Bapatean Bizkaia: Abenduaren 16an jokatuko Bizkaiko bertsolari txapelketako finala

Kontaizu

bl35.jpg

  • Txapelketa gaztea, barriztua
  • Finala abenduaren 16an
  • 30 bertsolari, txapeldun bakarra
  • Bizkaiko bertsozaleen loraldia

 

Egileak:

Josune Aramendi eta Nerea Ibarzabal, 12 urte - Markinako Bera Kruz ikastolakoak-

Gaia:

Hiru segundoan behin ume bat hiltzen da gosez. Oraintxe ikusi duzu ume bat ogitartekoa zakarrontzira botatzen. Hiru segundo dira bakarrik bizitzan duten denbora Eta gu jana alperrik galduz holan ez goaz inora Beste munduak ez digu_axola guk badugu horren froga Holan jarraituz gure mundu hau desastre hutsa_izango da(bis) Entzun mutiko esango deutsut ahal dan modu onenean Hango umeak bost urterekin aritzen dira lanean Haiek ez dabe nori kontatu larrizen diren unean Zuk ba al dakizu gosea zer dan zer jan ez dagoenean?(bis) Diotsudana egia dala ez dala_inongo jokoa Zenbat pertsonek eskertuko ben zure ogitartekoa Beraz mesedez ez zaitez izan beste askon modukoa Nozinbehin eizu galdera hauxe geu al gara oztopoa? (bis)

Abenduaren 16an, zapatu arrastian, Bilboko Euskalduna jauregiko agertokiko zortzi aulkiak Bizkaiko zortzi bertsolari gaztek beteko dabez. Baina ez dira bertsolarien lekuak bakarrik beteko. Izan be, Euskalduna jauregiko goiak eta beheak bertsozalez gainezka egongo dira, guztira bi mila bertsozale, bizkaitarrak zein Euskal Herriko herrietatik etorriak. Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria, Xabier Paia, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Igor Muniategi eta Fredi Paia izango dira finalean. Bapatean Bizkaia, horrela deitzean da udagoien honetan Bizkaiko herrietan ibili den fenomenoa. Igor Elortzak eta Unai Iturriaga bi durangarrak eta txapelerako faboritoak ziranak txapelketan parte hartzeari ezetz esan ostean, antolatzaile eta zaleen artean duda sentsazinoa zabaldu zan baina zoragarria izan da Bizkaiko bertsozaleak txapelketa barri eta gazte honeri emon dautson erantzuna. Barria eta gaztea bai, era horretan definitzen da 2006ko txapelketa. Bertsolari talde gaztea, epaile talde gaztea eta antolakuntza eta gai jartzailetza talde barriztua. Eskualdeetako udabarriko finalen ostean 30 bertsolari aurkeztu ziran txapelketearen hasieran. Bizkaiko txakolinaren babesean Larrabetzun aurkezpena egin ostean, benetako txapelketea Zamudion hasi zan, Gorka Ostolazaren garaipenagaz. Ondoren ezkerraldera, Sestaora luzatu eban ibilbidea txapelketak eta Iñaki Iturriotz nagusitu zan. Arrigorriagan egin zan hirugarren kanporaketea Oihana Bartrak irabazi eban, Igorren Gorka Lazkano nagusitu zan eta azken kanporaketan, Aulestiko frontoian Oihane Enbeitak lortu zuen finalaurreetarako sailkapena. Bost irabazleen ostean, puntuazinoz sailkatu ziran, Joseba Artza, Miren Ibarluzea, Beñat Ugartetxea, Ibon Ajuria, Onintza Enbeita, Joseba Gojenola eta Juanjo Respaldiza. Bertsozaleen tropela 400 pertsonakoa izan da frontoiak eta aretoak betez eta bertsolarien lana txalotuz. Finalaurrean aurreko urteetan finalista izanikoak be sartu ziran lehiara, aurtengo txapelerako faborito nagusiak danak be: Arkaitz Estiballes, Xabier Paia, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Igor Muniategi. Giroa berotu ahala, jende kopuruak be gora egin eban. Gernikako jai alai frontoian 700 lagun bildu ziren eta Getxoko antzokian barruan 500 lagun izan bazirean be, kanpoan antolakuntzak jarririko pantaila erraldoitik bertso saioa jarraitzen berrogeitamar lagunetik gora egozan, jaian partaide honeek be. Durangoko ezkurdi pilotalekuan be jende asko batu zan, frontoia txiki geratu arte. Animoz, indarrez, pankartaz, oihuz, txaloz... hiru finalerdi on entzun dira finalaren atariko. Gernikan Arkaitz Estiballesen loretxoa doinuagaz eginiko bertso gogoangarriak, Getxon Onintza Enbeitaren bakarkako bertsoak... Bapatean Bizkaia txapelketeak danerik emon dau. Aurpegi barriak ikusi dira txapelketan, Itsaso Paia eta Peru Vidal gaztetxoan debuta, Ander Elortegiren umorearen agerpena, Eñaut Intxaurragaren egun txarraren ondorio latza, txapelketatik kanpo itxi ebana, Saioa Amuriza eta Maite Berriozanbalen gai jartzailetza lanak, epaileen epaiak, antolatzaileen koordinazioa, finalaurreetan izan diren bi bertsolari sailkaturen aurpegiak, Iñaki Iturriotz eta Miren Ibarluzea, Onintza Enbeitaren finalerako txartela, eta azkenik, Juanjo Respaldizaren agurra txapelketan. Hau izan zan berak kantatu eban agur-bertsoa Gernikan: Ilusinoa nekarren baina bertsoak bota eta jai/ Horretarako beste bagara ta eutsiko jako alai/ Despedidea dot txapelketan sinistu eizue gaur bai/ Gustura txalo egingo dautset aurrerantza datozenai/.

PUNTUKA

Kontaizu

2006, Abendua 01
Arloa: Bertsoleku