udazkena bertsoz beterik dator

Etxebarriko frontoian jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Lehenengo finalaurrekoa Etxebarrian jokatu zen eta 500 lagunetik gora batu dira bertan. Bertsozaleak distantziara, baina bertso egarriz eta txalotzeko gogoz hurreratu dira frontoira.Kantuan, hurrengo bertsoariak: Gorka Pagonabarraga, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Paule Ixiar Loizaga. Lan puntuagarri guztiak egin ostean Gorka Pagonabarraga durangarra izan da puntu gehien batzea lortu duena, 529 puntu eta beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du durangarrak. Honen ostean sailkatu dira Onintza Enbeita 518,5 puntu lortuta, Miren Amuriza 505,5,Imanol Uria 488, Ibon Ajuriagojeaskoa 441,5 eta Paule Ixiar Loizaga 434 punturekin.

Bigarren saioa, Galdakaon izango da azaroaren 27an. Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Etxahun Lekue, Josune Aramendi, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia. Abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian, 17:00etan aldiz azken finalaurrekoa jokatu da. Bertan izango dira kantuan Eneko Abasolo, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Txaber Altube, Ander Elortegi eta Julen Arzanegi. Hor erabakiko dira zein zortzi bertsolarik lortuko duten abenduaren 18an, Bilbao Arenako finalean abesteko txartela.

Azaroaren 29an jokatuko da Bilbon BBK Sariketaren finala Uribe Kosta eta Lea-Artibai taldeen artean jokatuko da astelehenean Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala. Amaierara heltzen ari da XXIX. BBK Sariketa. Azaroaren 29an, datorren astelehenean, jokatuko da finala Bilboko BBK Salan, 18:00etatik aurrera. Urriaren 8an hasi zen aurtengo sariketa eta lau kanporaketa eta finalaurreko bi jokatu dira. Astelehenean amaituko da Bilboko finalarekin. Talde bitan kantatuko dute finalean ere: lehenengo A mailakoek, hau da, 18 urtetik beherako gazteek; ostean, B mailakoek, 26 urtera artekoek. Gainontzeko saioetan egindako ariketak egin beharko dituzte, baina agurra taldekakoa izango da. Bestalde, bakarka egin beharreko ariketak kartzelakoak izango dira.

Nafarroan finalaren atarian Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, azaroaren 28an, igandean, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian egingo da. Aurkezpenean Urriaren 2an Izaban hasitako bidea bere helmugara iristear da. eta zortzi bertsolari iritsi dira azken geltokira: Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi eta Xabier Silveira. Txapela Estitxu Arozenak jarriko dio. Finalisten artean, bi dira lehen aldiz final batean parte hartuko dutenak, Josu Sanjurjo eta Saioa Alkaiza. Gainerakoak, finalean arituak dira. Xabier Silveirak hamaseigarren finala izango du, Julio Sotok hamargarrena, Eneko Lazkozek zazpigarrena, bosgarrena Eneko Fernandezek, eta bigarrena Joanes eta Xabat Illarregik.

Iñaki Iturriotz

2021, Azaroa 23
Arloa: Bertsoleku