Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 2006
- Udako oporrak txapelketea prestatzeko eta bertsotan plazaz plaza ibiltzeko baliatuko ditue bertsolari askok.
- 1958ko abuztuaren 24an jokatu zan lehenengo txapelketea
- Udagoienean jarriko da abian Bizkaiko Bertsolari Txapelketea.
- Aurtengo barrikuntzea da Igor Elortzak, azken lau aldietako txapeldunak eta Unai Iturriaga bertsolari durangarrak uko egin deutsie parte hartzeari.
Bizkaiko eskolarteko txapelketako bertsoak dira ondokoak. 14 urte arteko mailan, buruz burukoan zortziko handian kantatuak. Imanol Uria – Nerea Ibarzabal
Gaia:
Neba-arrebak zarie. Txikitatik jakin dozue zuen gurasoak adoptau egin zinduezala. Orain ama biologikoa ezagutzeko aukerea daukazue. Imanol, zu irrikan zagoz bera ezagutzeko; nereak ez dauka gogo handirik. Imanol Azken urtetan ama bilatzen nik eman dut dudan dana gutxi falta zait baina oraindik egin behar dugu lana baina orain zu rajatu zara ez duzu jarraitzen plana nola ez duzu zuk jakin gura nor dugun benetan ama? Nerea Ez dut ulertzen ze ba daukazun gogoa ezagutzeko biok bakarrik utzi gintuen edonork adoptatzeko nik behintzat ez dut intentziorik gure artean sartzeko nahikoa dugu ama bakar bat gu biok aguantatzeko. Imanol Zure ideia nire ustetan benetan da oso txarra nire ustetan biok daukagu ama bilatu beharra nahiz ta agian jada egin den ama pixkatxo bat zaharra jakin ezazu biok dugula bakarrik ama bakarra. Nerea Urte ugari pasa dira ta familian nahi du sartu nahiz ta aspaldi hemen gu biok bakarrik gintun baztartu orain gu biok ezagutzera honaino zaigu agertu nahiz ta benetan gure ama den nik ezingo dut onartu.
Historia
1958ko abuztuaren 24an jokatu zan lehenengo txapelketea Euskaltzaindiaren antolakuntza lanari esker. Bilboko jaietan eta Arenalean kantatu eben bertsolariak. Balendin Enbeita muxikarra izan zan txapelduna eta Juan Ormaetxea bigarren. Jose Alberdi, Asensi Bidaurrazaga Eusebio Zubiaga, Kastresana eta Polentzi Zarraga izan ziran beste parte hartzaileak. Urteak aurrera egin ahala antolaketak aldaketa batzuk jasan ebazan. 1987an Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatu eban Bizkaiko Bertsozale elkarteak. Jon Lopategik irabazi eban orduan eta Xabier Amuriza izan zan bigarren egin ebana. Ondoren etorri zan belaunaldi barria.Unai Iturriagak eta Igor Elortzak 15eta 16 urtegaz parte hartu eben 1990ko txapelketako finalean; Iturriaga bigarren sailkatu zan, ganera. 2000. urtean, Arabak bere txapelketea antolatzeari ekin, eta Bizkaia bere txapelketea antolatu eban barriro. Urte horretan sailkapen faseetarako eskualdeko txapelketak hartu ziran barriro be eta sailkapen fasea horrela egiten da ordurik aurrera, eskualdeka.
Txapelketea
Aurten berrogeita hamar bertsolaritik gora izan dira eskualdekako sariketetan parte hartu dabenak eta finalean lorturiko puntuazioaren arabera 28 bertsolarik lortu dabe aurrera sailkatzea. • Beñat Ugartetxea Ostolaza: 394 • Eñaut Intxaurraga Uriarte: 386 • Onintza Enbeita Maguregi: 382 • Oihana Bartra Arenas: 375 • Itsaso Paia Ruiz: 370.5 • Joseba Artza Zubillaga: 369.5 • Jon Barrocal Besga: 326 • Eneko Abasolo Txabarri: 247.5 • Jon Unanue Alberdi: 234 • Iker Belaustegi Oar: 231.5 • Matxalen Zabaljauregi Markuerkiaga: 228 • Iñaki Iturrioz Zuluaga: 228 • Gorka Ostolaza Ikaran: 226.5 • Ekaitz Larrazabal Gutierrez: 223 • Ander Elortegi Garatea: 222 • Jabi Olibares Etxebarria: 221.5 • Ibon Ajuriagogeaskoa Garmendia: 220.5 • Amaia Uribe Astorkia: 217.5 • Lander Ibarluzea Bikandi: 213.5 • Urtzi Urrutikoetxea Vacas: 212 • Miren Ibarluzea Santisteban: 211.5 • Ander Oleaga Benguria: 210.5 • Joseba Gojenola Bilbao: 209.5 • Mikel Galarza Idirin: 209.5 • Gorka Lazkano Arrizubieta: 209.5 • Peru Vidal: 209 • Olatz Ibarluzea Santisteban: 208 • Lander Gabixola: 207.5
Kanporaketen egutegia
ZAMUDIO, pilotalekua, urriaren 8a domekea, 17.00etan. SESTAO, Musika etxea, Urriaren 15a, domekea, 17.00etan. ARRIGORRIAGA: Lonbo aretoa, urriaren 22a, domekea, 17.00etan. IGORRE: Kultur etxea, urriaren 29a, domekea, 17.00etan. AULESTI: Pilotalekua, azaroaren 5a domekea, 17.00etan.
Egin beharreko lana
Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso. Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso. Bakarka lana Puntua emonda bertso bat zortziko txikian. Puntua emonda bertso bat zortziko txikian. Kartzelako lana: Gai bati buruz hiru bertso doinu eta neurri librean.
PUNTUKA