Xabier Paia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun barria
- Txapeldun barria dauka Bizkaiko bertsolaritzak.
- Igor Elortza eta Unai Iturriagari Xabier Paia Algortar gazteak hartu dautsie lekukoa.
- Abenduaren 16an jokatu zan finala Bilboko Euskalduna jauregian.
- Amari eskainitako erdarazko bertsoa danon ahotan egon da geroztik.
Egilea:
Peio Ormazabal - Arrigorriagako BHI.
Gaia:
Gabonak Gabonak datoz, gabonak datoz, Apainduko dut etxea Guztientzako opariak ta Familian afaltzea Langostinoak, txuletoiak jan Ta ardo ona hartzea Eta ondoren problema dugu Tripa hauxe handitzea Loditzea da hemen problema Afrikan gosez hiltzea. Guztientzako opari on bat Beti diruaren menpe Denda handiek irabazteko Dena kontrolpean dute Dena saltzea dena dirua Eta zenbat disparate Baina dirua ez dugulako Guk nahi haina kantitate Guk poltsikoak husten ditugu "El corte inglesek" bete. Kontsumismoa albora utziz Ilusioa nabari Familiagaz batu ohi gara Eginaz barre ugari Ta opariak ahaztu ezkero Dauz hainbat momentu handi Gauza onak ta gauza txarrak be, Hobe bereiztea argi. Zorionak ta urte barri on Euskal herri guztiari.
Bonbila erraldoi bat sabaitik eskegita fondo moduan aurtengo txapelketako zortzi finalisten izenakaz eta aurpegiakaz betetzen hasi zirean zortzi aukiak. Zozketaz, Ibon Ajuria, Onintza Enbeita, Fredi Paia, Xabier Paia, Iratxe Ibarra, Igor Muniategi, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes etorri ziran. Txapelketako gazteenak txaloka zutundu nahi ebela Bapatean Bizkaia esan zuen hasieran eta amaierarako lortu be lortu eban bere helburua. Izan be, Euskalduna bere aurrean zutundu zan arrastiko zortziretan gai jartzaileak txapeldun barriaren izena esan ebanean eta negarrak be nabarmendu zirean txapelaren eskaintza bere amari egin eutsonean: :
Bost izen bota nahi dudaz, merezi daben neurrira maisu handi Amuriza eta Lopategi biba Trino ta Joseba Santxo epaile onenak dira bosgarrena ulertu barik hor egongo da begira tú no nos diste el euskara, pero nos diste la vida: nos llevaste a la ikastola, aprendimos en seguida: ya es hora de que entiendas: el canto que nos motiva: esta txapela es tuya, ¡ay! nire amatxu querida Finalak bertsoagaz gozatuteko aukerea emon eutson bertsozaleari arrasti osoan zehar. Zortziko nagusian emon zan bertso mailan, ofizioka ederto ibili zirean zortzi bertsolariak. Paia anaiak gurasoen papelean, Onintza eta Ibon etorkinen ahotsetik kantatzen... Zortziko txikian be egon zan bertso dotorerik. Fredi Paiak eta Onintza Enbeita Muxikarrak bere lehenengo finalean jendearen barre algarak ateratzen asmatu eben. Fredik Onintza garbitzaileari bertso hau bota eutson exekutibo aberatsaren papelean: Naz aberats fatxa bat Lodia ta zaharra/ Hori behar neukizu Laster azpimarra/Ta bost izarretako Ze hotel edarra/Beitu non agertu dan Seigarren izarra. Hamarreko txikian be izan zan bertso dotorerik Etxahun Lekueren bertsoak kasu baterako. Igor Muniategi kantu lagun eukala Andra gizonak zirean, igande goizeko zortzietan semea falta jaken eta lo plantak egiten ari zirean. Semeak, Ama bezalako emakume ederren bat ondoan izango ebala bota eutson Etxahunek eta, Igorrek bera zala ederra eta etxera etor daitela nahi eban. Etxahunek bikain borobildu eban saioa: Baina zuk ekantua deukozu galduta/ aiba hor dago atea ezin zabalduta/ ta orain komunean tripagaz burruka/ gaur be bakarrik dator eta mozkortuta/ aitan semea danik ezin leike uka. Baina txalorik gehien Xabier Paiak berak lortu ebazan bakarkako bi bertsoekaz. Bederatzi puntuko luzean gizartean gori gori dagoen gaian baliatuz Iñaki De Juana Chaosen amaren papelean kantatu eban, bertsolarien kamiseta zuri eta publikoaren aipamenak gai horren lekuko izan zirelarik hasieratik. Artikulu bat idatzi eban barru barrutik kolpera sentitzen eban hori azaldu eban berbetan sobera horrek ostera bere bizitza ezin eroan hobera ta epaileak agindu eban berriz bota espetxera gurago neban esan baleusta horra semea etxera Iñaki segi aurrera ez egizu egin behera zeure barruan indarra dago ta indar hori atera zugaz batera hilko dalako bake prozesua bera. Iratxe Ibarrak bakarrekoan bota eban bertsoa be aipagarria da berau izan zalako bertsorik eta puntuatuena epaileengandik aurten lehenegoz sari berezi moduan, Iratxek bere kilo kopuruaren besteko txakolin litroak jaso baitzituen.Gaian mertzenarioa izatea egokitu jakon, Hurrengo ekintza prestatzen ari zana. Orain artean egin izan dot hainbat lan neure neurriko inon aurrean enaz jarriko horregatik belauniko hau ez dot nire begiko baina nik ez dot itxiko hil behar dodaz kotxe batean doazen bi politiko beldurrez behar dot ito baina nik ez dot etsiko Eskuak dar dar egiten badau begiak itxi ta kitto. Buruz burukora bi bertsolari pasatu ziren eta kiniela gehienetan sartzen zan Etxahun Lekue larrabetzuarra izan zan Xabi Paiagaz kantatu ebana. Zortziko txikian eta Aizak Hi mutil mainontzi neurri berezian urduri hasi ziren biak be eta ez eben behar beste asmatu ofizioa eramatean baina Etxahunek azkenerako bertso eder batzuk be itxi ebazan taulagainean. Kartzelako lanean Etxahunek kantatu eban bertsoa, hiruretan lehena da aipagarriena: logelako mesanotxeko betirik izan duzun argazkia aldatu egin dozu esan eutson Bernardo Mandalunizek: Argazki horrek aspaldidanik baeukon bere tokia orain artean nire ustean zana berez egokia erlazio bat eduki neban gozoa eta eztia zerua lainoz beteta baina nik ikusi eguzkia orain kontuak aldatu dira botako dot argazkia irudikatzen daualako nik ahaztu nahi dudan guztia.
Finaleko sailkapena
1. Xabier Paia 842,5 2. Etxahun Lekue 839,5 3. Iratxe Ibarra 498 4. Arkaitz Estiballes 487,5 5. Onintza Enbeita 487 6. Fredi Paia 486,5 7. Ibon Ajuria 476 8. Igor Muniategi 466
Egilea:
Iñaki Iturriotz
Argazkiak:
bertsozale.com (Niko Moreno)
PUNTUKA