Dena dakigu legamiaren inguruan?
Legamia denok ezagutzen dugu, hainbat elikagaietan aurkitzen baita, adibidez, ogian, bizkotxoan, magdalenetan, galletetan... errauts itxura du, solido egoeran dago eta elikagaien bolumena (V) igotzeko erabiltzen den produktua da. Baina zer dakigu legamiari buruz? Bolumenaren igoera hori magia da edo kimikarekin dauka zerikusia? Goazen aztertzera.
3 NaHCO3 + C6H8O7 = Na3C6H5O7 + 3 CO2 + 3H2O
Bikarbonatoko hiru molekula eta azido zitriko molekula batekin sodio zitrato molekula bat, karbono dioxido hiru molekula eta ura hiru molekula ateratzen dira.
Erreakzio kimikotik sortzen den CO2 gasa oretik ateratzen saiatzen da baina oreko likatasunarengatik ezin da atera. Horregatik orean burbuila batzuk ikusten ditugu. Hauek orea igoarazten duten airezko “poltsa” txikiak dira.
BIBLIOGRAFIA
https://es.wikipedia.org/wiki/Levadura
https://es.wikipedia.org/wiki/Levadura_qu%C3%ADmica
http://ximeyeli.blogspot.com.es/2010/08/formula-quimica-la-levadura-quimica-en.html
https://www.kontaizu.eus/node/1483
http://alimentarte.net/panes-con-quimica/
https://invitadoinvierno.com/recursos/levaduras-quimicas/
https://iquimicas.com/levadura-del-pan/
Miren Oses eta Leire Gutierrez (Paz de Zigandako ikasleak)