Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketako sarituak plazaz plaza
Bizi dugun egoera berri honek aukera berriak ekarri dizkie Euskal Herriko bertsolari gazteei. Egia da, 2020. urtean ez zela Euskal Herriko Eskolarteko finalik jokatu. Saiakerak egin ziren arren, ekainean izan behar zen finala,; gero, azaroko hilabetera atzeratu zen eta azkenik ekimen berri honetan gauzatu da. Plazan elkartuko dira finalean parte hartzekoak ziren bertsolariak urteko lehen bi hilabeteetan.. Helburua gazteen plazaratzean aurrera- pausoak eman eta bertsolari gazteei ikusgarritasuna ematea izan da. Saio hauetan plazan dabiltzan bertsolari ezgunekin partekatuko dute oholtza. Ikastolen Elkartea eta Bertsozale elkartearen artean antolatutako ekimen honen lehen saioa urtarrilaren 29an egin zen Gernika-Lumon.
Eskolartekoaren helburua bertsotan hasiberriak direnei jendaurrean bat-batekoan plazaratzeko aukera ematea izaten da. Horregatik, finalean kantatzekoak ziren hamar bertsolari gazteei ikusgarritasuna ere eman nahi zaie ahalegin berri honekin, Urtarrilaren 29an, Gernika-Lumon egin da lehena: 18:00etik aurrera, Astran izan da saioa. Bizkaiko eta Gipuzkoako Eskolartekotik sailkatutako Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga aritu dira, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio bertsolariekin. Igor Menikak gidatu du. Bigarren ekitaldiak, Arabako eta Nafarroako Eskolarteko ordezkariak elkartuko ditu Iruñean otsailaren 5ean: Eukene Los Aires, Aitor Ugarte, Ekhiñe Zapiain eta Bittori Elizalde, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariekin ariko dira, eta Josu Sanjurjoariko da gai jartzaile lanetan. Nafarroako Antzerki Eskolan izango da hitzordua, 18:00etatik aurrera. Saio hauetarako sarrera doakoa izango da, baina tokia www.bertsozale.eus webgunean dagoen izen-emate orria beteta gorde ahal izango da.
Gai jartzailetzari lekua eginez Euskal Herriko gai-jartzaileei begira dinamika komun bat martxan jartzea da asmoa, eta aurtengo ekintzei dagokienez, hauxe da lehen hitzordua. Gai-jartzaileak "Ez da kasualitatea" saioetara begira prestatzea du helburu formazio saioak. Saio mota hauetan aritzeko prest dauden gai-jartzaile emakumeei egingo zaie gonbidapena. Azpeitiko Dinamoa sormen gunean eskainiko da. 10:00etan hasita goiz osoko saioa izango da, eta aurrez aurre zein online jarraitzeko aukera emango da. Amaia Agirrek gidatuko du saioa, eta saio mota honek dituen berezitasunak azalduko ditu. Izen-ematea irekita dago eta otsailaren 2ra arte eman ahal izango da.