Arkaitz Estiballes txapeldun
Arkaitz Estiballes nagusitu zen finalean baina bertsolari guztiek utzi zuten ale edo bertso gogoangarriren bat. Aurtengo BaDaGaRa txapelketak amaiera polita izan zuen. Transmisioan urte luzeetan lan egin duen Jon Lopategi irakasle eta bertsolari handiak jarri zion txapela Estiballesi.
Arkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren du txapela hau eta Igor Elortzagaz kantatutako buruz burukoan lortu zuen orduarteko lanaren saria. eban buruz-burukoan.
Ofizioetan argi ikusi zen final estua izango zela aurtengoa. Puntu gutxiren barruan sailkatu ziren finalistak eta horrek giroa berotzen lagundu zuen bertsoz bertso eta ariketaz ariketa.
Estiballes hasieratik ibili zen serio bertsotan, hutsik egin gabe eta gaietan bere burua ondo kokatuaz. Igor Elortzak ohikoa duen bertso joskera dotorea erabili zuen bakarreko lanean eta buruz burukoaren ofizioetan. Fredi Paiak umorea eta azkar erantzutearen abilezia izan zituen lagun. Jone Uriak ofizioka egin zuen lana goraipatzekoa izan zen, denetan asmatu zuen. Onintza Enbeitak bakarreko lanean erakutsi zuen humanismo ikuspuntua gitxitan entzun zen larunbateko finalean. Miren Amuriza serio ibili zen gaiek lagundu ez zioten arren, Iratxe Ibarrari finalari neurria hartu nahian asmatu ezinik ibili zen eta Etxahun Lekue azken unean egindako akats batek kokatu zuen zortzigarren.
Buruz burukora nortzuk pasatu kiniela asko entzuten ziren entzuleen artean, baina Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes izan ziren bi izenak.
Jon Lopategi beteranoak jarri zion txapela Arkaitz Estiballesi. Txapelduna hunkituta, emozinoari eutsi ezinik ikusi genuen.
Puntuazioa:
- Arkaitz Estiballes 899
- Igor Elortza 896
- Fredi Paia 506.5
- Jone Uria 500
- Onintza Enbeita 494.5
- Miren Amuriza 490.5
- Iratxe ibarra 485.5
- Etxaun Lekue 474
Hemen Igor Elortzak kantatu zuen bertsoa Gaiak honela zioen,
Korrikaren lekukoa noiz hartuko jarri zuen gai-jartzaileak eta hauxe, bota zuen bigarrena:
Gau eskolara apuntau nintzen
lagun zahar bat bitarte
aitortu behar dot hona heltzeko
nik sufritu dot bastante
eskutan hartu mila liburu
ta ezagutu hamaika mundu
inoz enaz joan aparte
gaur harro-harro noa korrika
euskararen militante
hurrengoari pasatu deutzat
oin eurei toketan jake
ta bardin jataz subjuntiboak
ta bardinago ergatiboak
jarraituko dot jotake
helmugara heldu arte