Arrigorriaga, bertso plaza
Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko finala jokatu ziren Arrigorriagako eskolan. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.
Bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistek. Aiala Irurtia Montero, Eider Fernandez Aranburu, Ekhi Zuluaga Intxaurbe, Enara Gallastegi Barrenetxea, Garazi Uriarte Alonso, Iradi Barrenetxea Akesolo, Kelmene Abaitua Isazelaia eta Naroa Iturrioz Lauzirika.
Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua izan dira puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu direnak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.
Buruz burukoa jokatu ostean, Kelmene Abaituak batu ditu puntu gehien. Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.
Idatzizko sariketako saridunak:
Goizeko 10:00etan 200 parte hartzaile batu ziren idatzizko finala jokatzeko. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin dituzte aurrekanporaketak. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa.
LH 5
1. Saria: Laia Azkona Intxausti. Muskizko ikastola. Muskiz.
2. Saria: Urko Ibañez Terreros. Eduardo Eskartzaga. Gordexola.
3. Saria: Markel Marcos Ros. Betiko Ikastola. Leioa.
LH 6
1. Saria: Araitz Elortza Gastañazatorre. Maiztegi ikastetxea. Iurreta.
2. Saria: June Gondra Bilbao. Eleizalde ikastola. Bermeo.
3. Saria: Amaia Atxalandabaso. Legarda eskola. Mungia.
DBH 1
1. Saria: Jare Baliño Campelo. Solokoetxe BHI. Bilbo.
2. Saria: Maia Etxabe Goikoetxea. Txorierri BHI. Derio.
3. Saria: Maddi Vilela Mujika. Andra Mari Ikastola. Zornotza.
DBH 2
1. Saria: Malen Ibarzabal Gerrikagoitia. Markina BHI. Ziortza-Bolibar.
2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga. Arratia BHI. Arantzazu.
3. Saria: Amaiur Betanzos Caminos. Urretxindorra ikastola. Bilbo.
DBH3 - DBH4 - Batxilergoa
1. Saria: Joseba De Rueda Berazaluze. Juan Orobiogoitia. Iurreta.
2. Saria: Libe Arauzo Bilbao. Arratia BHI. Igorre.
3. Saria: Beñat Enbeita Basterra. Seber Altube. Gernika-Lumo.
Euskal Herriko Eskolarteko finala
Arratsaldeko 17:00etan izango da saioa eta ondoren afari merienda izango da bertaratzen diren guztientzat.
Bertsozaletzea eta gazteei jendaurrean kantuan hasteko aukera ematen die gazteei. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da eta Nafarroan jokatuko da finala, Arantzan; arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Arabako, Bizkaiako, Gipuzkoako, Nafarroako eta finalistak prest eta iparraldekoak prest daude Arantzan kantatzeko.
Parte hartzaile guztiak
Arabako ordezkari Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia arituko dira Arabako ordezkari gisa.
Gipuzkoan, Lasturren jokatu zen finala, 90 entzuleren aurrean. June Aiestaran izan zen txapeldun eta Joanes Azpillaga izan zen bigarren, eta biak izango dira Euskal Herriko txapelketan. Bat-bateko txapelketaz gain, idatzizkoa ere martxan izan zen martxoan zehar. Lasturren bertan egin zen haren sari banaketa ere, saritutako bertsoak kantatuta. Mara Albisturrek irabazi du lehen saria, eta Kattalin Arabolazak bigarrena.
Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza dira Nafarroako ordezkariak. Kattin Madariagak bildu zituen puntu gehien, eta horrenbestez, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna.
Gazte Xilabako finaletik Haira Aizpurua Nahia Etchverry eta Unax Aizpurua joango dira.