Segurtasun instrumentala edo nola aukeratu zein aplikazio erabili
Mezularitza aplikazioak, biltegiratze alternatiba seguruak, sistema eragile libreak... Segurtasun instrumentala, erabiltzen diren tresnei lotutakoa da, segurtasun informatikoari buruzko eskuliburuetan, hedabideetan eta solasaldietan gehien agertzen dena. Teknologiari eta bereziki komunikazioari lotuta, tresna eta aplikazioen segurtasunari buruzkoa izan da segurtasunari lotuta gehien hedatu den segurtasun ikuspuntua.
Bere nagusitasunaren arrazoiak anitzak dira, baina, segur aski, ikasketa prozesua errazteko helburu bati lotzen zaio. Diziplina oso konplexu bat, segurtasunarena, hegemonikoak diren eta gehienetan multinazionalek kontrolatutako aplikazioen ordezko aplikazio edo tresna batzuk erabiltzera murriztea, jarrera aldaketa konplexuagoak baino askoz errazagoa baita.
Hala ere, oso garrantzitsua da zein tresna erabili erabakitzea eta horregatik garrantzia kendu baino, beste ikuspuntu batzuekin ere nahastu behar da. Segurtasuna faktore bakar batetik baino, jarrera eta ekintza ugariren konbinazio egoki bat delako.
Aplikazio zehatzei buruz hitz baino, hobe orduan aplikazio horiek bete beharreko ezaugarrietan pentsatzea. Bestela, esan genezake adibidez, Whatsapp, Telegramekin ordezkatzea gomendagarria dela, baina beste batek Signal edo Matrix izan behar duela ere esan dezake azken hauek pribatutasunaren ikuspuntutik ziurragoak direlakoan. Zein dira baina, hori esateko erabili genitzakeen irizpideak? Cripticak elkarteak, lau ezaugarriren konbinazioa proposatzen digu, unean unean aplikazio bat edo beste aukeratzeko:
Segurtasuna lehenetsita
Segurtasun maila handiena aplikazioak lehenetsita eskaintzen duena izan behar da. Segurtasuna ezin da konfigurazio zehatzen edo instalazioaren ordezko prozesuen esku utzi; aldez aurretik bermatu behar da, giza akatsik gerta ez dadin.
Kode irekia
Segurtasun handiagoa izateko, aplikazioaren kodea jendaurrean eskuragarri egon behar du, komunitateak berrikusi ahal izateko. Aplikazio pribatiboek, haien funtzio erreala deskribapenean azaldutakoarekin zehatz-mehatz bat datorrela egiaztatzeko aukera zailtzen dute.
Erabilgarritasuna
Aplikazioaren diseinua erraza ez bada, azken erabiltzaileak ulertzeko modukoa (ezagutza teknikoak izan ala ez), erabilera marjinala izango da. Tresna intuitiboen aldeko apustua egiten dugu, berez segurtasunaren lan konplikatua errazten dutenak, eta ez are zailagoa egiten dutenak.
Deszentralizazioa
Ez dezala hornitzaile bakar baten esku egon eskaintzen den zerbitzua; izan ere, horrek desoreka egoeran jartzen ditu erabiltzaileak, beste baten azpiegitura baten mende egonik, zerbitzua arbitrarioki eteteko aukera baitu horrek.
Irizpide kate honi esker, hemendik aurrera gu geu izan gaitezke, baliabide gehiago ditugu gure segurtasun instrumentalari dagozkion erabakiak hartzeko garaian. Entrenamendu kontu bat da eta hasieran aipatu bezala, kontutan hartu beharreko faktore bat soilik. Segurtasunari lotutako jarreretan eta jardunbideetan sakontzeko gogorik duenak Cripticaren Resistencia Digital (gazteleraz) manuala irakur dezake.