BIZKAIKO ESKUALDEKAKO TXAPELKETA 2006-05-26
- Urte birik behin antolatzen da txapelketa.
- Zazpi eskualde eta berrogeita hamar bertsolaritik gora.
- Sei bertsolariko finalak egin dira.
- Bertsozaletasuna bultzatzeko saioak.
Gaia:
BATZEN GAITUENA…EUSKARAREN ALDEKO FESTA!
Egilea:
Ainhoa Kalzakorta Pasatu nahi baduzu inoiz ez bezala euskararen aparrak mozkortu zaitzala ez zaitezte etorri botilaz beteta kaltea denontzako izango da eta ez baduzu egon nahi ezer edan gabe gutxienean izan buruaren jabe gaur ondo pasatzeko nahi baduzu indarra euskara izan bedi edari bakarra zurrutada handiena eman euskarari zuentzako mesede guretzako sari
Udabarriagaz batera heldu da urte birik eskualdeka antolatzen den txapelketa. Zazpi eskualdetan jokatu dira edo jokatzen dabiz saiook. Urrian hasiko dan Bizkaiko txapelketa nagusirako motorrak berotzeko eta eskualde bakotxeko bertsozaletasuna bultzatzeko balio dabe final hauek. Arratia, Bilboaldea, Durangaldea, Busturialdea, Ipar Uribe, Lea Artibai eta Enkarterri dira zazpi eskualdeak eta guztira berrogeita hamar bertsolaritik gora izan dira parte hartu dabenak. Aurten barrikuntza moduan, sei bertsolariko finalak egitea erabaki dau Bizkaiko Bertsozale elkarteak. Eskualde askotan kanporaketan egitea beharrezkoa izan da finaleko seikotea ezagutzeko.Eskualdez eskualde holan joan da txapelketa: Arratian, maiatzaren 6an jokatu zan arratiako txapelketa. Zeanuriko kultur etxean egin zan finalean lau bertsolari aritu ziren kantari: Eñaut Intxaurraga, Iñaki Iturriotz, Jabier Olibares eta Jurek Ziemkiewicz. Umorezko bertso saioa osatu eurien gehien bat bertsolariek eta buruz burukora Intxaurraga eta Iturriotz pasatu ziren. Eñaut Intxaurragak jantzi eban txapela bigarrenez eta Iñaki Iturriotz izan zan bigarrena, Jabi Olibares hirugarren eta Jurek Ziemkiewicz laugarren. Lea Artibaiko finala izan zan bigarrena. Mendexako frontoian sei bertsolari egon ziran kantari: Joseba Artza, Gorka Ostolaza, Lander Ibarluzea, Aitor Goti, Lander Gabixola eta Joseba Gojenola. Finala polita eta emozio handikoa izan zan. Buruz burukora Joseba Artza eta Gorka Ostolaza pasatu zira, orain dala urte bi pasatu zan legez baina txapela Joseba Artzak jantzi eban puntu erdiko aldeagaz. Bigarren Ostolaza sailkatu zan, hirugarren Ibarluzea, Gojenola laugarren, Gabixola boskarren eta seigarrena Aitor Goti izan zan. Hirugarren finala, Ipar Uribeko finala izan zan. Areetako musika eskolan egin zan finala baina aurrez bi kanporaketa egin ziran, Larrabetzun eta Mungian. Peru Vidal, Ekaitz Larrazabal, Itxaso Paia, Olatz Ibarluzea, Miren Loizaga eta Miren Ibarluzea izan ziren kantuan oholtza gainera igon ebenak. Bertsolariak ez eben espero zan mailarik emon baina buruz burukora pasatu zirenen artean Itxaso Paia izan zan bat eta bestea Ekaitz Larrazabal, aurrez inork espero ez ebana baina kantuan umoretsu eta fresko ibili zana. Itxaso Paiak jantzi eban txapela, bigarren Ekaitz Larrazabal, hirugarren Miren Ibarluzea, Peru Vidal laugarren, boskarren Olatz Ibarluzea eta Miren Loizaga izan zan seigarren sailkatu zana. Busturialdeko finala domeka eguerdiz jokatu zan Gorozikan. Hemen be kanporaketak ebatzi eben zein izango zan finaleko seikotea. Iker Belaustegi, Ibon Ajuria, Ander Oleaga, Amaia Uribe, Ander Elortegi eta Onintza Enbeita. Saioa gorabeheratsua izan zan eta erregularren aritu ziren biak pasatu ziren bigarren fasera: Onintza Enbeita eta Iker Belaustegi. Onintzak aldea handitu egin eban buruz burukoan eta berak lortu eban busturialdeko txapela janztea. Belaustegi izan zan bigarrena, Elortegi hirugarrena, Ajuria laugarrena, Uribe izan zan bosgarren sailkatu zana eta Oleagarentzat izan zan seigarren postua. Durangaldeko finala be Otxandion jokatu zan eta bertan sei bertsolari egon ziren kantuan: Gorka Lazkano, Garikoitz Sarriugarte, Beñat Ugartetxea, Amaia Aurrekoetxea, Eneko Abasolo eta Jon Unanue. Saioa osoa, eta barregarria izan zan oso. Ofizioko saioetan entzun zan bertso sorta politik. Buruz burukora Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo sailkatu ziren. Ibilaldia 2006 elorrioko ospakizuna gaitzat hartuta kartzelakoan bertso sakon eta onak entzun ziren. Ugartetxea izan zan garailea, Abasolo bigarren, hirugarren Jon Unanue, Lazkano laugarren, Aurrekoetxea bosgarren eta Sarriugarte seigarren. Txapeldunak zuzenean sailkatzen dira eta besteak puntuazioen arabera lortuko dabe aurrera egitea final laurdenetara.
Egilea:
Iñaki Iturriotz
Argazkia:
Bertsozale Elkartea
PUNTUKA