Bertso eguna 2012
Bertsozale elkartearen 25. Urteurrena ardatz hartuta ospatu zan Kursaaleko aretoan aurtengo edizioa, domino fitxak eztenatokian eta baita bertsolarien jardunean ere. Goizean kalerik kale hasitako festak, aretoko saioaren ostean Kursaaleko jatetxean izan zuen jarraipena, lagun arteko afari eta kantuak lagun.
Jon Azpillaga bertsolari handiari egokitu zitzaion ekitaldiari hasiera ematea. Munduko jaialdirik ederrena bezala definitu zuen larunbat arratsaldekoa.
Agurren ostean bertsozale elkartearen baloreen eta transmisioak lekua hartu zuen oholtzan. Belaunaldi desberdineko hiru bertsolari aritu baitziren: 25 urtekoa Beñat Gaztelumendi, 50ekoa Andoni Egaña, 75ekoa Imanol Lazkano. Imanol Lazkano bertsolari handiak bere jende aurreko bertso ibilbidea amaitu zela iragarri zuenean ondo merezitako txaloak jaso zituen.
Elkarri bizkarra emanda kantatuz aritu ziren Odei Barroso eta Aitor Mendiluze ondoren. Julio Sotok barre algarak bereganatu zituen Oihana Bartragaz goizaldeetako ligatzeko teknikak agertu zituenean.
Ondoren, puntukako saioan Imanol Lazkanok eta Amets Arzallusek erantzuteko daukaten gaitasuna erakutsi zuten puntuka egindako lana, ofizio erakustaldi aparta egin baitzuten biek.
Hala ere biziena Onintza Enbeitak eta Amets Arzallusek egin zuten, zein bere rolean ondo sartuta egin ere: Onintza Enbeita -beti emozio berrien bila dabilen emakumea; kaosa Arzallus, ostera, mikrofono hankadunaren aurrean geldirik dagoen gizon serioa. hemen
Onintza Enbeitak kantatutako bertsoa:
Arrazionala eta
orekatua, klaro
zuregan hori dena
oso garbi dago.
Baina konfundiduta
naukazu zeharo,
urduri jartzen zara
aurrean banago,
ta atzean banago
askozaz gehiago.