lagun batzuen aitita eta amama/ etxekoentzat bihurtu ziren egunen batean zama/ oso ona da nik beraiekin daramadan harremana/ balantza baten jarri ezkero burutu ohi dudan lana/ askoz gehiago da eurengandik beti jasotzen dudana” Bukaeran puntuke egoin ostean Juanjo Respaldiza, Iñigo Olabarri eta Altzalei epaileek arrasti guztian baturiko puntuaketen emaitzak Durangaldea ipini eban Ipar Uribekoen gainetik: Ipar Uribek 374 puntu eta Durangaldeak 408. Finalista gazteenaren saria Jone Uriak eroan eban eta sariketa honetan bereziki landu eta sarituten dan Bizkaiera onenaren saria Miren Amuriza berriztarrak eroan eban eta Mirenek bere bertsoan esan eban moduan, “Geurea zaindu beharra dago besteekin ez galtzeko”
PUNTUKA