Datuetan oinarritutako istorioak kontatzen
Datuak oinarri hartuta, hauekin istorioak kontatzeko era asko egon daitezke, baina beti jotzen dugu ohikoenetara, testu, aurkezpen edo ikus-entzunezkoetara. Datuekin informazioa edo istorio bat kontatu nahi denean aldiz, horrela nahi bada, erabiltzaileari irakurketa horretan parte hartze gehiago emateko aukera dago; zenbait erabaki, xume badira ere bere gain utziz. Knight lab-ek eskura jarritako zenbait tresnek aukera hori errazten dute eta denontzat eskuragarri daude sarean.
Northwestern University Knight Lab, kazetaritza bultzatzeko diseinatutako esperimentuetan lan egiten duten diseinatzaile, garatzaile, ikasle eta hezitzaileen talde bat da. Zenbait tresna garatu eta jendearen esku jartzen dituzten datuen eta informazioaren lanketak errazago eta oparoagoak egin ahal izateko. Sei tresna nagusi eskaintzen dituzte horretarako:
Storyline
http://storyline.knightlab.com/
Tresnen artean ezagunenetakoa da Timeline-arekin batera. Datuetan oinarrituz, datu horiek denbora lerro batean kokatu eta ito nagusiak azpimarratzeko balio du. Era deskriptibo batean puntu bakoitzean gertatutakoa gehitu daiteke, istorioari testuingurua emateko eta grafikan nabigatzeko aukera ere ematen du.
Timeline
http://timeline.knightlab.com/
Storyline tresnaren antzeko tresna da, baina hemen nabarmentzen dena istorioa bera da, irudiak, testuak edo bideoak, baina denbora lerro batean ere kokatuz aldi berean. Hau da, narratiba baliabide horietan zentratzen da, baina azpian paraleloan gertakari edo istorio horiek denboran noiz kokatzen diren ere azaltzen zaigu.
StoryMap
https://storymap.knightlab.com/
Tresna honen bidez, posizio geografikoak nabarmendu eta ibilbideen bidez istorioak kontatzeko balioko luke. Mapa baten gainean, leku bakoitzean gertatutako itoei buruzko informazio gehigarria emateko alegia. Hala ere, badauka bigarren erabilera bat ere; mapa baten ordez, tamaina handiko irudiak karga daitezke eta irudi horiek mapekin egiten den moduan ere nabigatu, puntu garrantzitsuenak deskribatuz, koadro bat adibidez.
Soundcite
http://soundcite.knightlab.com/
Audiok emozioa edo testuingurua gehi diezaioke istorio bati. Zoritxarrez, audioklipek aukera deserosoak eskatzen dituzte: irakurtzea edo entzutea, baina ez biak. Orain arte. SoundCite erabiltzen erraza da, eta audioa testuan bertan integratzeko aukera ematen dizu. Audioa ez dago isolatuta; hautatzen duzun testuaren azpian erreproduzitu daiteke.
Juxtapose
https://juxtapose.knightlab.com/
Istorioa kontatu nahi dituztenei antzeko bitartekoekin egindako bi argazki konparatzen laguntzen die Juxtaposek. Denboran zehar aldaketa geldoak azaltzen dituzten istorioak nabarmentzeko aproposa da (hiri baten hazkundea, baso baten berreskuratzea, etab.) edo gertaera lazgarri baten eragina erakusten duten istorioak (hondamendi naturalak, protestak, gerrak, etab.).
SceneVR
ScenVR istorioak ikuspegi guztiz berritik kontatzeko modu erakargarria da. Argazki panoramikoen eta errealitate birtualerako prestatutako irudiak hartuta, 360°-ko narrazio nabigagarri bakarrak sortzeko balio du. Erabiltzeko editore sinple batek argazkiak eskatu, deskribapenak gehitu eta testua gehitzeko aukera ematen du. Bertan istorioak erraz integratu eta ikus daitezke edozein lekutan, kontrol sinple eta intuitiboak erabiliz. Onena, ScenVR-k nabigatzailean erabat funtzionatzen duenez, haren istorioak mahaigainean, gailu mugikorretan edo VR gailu ezagunenetan ikus daitezke, aplikazio gehigarririk edo pluginik gabe.
Hoberena edozein kasutan, tresna hauek hartu eta probatzean dago. Istorioak beste era batera kontatzeko aukerak mila dira, narratiba berriak probatzeko aukera dugu tresna sorta honekin.