Euskarazko ingurune digitala

Euskara jalgi hadi mundura! Zioen Bernat Etxeparek 1545ean argitaratutako Linguae vasconum primitiae euskaraz inprimitutako lehen liburuan. Lehen euskarazko liburu idatzia XVI. mende erdialdean argitaratu izanak ez du esan nahi aurretik euskarak presentzia gutxiago edo indar gutxiago zuenik euskal gizartean, hala ere, urrats garrantzitsua izan zen euskararentzat, aurretik ez baitzegoen gure hizkuntzan idatzitako libururik. Ia 500 urte ondoren, mundu fisikoaz gain, digitala ere badugu, eta bertan, euskarak ere bere presentzia du. Kasu honetan, euskara ia lehen unetik egon da bertan, liburu inprimatuekin gertatu ez bezala. Hala ere, zenbatekoa da euskararen presentzia sarean? Zenbat euskal erabiltzaile daude?

Voor veel mannen die op zoek zijn naar een langdurige en betrouwbare oplossing, is Cialis zonder recept een populaire keuze. Dit product biedt flexibiliteit en helpt gebruikers om met meer zekerheid en vrijheid van hun intieme momenten te genieten. Dankzij de mogelijkheid om online te bestellen, kan men discreet en zonder medische tussenkomst toegang krijgen tot dit medicijn, zonder onnodige wachttijden of consultaties. Ondanks de voordelen van online bestellen, is voorzichtigheid geboden bij de keuze van een aanbieder. Niet alle platforms leveren gecertificeerde producten of bieden transparante informatie over de samenstelling en werking. Wie besluit Cialis zonder recept te kopen, moet letten op klantrecensies, keurmerken en de betrouwbaarheid van de webshop. Door te kiezen voor een erkende leverancier, verzekert men zich van een veilige aankoop en een product dat voldoet aan de hoogste kwaliteitsnormen.

Euskararen hiztun kopurua ez da inguruko hizkuntzena bezain handia. Urrutira joan gabe, frantsesa eta gaztelania bezalako bi hizkuntza hegemonikoz gaude inguraturik. Horretaz gain, mundu zabalean nagusi den ingelesa dugu ere. Esan genezake hauek direla, sarean ere, indarra duten hizkuntzak. Datu zehatzei erreparatzen badiegu, ingelesa da sarean presentzia gehien duen hizkuntza, alde nabarmenez gainera. Zehazki sareko webguneen %49,2ak erabiltzen du ingelesa. Perspektiba apur bat edukitzeko, bigarren hizkuntza nagusiena gaztelania da, eta munduko webguneen %6k erabiltzen du. Egoera hau kontutan izanik, euskara non kokatzen dela esango zenukete? Zerrenda honen arabera %0,012koa da euskaraz dauden webguneen presentzia. Datu xumeak dirudite, baina presentzia bera izatea da garrantzitsua; gehiago esanda, euskararen erabilera bultzatzea da garrantzitsuagoa. Euskaraz dauden baliabide digitalak euskaraz erabiltzen ditugu? Eskura ditugun nabigatzaileak, ordenagailuak edota mugikorrak euskaraz ditugu?

Euskararen presentzia digitala handitu eta gailuak euskaraz egotera bultzatzeko, Lehen Hitza Euskaraz ekimena jarri zen martxan. Honekin, euskararen presentzia digitala areagotu nahi izan zen. Izan ere, ekimenak berak 2017an egindako ikerketa baten arabera, Euskal Herriko internauten %3-5 inguruk soilik dauka nabigatzailea euskaraz konfiguratuta. Euskaldunen artean ere, %10 inguruan dago nabigatzailea euskaraz daukatenen kopurua. Mugikorrari dagokionez, ez dago datu zehatzik, baina mugikor guztiek ez dute aukerarik izaten euskarazko konfiguraketa egiteko. Ekimenean bertan, hala ere, jarraibide oso errazak eskaintzen dira bai nabigatzaileak baita mugikorrak ere euskaraz ipintzeko.

At vælge at køb Levitra sikkert på nettet er en praktisk løsning for dem, der søger diskretion og bekvemmelighed. For at undgå risici er det dog vigtigt at handle gennem autoriserede platforme, der tilbyder certificerede produkter. Når man beslutter sig for at køb Levitra sikkert på nettet, bør man sikre sig, at leverandøren overholder sundhedsmyndighedernes krav, og at tidligere kunders anmeldelser bekræfter produktets kvalitet. Dette sikrer både effektivitet og tryghed i købsoplevelsen, uden kompromis med sikkerheden.

Aurretik esan bezala, erabilera eta presentzia biak dira garrantzitsuak, eta aukera ugari daude bi modutara euskarari bultzada emateko. Batetik, software librean oinarritzen diren webgune edota programak euskaratzeko atari espezifikoak daude. Bertan ekarpena egin dezakegu webguneak euskaraz egon daitezen. Adibide bezala atari ugari daude horretara bideratuak:

Bestalde, euskal online komunitate ugari ditugu. Hauek babestea eta horiei bultzada ematea beste modu bat izan daiteke euskarazko online jarduera sustatzeko. Adibide bezala, ondorengoak, nahiz eta beste batzuk ere badiren:

  • Azpitituluak: Film eta telesailen euskarazko azpitituluak modu komunitarioan sortzen dituen webgunea.

  • Euskal Encodings: Film eta telesailak euskaraz kontsumitzeko aukera eskaintzen duen plataforma komunitarioa.

  • Zer Non Ikusi: Streaming plataforma ezberdinetan euskaraz zer aurkitu daitekeen kontsultatzeko webgunea.

  • Game Erauntsia: Bideojokoak euskaratzeko lan egiten duen ekimena.

  • Wikilarien elkartea: Euskarazko Wikipedia artikuluak bultzatzeko sortutako elkartea.

Mattin Solis

2025, Uztaila 08
Arloa: Sarean