30 urteko ibilbideak BBK sariketak

Gaur egun askotariko gazte sariketak antolatzen badira ere, garai batean BBK sariketa izaten zen urteko hitzordurik garrantzitsuena bertsolari gazteentzat. Guzti horretaz oroitzeko, hitz egiteko eta sariketak urteetan zehar plaza eskaini dien bertsolarien ahotsak entzun ziren Bilboko BBK salan. Urteurren festan atzera begirako kontuak izan zituzten kantugai, 30 urteko ibilibideari buruzko bertso jarriekin.

Ekitaldiak aurrera jarraitu zuen, eskualde bakoitzeko bertsolari banarekin. Onintza Enbeitak (Busturialdea) eta Etxahun Lekuek (Uribe Butroe) balkoitik egin zuten bertsotan brindisarekin batera. Mokadutxoa jan ostean, bertso saioa egin zuten Nerea Ibarzabal (Lea-Artibai), Igor Elortza (Durangaldea), Oihana Bartra (Hego Uribe) Asier Alcedo (Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea), eta Jone Uria (Uribe Kosta) bertsolariek. Urte hauetan guztietan BBK Sariketaren ibilbidean parte hartu duten hainbat bertsolari, epaile, gai-jartzaile eta antolatzaile batu ziren familiako aurgazkian. 

Aurtengoa, Durangaldearentzat

Azken bi urteetan egin bezala, negu giroak jantzi zuen BBK sariketa. Euskaraldiaren barruan, euskara egunaren bezperan eta gabon jaien atarian bertsolari gazteak kantuan entzuteko aukera izan zen Bilbon. Izan ere, Bertsolari Gazteen XXX. BBK sariketaren finala Bilboko BBK Salan Lea Artibai eta Durangaldea taldeen artean jokatu ondoren, aurtengoan puntu gehien batu dituen taldea. Lea-Artibai taldeak 454.50 puntu lortu ditu, eta Durangaldea taldeak 493 puntu, eta beraz, Durangaldea taldea izan da sariketako irabazlea.

Finalean ondorengo 12 bertsolari gazteak izan dira protagonistak:

  • Durangaldetik:
    • 18 urtera artekoak: Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua eta Ixone Asategi
    • 26 urtera artekoak: Araitz Katarain, Ander Elorriaga eta Irune Basagoiti
  • Lea Artibaitik:
    • 18 urtera artekoak: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga
    • 26 urtera artekoak: Bittor Altube, Enare Muniategi eta Garazi Navarro

 

Azkenengo ediziotan egin den moduan, aurten ere, taldekako agurrekin hasi zuten saioa bertsolariek, eta elkarri adarra joaz girotu zuten aretoa. Taldeko agurra puntuagarria izan zen, eta ariketa bat gehiago moduan puntuatu zuten epaileek.Bestalde, sariketako kantaera onenaren saria Durangaldeko Ander Elorriagak jaso zuen.

Finaleko protagonistez gain, oholtzara igo ziren sariketan parte hartu zuten eta saioan egon diren gainontzeko eskualdeetako ordezkariak ere, eta opari bana jaso zuten. Izan ere, 

Gogoratu bizkaiko eskualde guztietako bertsolariek aritu direla kantuan XXX.sariketan, berrogei gaztetik gora. Finalera iritsi orduko, kanporaketetan eta finalerdietan abestu beharra izan dute eta aurreko lanak eta baita finaleko saioak eta kondoren sortu den giroak ere balio izan dietę gazteei plazaz plazako jardunean trebatuz joateko eta lagun arteko giroa sortzeko ere. Izan ere, eskualde askotako gazteak batu ziren abenduak 3ko Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu zen Txapelketa Nagusiko azken finalerdia ikusteko.

Iñaki Iturriotz

2022, Abendua 30
Arloa: Bertsoleku