Bertso topaketak, ikasturtean ikasitakoa plazaratzeko unea
Bertsolaritza ikasturtearen amaieran ohikoa izaten da ikasitakoa eta landutakoa plazara ateratzea. Ikasgelan egindako bertsi bildunak, ikasitako kanta herrikoiak, irudian eta bat-bateko bertsoal uztartuko dituzte bertso topaketak.
Balmaseda, Abanto, Erandio, Basauri, Galdakao, Zalla, Bilbo eta Txorierrin hasiko dira topaketak eta lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako mila ikasletik baino gehiagok hartuko dute parte.ikasgeletan ikasitakoa plazaratuko dute.
Ikasleak izango dira protagonistak. Eztenatokira igo, eskuak atzean, mikrofonoaren aurrean kokatu eta doinu eta errimen dantzan hasiko dira.. Bi bertsolari zuzenean ariko dira kantuan, entzuleen konplizitatea bilatuz. Amaieran, bertsogintza ikastetxeetan proiektuan lagun eta babesle diren udal eta erakundeetako ordezkariak ere igoko dira, inguru euskaldun eta gune ez hain euskaldunean bertsolaritza proiektuarekiko erakusten duten konpromisoa txalotzeko.
Kantaldiak ikastetxeetan
Ikastetxeetan ere kantaldiak egiten dira. Gazteen ahotsak Aitor Agirre Betagarri musika taldeko gitarrista ezagunaren doinuak lagunduko ditu. Kanta herrikoiak kantatuko dituzte guztien artean eta baita azken urteetan ikasleentzat ezagunak diren kantak ere.
Topaketen datak
Balmaseda, Klaret antzokia, apirilak 15, goizeko hamarterdietan
Abanto Zierbena, kultur etxea, apirilak 19, goizeko hamaiketan
Basauri, Sozial antzokia, ekainak 9
Erandio, Merkatu plaza, ekainak 22