"Ahoa bete hots" ahozkotasunaren jarduna.
Uztailaren 3tik 5era ahozkotasunean trebatzeko jolasen eta ariketen berri eman da Mintzola Fundazioaren egoitzan.
Antzerkizale Elkartea, Ipuin kontalarien taldea, Kantuzale Elkartea eta Bertsozale Elkartearen eguneroko esperientziak lagun osatu ziren jardunaldiok. "Ahoa bete hots" jardunaldietan disziplina hauetan ari direnek dauzkaten kezkak eta esperientziak elkarbanatzeko gune bihurtu zen.
Lehen eguna
Gipuzkoako Urtxintxa aisialdi eskolako kideak Jaime Altunak "Jolasaren hizkuntza eta hizkuntzaren jolasa" izan zuen berbagai. Gelan egiteko hizkuntza jolasak landu ditu eta jolasak sortzeko ideiak luzatu ere.
Pello Mari Añorgak "Kontaketaren erritmoan: jolasean elkarrekin" performance komentatua eskaini zuen eta parte hartzaileak hitzarekin eta gorputzarekin jolasean jarri zituen.
Bigarren Eguna
Hitza jostailu bertso eskolan, Oihane Perea bertsolaria eta Bertsozale Elkarteko irakasleak Euskal Herri osoko bertso eskoletan jasotako jolas batzuk azaldu zituen, ezagutu, praktikatu eta hausnartzeko gonbita luzatu.
Kantu Jolasa: karaokeen prestaketa Gabi de la Maza , edo txantxangorria ezizenez ezagutua den Plentziako Euskal Girotze barnetegiko begirale denak eman zuen. Kantua euskal karaokera ekoiztera eraman zuen berak sortutako youtube kanalak. 800 euskal kantek osatzen dute egun http://www.youtube.com/txantxangorria
Kantuan: gorputz eta arimarekin jolasean, Oskar Estanga Kantaldi parte hartzaileetan dinamizatzaile. Tailer praktikoa dinamizatu zuen kantua lantzeko jolasak, gorputza eta kantatzeari buruzko ariketak...
Hirugarren eguna
Jolasetik Antzerkira, Urko Redondok Pedagogian lizentziatua, antzerki irakaskuntzan ere jarduten duenak eman zuen. Tailer praktikoan, jokoa antzerki sorkuntzan ere badago konzentrazioa, presentzia, talde entzumena, erritmoa, arauen ezagutza, arauen puskatzea... eta praktikatzen jarri ditu jardunaldiko partaideak.
Joko Eszenikoa, Eñaut Gantxegi, Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean irakasle.denak, jolasaren jardunetik haragoko emaitzarik ez duten ariketak aztertu zituen,eroso sentitu eta konfiantza lortzeko.