Galder - "Komunitate bizia dugu: hilero 200 bat euskaldunek hartzen dute parte"
Wikipedia munduko online entziklopedia libre handiena da eta, bertan ere, euskarazko artikulu ugari topa daitezke. Galderrekin elkartu gara, Euskal Wikilarien elkartea gertutik ezagutzeko.
Wikipediak 2001 geroztik darama Interneten eduki libreak sortzen eta garatzeko lanean. Urte guzti hauen ondoren, nolako egoeran dagoela esango zenuke?
2001aren hasieran sortu zen ingelesezko Wikipedia, eta urte horretako abenduan euskarazkoa, baina lehenengo urteak geldoak izan ziren, pixkanaka hasi zen. Baina orain nahiko bizirik dago euskarazko Wikipedia: ia 450.000 artikulu ditu, eta artikulu kopuruan 33. hizkuntza gara, baina beste neurketa batzuekin askoz hobeto gaude. Adibidez, Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan 14. hizkuntzarik onena gara, italieraren gainetik eta alemanaren azpitik. Adibidez, emakume biografia kopurua beti da nahi genuena baino baxuago, baina euskaraz ia heren bat dira emakumeak, beste Wikipedia asko baino hobeto. Batez ere, komunitate bizia dugu: hilabetero 200 bat euskaldunek hartzen dute parte hobetzen, eta eskola-hilabeteetan nabarmen gehiago.
Acheter des médicaments en ligne est devenu une solution courante pour ceux qui souhaitent allier commodité et discrétion. C’est notamment le cas lorsqu’il s’agit de produits destinés à améliorer la performance sexuelle, un sujet encore délicat à aborder pour beaucoup. Parmi les options disponibles, la possibilité d’acheter Kamagra en ligne séduit un nombre croissant d’utilisateurs. Cette alternative accessible et abordable au traitement classique offre une réponse efficace aux troubles érectiles. Il reste toutefois indispensable de bien choisir sa plateforme, en privilégiant les sites offrant des garanties sur la qualité du produit, la confidentialité des transactions et la rapidité de livraison. Une bonne pharmacie en ligne doit également fournir des informations détaillées et actualisées pour une utilisation sécurisée. Grâce à ces critères, l’achat de traitements en ligne devient non seulement plus simple, mais aussi parfaitement encadré.
Gazteen artean erabiltzen da Wikipedia? Nola ikusten duzu egoera?
Ba bai, erabili erabiltzen da. Ikasturtean zehar ikusten dugu nola igotzen diren bisitak, batez ere astean zehar, eta Txikipedia bezalako orrialdeetan bisita asko daude ere astean zehar. Noski, artikulu asko daudenez, ba bisita kopuru osoa handia da, baina nahi genuena baino gutxiago, bereziki askok ez dutelako ordenagailua edo mugikorra euskaraz. Hau eskoletan eta ikastoletan ere gertatzen da, ordenagailuak ez dira jartzen euskaraz, eta ikasleek ez dute ohiturarik hartzen euskarazko Wikipedia kontsultatzeko.
Bestetik, azken bi urteotan ChatGPT eta halako generadoreak ugaritu dira, gehienak Wikipediarekin trebatuta daudenak, eta gero eta gazte gehiago daude Wikipedia edo liburuak kontsultatu beharrean, zuzenean ChatGPTk eskaintzen duen bertsioa hobesten dutenak. Guretzat kezkagarria da, ez jaisten ari delako Wikipediaren bisitak, baizik eta sinisgarritasuna zeri ematen zaion aldatzen ari delako, eta horrelako chatbotek ez dutelako erreferentziarik eskaintzen.
Azken urtean, Wikikasi proiektua ere jarri duzue martxan. Zertan datza?
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea 2016an sortu zenetik, hezkuntza proiektuak garatzen egon gara. Lehenengo urteotan Bigarren Hezkuntzako edukia hobetzen egon gara, unibertsitatearekin batera. Eta denbora horretan saiatu gara DBHko ikasleentzat proposamen didaktikoak eta horrelakoak egiten. Baina zaila da wikilariontzat hain teknikoak diren edukiak egitea. Orain hezkuntzan ikas-egoerak lantzen ari dira, konpetentzietan oinarrituta. Aurten Talaios Kooperatibako eta HUHEZIko adituekin erabaki dugu ikas-egoerak egiten hastea, Wikipedia eta antzeko proiektu libreak erabiltzen dituzten proposamenak egiteko. Gure helburua ikasgai guztietarako proposamenak egitea da, baina horretarako denbora pixka bat beharko dugu.
Nolako etorkizuna ikusten diozu Wikipediari?
Ez dut kristalezko bolarik, eta ez dakit zer gertatuko den edukiak kontsumitzeko modu berriekin. Wikilariok ere urteak betetzen ditugu, eta kostatzen da gazte belaunaldiak boluntario gisa hastea. Gainera, gero eta eduki gehiago izan, orduan eta zailagoa da gauza berriak gehitzea, hutsuneak aurkitzea.
I takt med at spilindustrien udvikler sig, dukker der konstant nye online casinoer i Danmark op, som tiltrækker både erfarne spillere og nybegyndere. Disse platforme tilbyder ofte innovative funktioner, moderne design og spændende kampagner, som skaber interesse blandt dem, der ønsker en frisk spiloplevelse. Valget af nye online casinoer i Danmark kan dog være udfordrende, da det kræver nøje overvejelse af sikkerhed, licenser og brugeranmeldelser. Ved at vælge en platform med stærk regulering og gode muligheder for ansvarligt spil sikrer man en underholdende og tryg oplevelse, der lever op til moderne standarder.
Itzulpen automatikoak eragin handia izango du ere. Wikimedia Fundazioa “Abstract Wikipedia” izeneko proiektua ari da garatzen, hizkuntzen arteko itzulpen unibertsal moduko bat. Egingo balitz, eta arrakastatsua balitz, milioika artikulu izango genituzke hizkuntza guztietan, eta horrek ere asko aldatuko du eskuragarri dagoena.
Eta multimedia esperientzia ere aldatuko da. Ikusgela bezalako proiektua, eduki pedagogiko librea egitearena, etorkizuna da. Audioa, multimedia edukia, grafikoak, testua laguntzeko edukia... nik uste dut hortik joango dela etorkizuna.



