200 herri baino gehiagotara iristen da bertso eskaintza.

30.000 ikasle ari dira egunero hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen.

Ikasturte honetan ere,bertsoa hezkuntza arautuan etengabe egokitzen eta berritzen ari da.

Haurrei bertsolaritza nola irakatsi izango da berrikuntza nagusiena. Oinarrian, haurrei bertsotan bat-batean irakastean datza: plazakotik gertuago dago, eta jolasetik ere asko du. Izan ere, bertsoa osorik egiteko eskatuz gero, zaila izango da bat-batean egitea; baina puntu bat beste puntu batekin erantzuteko gai dira ikasleak.

Horrela, gelako dinamika biziagoa eta parte hartzaileagoa da, Bat-baterako jauzia naturalagoa da eta jolasa bihurtzen baita bertsoarekin esperimentatzea.

Aukera ematen du ikasgela barruan bakarrik ez,ikastetxeko aretoan eta veste klasekideen zein eskolakideen aurrean kantuan jartzeko bat-bateko jardunean.

Ahozko eta idatzizko bertso sorkuntzarako trebetasunak garatzea xede izango duen metodologia erabiliko da hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna lantzeko. Ekoizpenak benetako komunikazio-jardun baten ondorio izango dira, horrela, ikasleen ikaskuntza motibazioan eragingo da.

Ikasgelan elkarrekintza eraginkorra lortzeko, irakasleek eta ikasleek egin beharreko jardueraren antzeko irudia izango dute beti abiapuntu gisa (sorkuntza eredua aurkeztuko zaie.

Halaber, ereduzko bertsoaldiak entzun eta ikusiko dituzte ikus-entzunezko euskarrietan. Horrek ahozko adibideak aztertzeko aukera emango die aldi berean sortutakoa eta sormenaren emaitza erakutsiz.

Bat-bateko ezaugarri hori ikasgelako praktika igortzailearen eta hartzailearen arteko harreman estua lortze horren baitan kokatuko da. Horiek oinarri, ikaskuntza prozesu bat dakar:

Elkarrizketa errimatua egitea, puntua sortzea: esaldia kantatua eta neurtua izatea eta azkenik kopla sortzea memoriaren faktoreari ere indarra emanez.

Bertsolaritza lantzeko ikasmateriala sortzeak karta jokoak lantzearen aukera ekarri du.Sei sortaz osatutako bilduma da, eta zailtasun mailaren arabera antolatuta datoz. Bakoitza ariketa jakin bati dago zuzenduta: lehen puntua eta oinak emanda, azken puntua eta oinak emanda, lau edo zortzi oinak emanda, gaiak sortzeko kartak, errima kartak eta pasa hitza asmakizun jolasa.

Karta jolasak ikusteko eta probatzeko aukera dago www.bertsoeskola.eus atarian, Hasiberriak atalean, PDF bertsioan deskargatuta.

 

Iñaki Iturriotz

2022, Iraila 30
Arloa: Bertsoleku