XXL
Mungiako XXL hirukotea bueltan dugu lan berriarekin. Aintzindariak izan ziren orain 25 urte Euskal Herrian hardcore melodikoa bezela ezagutu zen estiloa jorratzen. Beraien abestiak energiaz beteriko kantu bizi eta arinak dira.
”Stand Your Ground” deitzen da disko berria. Ez da titulo batere txarra zuen 25 urteko ibilbidea ikusi ondoren. Talde bezela zuen betiko jarrera mantentzea.
Bai, hori da!. Gure betiko jarrera defenditzen jarraitzen dugu. Nondik gatozen eta nortzuk garen kontutan izanda, 15 urteko isilunearen ondoren “Borderline” deiturik diskoa plazaratu genuen orain dela 2 urte. Kritika onak izan zituen eta bigarren lan bat plazaratzera animatu gara. Gure betiko doinuak gaurkotu ditugu, melankoliaz beteriko melodiak eta entsegu lokaleko indarra isladatzen dira hemen.
Euskal Herriko musika eszenan aintzindariak izan zineten hardcore melodikoa delako estiloa jorratzen. Atzera begiratuta nola ikusten duzue guzti hura?
17 urte genituen eta talde ezberdinak ezagutzen joan ginen. Skatean ere ibiltzen ginen. Eztanda handi baten moduan sentitu genuen. Itziarren zegoen Txitxarro aretora lehenengo bidaiak, bertan ikusi genuen Pennywise, Bad Religion “Recipe for hate” diskoarekin edota Snuff taldea Gasteizko Elefante Blanco aretoan. Urteak pasatzen dira eta oroitzapenak nostalgiaz betetzen dira. Barruan daramatzagu garai haiek eta atzera begiratu behar izaten dugu nondik gatozen jakiteko.
1994ean grabatu zenuten maketak oiartzun nabarmena izan zuen. AEBatuetan momentuan egiten zen musika egiten zenuten zuek Euskal Herrian.
90. harmakada hasierako lehenengo urteetan Bad Religion taldeak bere “Suffer” diskoarekin hardcore melodikoa bezela ezagutzen zen estiloa borobildu zuen. Skate mugimenduarekin bat egiten zuen eta janzteko erropa marka ezberdinekin lotuta zegoen. Guzti harek mundu mailan eztanda egin baino apur bat lehenago maketa hura grabatu genuen Revolution records estudioan Sabin Kareagarekin. Momentuarekin bat egin genuen eta gure sentipenak bertan isladaturik geratu ziren.
”Suffering Aloud” deitzen da diskoarekin datorren lehen singlea eta bideoa. Plano sekuentzia bakarrean grabatua, musika estiloari egindako omenaldi eder bat dirudi.
Bai, horrela egin nahi genuen. Minutu bat eta 45 segundutan gu garena isladatu nahi izan dugu. Energiaz beteriko bola bat izango balitz bezela eta ikusten dagoenaren aurretik arin pasatzen dena. Garai batera bueltatze hori baina gaur egungo teknologiarekin.
Diskoaren azala ere oso landua dator. Dr. Juanpa Valladolideko diseinatzaile ezagunarekin egin duzue. Lan txukuna.
Kafe Antzokian Lukiek taldearekin batera eskeini genuen kontzertu baterako kartela egin zigun. Asko gustatu zitzaigun, 80. hamarkadako surf/skate estetikan oinarrituriko ilustrazio bat. Geroztik bere sorkuntzara hurbildu gara eta hasieratik harrapatu du nahi genuen ideia.
Asperen batean pasatzen diren 8 abesti dira. Kantu laburrak, arinak eta melodiaz beteak. Zer da estilo honek ematen dizuena?
Agian estiloan bertan azaltzen diren malenkoniaz beteriko ahotsak dira, hardcore doinuak dituen bateria indartsu baten bultzadaz lotua, distortsioz beteriko kitarrak...horrelako ezaugarriek bat egiten dute entsegu lokalean gaudenean. Intentsitatez beteriko abesti laburrak.
Hegoameriketatik edo Japonetik idazten duten jarraitzaileak dituzue. Modu digitalean hainbat lekutan aurkitu daitezke zuen diskoak. Zuen kasuan internet sarea lagungarrri izan da hemendik kanpoko jarraitzaileekin bat egiteko.
Promoziorako euskarria itzela bilakatu da internet. Sare sozialen bidez zabalpena mundu osora hedatzen da. Herrialde ezberdinetako lagunek idazten digute gure musika ezagutu eta gustoko dutela esateko, Cdak erosteko -Japoneko kasuan egunero saltzen genuen “Borderline” aurreko diskoko alerenbat-. Argentina, Sudáfrica, Rusia edo Italiatik eskatu dizkigute gure diskoak.