Bilboaldea txapeldun
- XVI. Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea
- Entzuleen animoek giro polita sortu eben
- Gazteek maila ona erakutsi eben
- Bilboaldeak lehenegoz irabazi dau sariketea
Finaleko bakarkako kartzelako bertsoak
Gaia:
Familia guztia batu zarie eta gaurkoan bai, gaurkoan esan beharrekoa esan behar deutsezu. Sendiari disgustoak sarri emoten deutsodaz baina azkena zelan esan pentsatu neban denboraz hau esateko hain urduri ez naz ipini inogaz ta beraz berba guztiak ondo neurtu nahi dodaz zeozer esan behar dautsuet lasaitasun ta ganoraz familia kantzerra daukat ta hile barru ni hilko naz Jende guztia susto aurpegiaz geratu jata begira. ta aitari malkotxo bat, etorri jako begira. esan deustie egin nahi, deustiela despedida. ta guztietan igarri, dot sekulako gupida. keba, keba broma bat zan, broma baino ez zan tira. haurdun nago esan ta oso pozik jarri dira.
Oihana Bartra
Egilea:
Iñaki Iturriotz
Argazkiak:
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Martiaren 14an, bariku iluntzez jokatu zan BBK bertsolari gazteen sariketearen finala Bilboko Kafe Antzokian. Etxeko taldea, Bilboaldea eta Ipar Uribe, igazko irabazlea, izan ziran finalerako txartela lortu ebenak. Bilboaldeak, aurton lortu dau bere lehenengo garaipena. Puntual hasi zan XVI bertsolari gazteen sariketea. Epaileak, artean heldu barik egozala hasi ziran bertsolariak. Epaileak esarrita eta entzuleen animoen artean hasierako agurretan izan zan BBK eta talde finalisten aipamenik. Urtero legez, bi taldetan banatu da aurten be sariketea. Hamazortzi urteartekoetan, Ipar Uribetik, Imanol Uria, Maialen Markaida eta Jone Uria eta Bilboaldetik, Eire Larrea, Peio Ormazabal eta Irati Erkizia izan ziran. Zortziko nagusian, Imanol Uria eta Eire Larrea aritu ziran. Ondo kantau eben biek be eta bakotxak gogor eutsi eutson bere papelari. Arrasti pasa merkataritza zentro batera joan ziran eta ateak itxi ostean, Imanol pozik egoan aukera ona zala eretxita, Eire ostera, larri. Lau bertsotan entzun ahal izan zan batak besteari egindako proposizino berorik be. Zortziko txikian Maialen Markaidak eta Peiok era txukunean kantau eben. Bakarkakoa kartzelako beharra izaten dan lez, Bilboaldeko bertsolariak ez entzuteko Jone Uriak holan erantzun eutson Bernardo Mandaluniz gai emoileak egindako puntuari: Sekreturen bat dozu zuk ondo gordeta bai nola irabazi gaurkoan BBK Bilboaldea jarri mesedez arreta eredurik onena daukazue eta. Irati Erkiziak, ederto bete eban amaierea emonda egin beharreko bertsoa. Bertso-eskolan ikasi nuen bertsoa amaitzen berez saio askotan, ni animatzen egonik betiko legez nire ondoan jarrai zazue urte askotan mesedez asko da egin dozuena ta eskerrik asko bihotzez. Gaiagaz bota beharreko bertsoan biak ondo ibili ziran. Dantzaria zara, han hemenka ibili eta gero, gaur zure herrian egingo dozu dantzan inoan gaiak. Jonek une horretan ebazan presinoak aitatu ebazan eta Iratik herria dantzan ipini gura ebala esan eban. Gazteek nagusiagoai pasau eutsien lekukoa. Bilboaldetik, Arkaitz Zipitria, Eneko Piedra eta Oihana Bartra eta Ipar Uribetik Arrate Illaro, Peru Vidal eta Itsaso Paia. Sariketea irabazi ezkero Begoñara oinez eta ortozik joango zirala esan eban Bilboaldeko kide batek. Lau oinak emonda gogotsu hasi zan Eneko Piedra bilbotarra. Azken aldian txarto dabilkit enpresa Kaiman irletara edo eingo dut ihesa kutxa honek ez dit ta ematen babesa BBK-k altuegi dauka interesa. Ofizioetan, ondo aritu ziran talde bietako bertsolariak baina distira handirik barik. Bakarkako bertsoetan igarri zan saioaren maila ona. Hemen, Oihana Bartrak, bere azken urtean, puntuari erantzunez bota eban bertsoa: Esango al daustazu Zer dan maitasuna Beste pertsonarekin Eindako jarduna Alboan eukitean Guk gure kutuna Bihotzaren erdian Sentitzen duguna. Gaia emonda be trama polita osatu eban Oihanak. Familia guztia batu zarie eta gaurkoan bai, gaurkoan esan beharrekoa esan behar deutsezu, horixe zan gaia. Lehenengo bertsoan minbizia zala eta hilabeteko bizia eukala esan ostean, bigarrenean broma dala eta haurdun dagoala esanaz harritu ebazan han batutako bertsozaleak. Berak, bigarren bertsoan esan eban moduan gurasoak oso pozik itxi ebazan eta baita entzuleak be. Itsaso Paiak lesbiana zala aitortza egin eban. Amaieran, puntuazinoen baturak Bilboaldeari eman eutsan garaipena.
Bilboaldeak 415 puntu
eskuratu ebazan eta
Ipar-Uribek 388.
PUNTUKA