THE CHERRY BOPPERS. DANTZAN EGITEKO PREST!

Gotzon Uribe

bm33_1.jpg


bm33_2.jpg

The Cherry Boppers Bilboko Santutxu auzoan sorturiko talde gaztea da. Pare bat urte da taldea martxan jarri zela eta egun bilboaldean hainbat eta hainbat lagunen ahotan dabil beren izena. Zergatik?. Bada, eskeintzen duten freskotasunagatik, daukaten bizipoza dela medio eta beren izateak jotzen duten musikaren alaitasunarekin bat egiten duelako. Estreineko diskoak “Dressin’ the puppet” du izena. Berton beltz jatorriko musikarekiko duten zaletasuna garbi adierazten dute, hala nola, jazz-funk eta acid-jazz estiloen inguruan mugitzen direlarik. Dantzara bultzatzen duten abesti bero bezain alaiak aurki daitezke diskoan. Horrela, Hammond pianoak, txirulak, perkusioak eta saxoak bat egiten dute ohikoak diren kitarra, baxu eta bateriarekin. Hala nola, beltz jatorriko musika instrumentaletik zehar joan etorri bat egiten du taldeak. Ahoz ahozko zabalpenaren bitartez, aurtengo Donostiako Jazzaldian aritu dira bi egun jarraian kontzertuak emanez. Bertan lorturiko arrakastak neguan zehar eskeiniko duten aurkezpen birarako indarrez bete du taldea. Disko hau beren aurkezpen lana da, estilo eta genero erakustaldi bat; diskoa berea duten “Potato Jumpy” abestiak irekitzen du eta honi jazz-funk estiloan ezinbesteko diren beste abesti batzuen bertsioak laguntzen diote. Musika beltza maite duen edozeinen bilduman derrigorrez egon beharreko diskoa.

bm33_3.jpg

Diskoa honako musikarien bertsioek osatzen dute:

REUBEN WILSON. "Bus ride" y "Ronie's Bonnie".

John Patton-en eskolatik ikasi duen funk organojolerik esanguratsuenetarikoa da Reuben Wilson. Estilo minimalista bezain zabala duen musikaria. Bost disko grabatu zituen Blue Note zigiluarentzat 1968-1971 bitartean. 90. hamarkadan berriz eguneratu zen acid-jazz mugimenduak lagunduta, kasuan kasu US3 edota Tribe Called Quest moduko taldeen laguntzari esker.

GRANT GREEN. “Cantaloupe woman”.

Grant Green (1931-1979) 60. hamarkadan zehar jazz funk estiloaren barruan kitarrajolerik esanguratsuenetarikoa izan zen, eta hain zuzen, Blue Note zigiluan zegoen kitarrajolerik garrantzitsuena. Bere hasierak r&b eta jazz taldeetan eman zituen, gerora Lou Donaldson saxojotzaileak lagunduta Blue Note zigiluan lan egiten sartu zen eta honekin batera garaiko musikari ezberdinen alboan aritu izan zen.

MACEO PARKER. “Better Half”.

Maceo Parker saxojotzailea Kinston hirian jaio zen 1943an eta ezagutzera James Brown-en taldearekin batera eman zen. 90. hamarkadaren hasieratik ibilbide musikal oparoa burutu izan du, gaur egun ere funk musika ulertzeko eta jotzeko duen berezko moduak zaletu asko eta asko dituelarik.

LONNIE SMITH. “Lyin’ in the cut”.

Lonnie Smith Hammon B-3 organoaren defendatzailerik sutsuena izan da, eta ez hori bakarrik, baizik eta honen zabalpenean zeresan haundia eduki duena. 1966 eta 1967 urteetan ospea lortzen hasten da George Bensonekin egindako grabazioetan. Laister Lou Donaldson-ekin batera hasiko zen Blue Note zigilurako lanean. Blue Note etxerako grabaturiko bere lehen bi diskoak dira esanguratsuenak.

JAMES BROWN. "Ain't it funky now".

James Brown 1933ko maiatzeren 3an Georgia estatuko Macon hirian jaio zen, giro marginaleko auzo batean bizi zen familia txiro batean. 1959an beronen lehen arrakasta etorriko zen, “Try me” abestiarekin. Lau urte beranduago “Live at The Apollo” disko esanguratsua, momentu horretatik aurrera arrakasta bere ibilbidean zehar momentu oro azalduko zelarik.

BILBOLOOP 2006 JAIALDIA

Urriaren 20 eta 21ean bostgarren urtez Bilboloop jaialdia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Gaur eguneko musika tendentzia berriak taularatzen saiatzen den jaialdiak, pop, rock eta elektronika doinuak uztartzean dauka bere xedea.bm33_4.jpg

Horrela, urriaren 20ean, ostirala, hiru talde arituko dira:

CHICO y CHICA

1997an hasi zuen bere ibilbidea Chico y Chica bikote bilbotarrak. Umorez jantziriko pop-eletronikoa jorratzen dute. Madrileko Austrohungaro disketxean plazaratzen dituzten beren diskoak eta zuzeneko oso dibertigarria dute. Prestatzen ari diren disko berriko abestiak aurreratuko dituzte.

THE PROTOTYPES

Pariseko hirukotea, elektro pop, punk eta 60. hamarkadako garage musikaren arteko nahasketa bat egiten dute. Taldea, Isabelle Le Doussal emakumeak gidatzen du eta aurkeztera datozen bigarren diska “Mutants Mediatiques” deitzen da.

WHITE ROSE MOVEMENT

Momentuko taldea dugu. 80. Hamarkadako rock musika –Joy Division-, glam doinuak eta elektronika uztartzen dituzte. Guztia punk jarreraz jantziaz. Ingalaterran oiartzun haundia izaten ari dira beren zuzenekoekin Urriaren 21ean honako beste hiru taldeak egongo dira:

LE NOISE

Bilbotarrak dira eta taldea 8 lagunek osatzen dute. Bibolina, hiru kitarra, baxua, bateria, teklatuak, slide, theremin, metalofono eta sintetizadoreak. Beren kontzertuak irudiekin laguntzen dituzte. Beren abestietan Yo La Tengo edota Low moduko taldeen eragina nabaria da.

BIKINI MACHINE

50 eta 60. Hamarkadetako surf, garage, rock eta soul musika dituzte erreferentzia frantziar hauek. Dantzarako sortu den taldea, beren bi diskoek baieztatzen dute Frantzian izaten ari diren arrakasta.

THE PINKER TONES

“The BCN ConnectioN” diska argitaratu zutenetik gero eta arrakastatsuagoak bihurtu dira. Elektro, pop, dance, indie eta hainbat estiloen nahasketa entzun daiteke beren abestietan. Egun bietan kontzertuak 21:30etan hasiko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero www.bilboloop.com.

Gotzon Uribe

2006, Urria 01