Bertsoak sarean
- Bertsolaritzea sarean, aurrerapenaren bidean
- Etxekoa plazaratu eta plazakoa etxeratu
- Bertsolaritzea modu barri eta zuzen baten
- Bertsoa.com eta Bertsoplaza.tv nabarmenenak
Behin baino gehiagotan egin dogun gogoetea da gizartea gero eta arinago doala, informazinoa abiadura bizian mogiduten dala. Azkartasuna da bizimoduan gehien entzuten dan berbea. Gaur egun, teknologia barriak doguz lagun eta bertsolaritzeak be bide hori hartu dau aspaldi honetan. Sarean bertsolaritzeagaz zuzeneko zein zeharkako loturea dauken orrialdeak ugaritu egin dira azken hilabeteokaz, irakurten zabizen orrialdea bera horren adibide. Bertsolaritzeak eta bertsotan egiteak bere ezaugarriak ditu. Zuzenean kantetea, entzuleagaz eta hartzaileagaz etenik bako hartuemona izatea eta parte hartzeko erraztasuna nabarmendu geinkez beste askoren artean. Internet sareak be aukera asko emoten ditu zabalkunderako eta hedapenerako. Plazan entzulearen txalo eta barre hotsa zana, orain etxetik internet bidez bertso horren bat-bateko erantzuna da erreakzino hori. Bertsoa edozeinen esku ipini dau sareak. Lehen etxetik urten eta plazara joan beharra izaten eban jarraitzaileak eta zuzenean entzun. Orain ostera, posible da ordenagailua iziotu eta bertso saioaz gozatutea etxetik urten barik. Denbora mugea gaindituten dau interneten bertsolaritzeak. Bide honetatik abiatu zan lehenengoa Jexux Mari Irazu bertsolaria izan zan. Bertsoa.comBertsoplaza.tv