Larrabetzun jai giroan ospatu zen Bizkaiko eskolarteko sariketa
Izaro Bilbao nagusitu zen bat bateko saioan
Bat-bateko finalaren aurretik hiru kanporaketa jokatu dira Bilbo, Durango eta Gernikan. Sailkapen fasean puntu gehien lortu zituen zortzikoa aritu zen kantuan: Haizea Telleria, June Diaz, Kelmene Abaitua, Jokin Ansotegi, Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Naia Martin eta Maialen Lago.
Ofizioka zein bakarkako lan dotoreak osatu ondoren, Izaro Bilbaok irabazi zuen finala. Etxahun Lekue bertsolariak jantzi zion txapela. Bigarren sailkatua June Diez sailkatu izan zen eta biak izango dira Euskal Herriko finalean Iurretan, ekainean 18an.
Bizkaiko Eskolarteko finala jokatu zen Larrabetzun zapatuan, 200 gaztetxo elkartuta. Idatzizkoan hiru bertso osatu behar izan zituzten ordu beteko lanean.
Idatziko saridunak
LH 5
1. Saria: Aretx Elizaran. Urretxindorra Ikastola
2. Saria: Maddi Igeregi. Ander Deuna Ikastola
3. Saria: Manex Bollar. Urregarai Herri Eskola
LH 6
1. Saria: Aiala Bilbao. Lauaxeta Ikastola
2. Saria: Emile Zabala. Larramendi Ikastola
3. Saria: Olaia Calvo. Berakruz Ikastola
DBH1
1. Saria: Peio Benito. Andramari Ikastola
2. Saria: Ekhi Zuluaga. Arratia BHI
3. Saria: Jare Azkona. Derioko institutua
DBH2
1. Saria: Maddi Aurtenetxe. Urritxe BHI
2. Saria: Imanol Kamaletxebarria. Arratia BHI
3. Saria: Nahia Ruiz de Arbulo. Zalla BHI
DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas Ikastola
2. Saria: Anitz Arronategi. Seber Altube Ikastola
3. Saria: Nahia Bilbao. San Nikolas Ikastola
Akerbeltzen antxumak, bigarren aldiz irabazle Bizkaiko Taldekakoan
Eskolarteko finalaren ondoren, bazkalostean eta arratsalde gau partean hiru finalaurreko eta finala jokatu ziren zapatuan Larrabetzun, Markina-Xemeingo taldea gailendu da,. 'Koipelustriek' (Abadiño) eta 'Urruxarrak' (Iurreta ingurua talde finalistei irabazita.
Aurtengoa Taldekakoaren hirugarren edizioa izan da. 23 taldek parte hartu dute eta 8 kanporaketa jokatu ostean etorri ziren larunbateko hiru finalaurreko eta finala.
Bederatzi talde eta hiru saio izan ziren finalaurreko fasea osatzeko. Lehenbizi Laukijjek, Beethovenen belarriak eta Koipelustriek taldeen txanda izan zen. Bertsotan, Ander Sarriugarte, Ander Elorriaga, Bittor Salterain, Iker Uriarte, Janire Arrizabalaga, Koldo Gezuraga, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra eta Txaber Altube. Giro bikaina sortu zen eskolan eta Abadiñoko taldeak, Koipelustriek taldeak, lortu zuen finalerako txartela.
Bigarren finalaurrekoan, Kantakumek, Urruxarrak eta Poto Baptist School taldeek jokatu zuten eta Iurretako Urruxarrak taldeak lortu zuen finalerako txartela. Saioko bertsolariak: Ibai Amillategi, Asier Galarza, Aitor Etxebarriazagarra, Peru Madalena, Gorka Lazkano, Ixone Asategi, Eneko Abasolo, Xabat Galletebeitia, Garazi Navarro eta Aitor Arrizubieta.
Azken finalaurrekoan, Zornotzako Bertso Oskola, Akerbeltzen antxumak, eta Far Westeeko bertsolariak taldeak lehiatu ziren. Beñat Alonso, Ander Aldazabal, Alain Barañano, Sara Asenjo, Nahia Ibarzabal, Josune Aramendi, Jon Barrocal, Asier Alcedo, eta Ander Ucelay. Akerbeltzen antxumak taldeak egin zuen aurrera.
Finala Hori Bai Gaztetxean, gauean
Arratsalde luzeari jarraipena emanez, Hori Bai gaztetxean jokatu zen finala gauean. Kantuan Koipelustriek, Urruxarrak eta Akerbeltzen antxumak taldeak. Bertsotan, Bittur Altube, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, Peru Madalena, Eneko Abasolo, Ixone Asategi, Gorka Lazkano, Nerea Ibarzabal, Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Josune Aramendi. Bi orduko saio umoretsua eskaini zuten bi taldeek eta Akerbeltzen antxumak taldeak eraman zuen Taldekakoaren hirugarren edizioa.
Arabako finala erabakita
Arabako Bertsolari Txapelketak baditu finalistak, asteburuan Araian eta Izarran finalerdiak jokatuta. Oihane Perea gailendu zen lehenbizikoan eta Manex Agirre bigarrenean. Puntuazioz, berriz, Izarrako finalerdiko lau bertsolari sartu dira. Hauxe da beraz, ekainaren 11an Gasteizen ariko den seikotea:
Oihane Perea
Manex Agirre
Peru Abarrategi
Xabi Igoa
Iñaki Viñaspre
Paule Amilburu
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Arabako finala azken ediziotan Printzipal Antzokian jokatu izan da baina aurtengoan Europa Biltzar Jauregian izango da, Maria de Maeztu auditorioan, 17:30etan hasita. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean.