Arbel digitala, bertso irakasle birtuala
Bertsotarako Arbel Digitala, bertsoak idazterakoan laguntza emateko programa da. Bertsoak idatzi, landu edo bertsotan egiten ikasi nahi duenari zuzendutako tresna da. Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko helburuarekin jaio zen Bertsozale Elkartearekin lankidetzan eta EHUko IXA taldeak garatu du. Mugikorretararako ere aplikazio berri bat dago eskuragai, Arbel Digitala Mugikorretan, mugikorretarako egokitzapena da.
Arbel digitala
Hainbat baliabide eskaintzen ditu. hiru hauek dira garrantzitsuenen artean daudenak bertso bat osatzerako garaian: Errima-bilatzailea, hitz bat edo hitz-bukaera bat emanda, hitz edo errima egiten duten hitzak itzultzen ditu. Silaba kopurua finkatzeko aukera dauka. Neurri-markatzailea, neurri bat aukeratuta lerro bakoitzak izan beharreko silaba kopurua, eta zein lerrok errimatu behar duten. Neurri-egiaztatzailea, neurri bat aukeratu ondoren, eta betiere bertsoa lerro bakoitzeko silaba-kopurua neurriari dagokionarekin bat ote datorren, eta errimatu beharreko lerroek ea errimatzen duten
Neurria aukeratu ondoren, doinua hautatu behar da. Doinuak entzun eta ikusi ondoren, bertsoa idazten hasiko gara. Kolorerik gabeko lerroak, errimarik behar ez duten lerroak dira. Kolorea baldin badu errimatu egin beharko du. Eskuinean lerro bakoitzean idatzi beharreko silaba kopurua agertzen da eta honen ondoan, idatzitako lerroan silaba kopuruarekin labur geratu garen, ondo edo luze egin dugun adieraziko du. Bertsoa idatzi bitartean, errima-bilatzailea erabil dezakegu gure errimategia aberasteko. Berba errima-kutxan idatzi eta "Bilaketa" botoia sakatzea besterik ez .
Bertsolaritzaren Mapa
Euskal Herri osoan zehar dauden bertso-eskolen berri eman eta bertsolaritzaren egoeraren argazkia sortzea du helburu. Bertso-eskoletako kideek erabiltzeko garatu da, herriz herri, bertsolaritzaren egoera ezagutzeko. Mapa hauek Bertsolaritzaren Datu-Basea dute oinarri.