Badator gazteen sariketa
Taldean jokatzen den sariketa da eta bertsolariek bertsolariek taldean hartuko dute parte. Adina kontuan hartuta, bi mailatan jokatu da:
TALDEAK
- Gaztetxoak (A): 18 urtera arte. Orain arte moduan, hirukoteak osatuko dituzte. 6 taldek hartuko dute parte.
- Xarmengarriak gira: June Legarreta (Meñaka), Emile Zabala (Mungia), Enara Gallastegi (Dima)
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos (Bilbo), Ekhi Zuluaga (Igorre), Iradi Barrenetxea (Artea)
- AP8ko txikia: Iraia Lauzirika, Garazi Ibarretxe (Zornotza), Kelmene Abaitua (Berriz)
- Arrakalak loratu: Garazi Uriarte (Berriz), Malen Bilbao (Arantzazu), Aiala Irurtia (Arantzazu)
- Anitzak: Adur Lopez de Garcia (Sodupe), Aimar Marcos (Zalla), Nahia Ruiz de Arbulo (Zalla)
- Sagutxo Kaskarinak 2.0: Amaia Gallastegi (Zornotza), Naroa Iturrioz (Zornotza), Maddi Aurtenetxe (Zornotza)
- Nagusiak (B): 25 urtera arte. Kasu honetan aldaketa egongo da, ordea, eta bikoteka hartuko dute sariketan parte. 6 bikote izango ditugu.
- Ai Zapotxin!: Bittor Altube (Abadiño) eta Joseba Ortuzar (Larrabetzu)
- LGBTaket: Ainhoa Gorostiaga (Gamiz-Fika) eta Izaro Bilbao (Mungia)
- Malla 2: Araitz Katarain (Mallabia) eta Irune Basagoiti (Ermua)
- Okerbidea: Iruri Altzerreka (Garai) eta Peru Irastortza (Getxo)
- Rara avis: Haizea Telleria (Bilbao) eta Maite Sarasola (Bilbo)
- Team Rocket: Ixone Asategi (Durango) eta Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo)
FINALAURREAK ARRATSALDEZ
Saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen multzo bakoitzeko taldeak egingo du aurrera. Lehenengo faseko saioak goizez izango dira, eta lehen hezkuntzan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleek izango dute saio hauek entzuteko aukera. Finalaurrekoak eta finala, ordea, arratsaldez izango dira, eta antolatzaileek bereziki saio hauetara joateko deia egin dute. Finala, arestian aipatu bezala, Zornotzan izango da aurten, Durangoko Azokatik hurrean.
SARIAK
Amaitzeko, sarietan ere berrikuntza egongo da aurten. horrez gain, finalean hainbat sorpresa iragartzeaz gain, Nagusien mailakoek sari ekonomikoa ere izango dute eta bikote txapeldunak txapela. Amaitzeko, kantakera onenaren saria ere egongo da. Horrez gain, parte hartzaileentzako bertso egonaldia egingo da abenduan bertan. Besteak beste, bertso-eskola eta egun osoko plana izango dute gazteek.
Doinu berriak Bizkaiko ikastetxeetan
2024/2025 ikasturtean, “mundu bat bertso “ proiektuan hamar mila ikasle bizkaitarrek izango dute aukera urritik maiatzera bertsolaritza beraien ikastetxean. Ikasleen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea nahi du bertsoaren bitartez lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan.
Proiektuan lau arlo nagusi lantzen dira, bakoitza bere helburuei lotuta: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak eta sozialak. Lau arlo hauek elkarri eragiten diote. Jarduera ludiko eta dinamikoen bitartez, bertsolaritzaren ezaugarriak (doinuak, errimak eta beste) ezagutzen dituzte entzute aktiboa eta lankidetza latzearekin batera. Jendaurrera irtetea lantzen dute.
“Eskolatik Plazara” ekimena
Bertsolari gazteentzako plaza bihurtuko dira ikastetxeetako aretoak, astelehen arratsaldeetan. Eskolatik plazara hemezortzi urte arteko bertso eskoletako gazteei zuzendutako proiektua da. Ekimenaren helburu nagusiak gazteei lehiatik kanpo abesteko aukera eskaintzea, beraien arteko harremanak sendotzea eta konfiantza giroa lantzea dira. Entzuleak, bestalde, 11-12 urteko gaztetxoak izaten dira, hau da, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoak. Hauek izango dira, gainera, bertso saiorako gaiak landuko dituztenak. Proiektu honek helburu bikoitza du, beraz; batetik, bertsolari gazteei plazak ematea, eta bestetik, bertsolaritza ikasleengana bertso saio bat hurreratzea.
Euskal Herri osoari begira
Bertsotan gozatu eta trebatzeko 2024-2025 ikasturtean zazpi herrialdeetako 241 herritan bertsolaritza lantzen hasi dira 29.000 ikasle. Bertso-eskolak ere martxan dira . Mila ikasletik gora 1.055 haur elkartuko dira asterokoan eta 450 lagun ariko dira Helduen taldean.