Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntza
Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntza en didaktika udako ikastaroen barruan
Miramar jauregian izango da uztailaren 9an eta 10ean goizez eta online bidez parte hartzeko aukera ere izango da. Ahozkotasuna eskolan irakats daiteke? Noiz, nola? Ahozkoa lantzeko proposamen didaktikorik bada? Nola eragiten du testuinguru soziolinguistikoak ikasle gazteengan? Gazteek pentsatzen edo sentitzen dutena euskaraz adierazteko aski baliabide ba al dute eskura?
Hezkuntza Arautuan ahozkotasunaren didaktikan aritzeko hainbat ikuspegi desberdin aurkeztu eta kontrastatuko dira. Gainera, ahozkotasunak gazteen hezkuntzan dituen erronkak aztertuko dira. Ahozko kultur sorkuntza lantzea, egitea eta gozaraztea bada ikasleak ahozko komunikazioan trebatzeko eta zaletzeko bidea; ahozko komunikaziorako baliabidez jabetzeko modua. Baina antzerki, bertso, ipuin edo kantagintzaren didaktika emoziozko eta gozamenezko hezkuntza bidea da, ez arauzkoa. Gurean baditugu ahozko kultur sorkuntzen heziketan arrakasta duten esperientzia didaktikoak; batzuk biziki garatuak, bestetzuk potentzialitate handikoak. Horiek ezagutaraziko dira ikastaroan, ahozkotasunaren didaktikaren osagarri. Ikastaroaren helburuak Ahozkotasuna ikastetxean lantzeko ereduak ezagutaraztea eta kontrastatzea. Hainbat ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren berri ematea. Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren lekua eta balioak aldarrikatzea Hezkuntzan. Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika
EGITARAUA UZTAILAK 9: AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Antzerkiaren didaktika edo nola irakatsi antzerkia Hezkuntza Arautuan. Arantxa Hirigoyen Iriarte (Axut Antzerki Konpainiako arduradun pedagogikoa)
Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)
Kantagintzaren didaktika edo nola irakatsi kantagintza Hezkuntza Arautuan. Gotzon Barandiaran Arteaga (Kultur eragilea)
Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz
) Atsedenaldia
Bertsolaritzaren didaktika edo nola irakatsi bertsolaritza Hezkuntza Arautuan. Mikel Artola Izagirre (Bertsozale Elkarteko Hezkuntza eragilea eta ikertzailea).
Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)
Mahai-ingurua: Ahozko kultur sorkuntza Hezkuntza Arautuan. Arantxa Hirigoyen Iriarte, Gotzon Barandiaran Arteaga eta Mikel Artola Izagirre. Moderatzaile: Karlos Aizpurua Etxarte. Klownklusioak. Beatriz Egizabal Ollokiegi.
UZTAILAK 10: AHOZKOTASUNAREN DIDAKTIKA
Ahozko komunikazioan eragiteko aukerak aztertzen Hezkuntza Arautuan. Olatz Bengoetxea Manterola (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria)
Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) Ahozkotasunaren didaktika: irakaslea ardatz Aroa Murciano Eizagirre (EHUko irakasle eta iker- tzailea).
Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)
Atsedenaldia Didaktizismotik konplexutasunera: ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoien ikuspegitik. Ainhoa Ezeiza Ramos (EHUko irakasle eta ikertzailea
) Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)
Gazteak, eskola eta ahozkotasuna. Joxerra Garzia Garmendia (EHUko irakasle erretiratua eta ikertzailea. Ahozkotasunean aditua). Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)
Mahai-ingurua: Ahozkotasuna Hezkuntza Araututik egunerokora. Aroa Murciano Eizagirre, Ainhoa Ezeiza Ramos eta Joxerra Garzia Garmendia. Moderatzaile: Karlos Aizpurua Etxarte.