5G teknologia
Bartzelonan ospatzen den, MWC Mobile World Congress-ean 5G teknologia izan da albiste nabarmenetako bat. Telefonia enpresek 2010. urtetik lantzen ari diren komunikazio teknologia sorta honen ezarpena gertu dagoela badirudi ere, baina noiz, nola eta zer ekarriko dezake?
Hemendik aurrera 5G teknologiaren gailuak agertzen hasiko dira eta hori ikusi ahal izan dugu MWC-en. Enpresa ezagunenek, beren gailuetako batzuk 5G teknologiarekin bateragarri egingo dituzte. Hala ere, bere potentziala erakusteko sarea horretarako prestatua egon behar du.
5G teknologiak ekarriko dituen onuren artean, abiadurarena da gehien aipatzen dena, baina badira beste hainbat faktore edo eszenatiko ere. Telekomunikazioen Batasun Internazionala (ITU) Nazio Batuen Erakundearen menpeko telekomunikazioetan espezializatutako agentzia da, eta nazioarte mailan, erakunde ezberdinen eta enpresa operadoreen arteko informazio eta komunikazio teknologiei buruzko araudien arduraduna da. ITUk irrati-uhinen erabilera global partekatua koordinatzen du, hala nola telefonia mugikorrean erabiltzen diren frekuentziak, satelite artifizialen orbitak esleitzean kooperazio internazionala bultzatzen du, telekomunikazio azpiegiturak sustatzeko lanak burutzen ditu, eta mundu mailako estandar teknikoen garapen eta koordinazioan jarduten du. [1]
Lehen testuinguruan, datu kontsumo igoerari erantzuteko prestatutako azpiegitura izatea du helburu. Oraingoarekin alderatuz, erabiltzaile eta datu elkartruke handiagoa izatea beharrezkoa izango du sareak. Adibidez ikus-entzunezkoei lotutako datu kontsumo handia, sare mugikorrari esker ere jarraitzeko aukera eman nahi du honek.
Bigarren testuinguruan, Gauzen Interneterako (IoT) prest egon behar du. Sareak, datu kopuru asko ez, baina etengabeko konexioan dauden gailu askoren konexioak ere ahalbidetu behar ditu alegia. Energia kontsumo bajua izatea ere ezinbestekoa da eszenatoki hau aurrera eramateko. Adibidez, hiri mailako sentsore sareen garapena ahalbidetzeko.
Hirugarren testuinguruan, latentzia baxuko erabilerak ere onartu behar ditu sareak. Hau da, atzerapen gutxiko eta erantzun azkarreko konexioak. 1ms inguruko konexioak jartzen dira helburu moduan, orain arteko kablerik gabeko sareekin aldareratuta askoz hobea, baina baita zenbait zuntz sareena baino hobea.
Abiadurari dagokionez 20Gbpsko abiadurako gailurrak lor daitezkeela aipatzen dute. Horrek izugarrizko hobekuntza suposatzen du, baina garrantzitsuagoa da adieraztea, media moduan 100Mbps-ko abiadura inguruan ibiliko direla gailuak. Horrek, sakelako gailu eta gailu mugikorretan orain arte ikusi gabeko erabilera batzuk posible egingo ditu.
Sarearen ezarpena hala ere ez da 2020 inguru arte emango errealitatean. Oraindik proba asko eta sareen egokitzapen ugari beharko dira, baita gailu berrien merkaturatze masiboa ere.
Abiadura tasa horiek lortzeko, uhinen frekuentzia altuak erabili behar izaten dira. Horrek zenbait irrati espektroetan eragina izateaz gain – adibidez, Sateliteek erabiltzen dituzten batzuk –, egin daitezkeen loturen distantzian eragina zuzena dauka. Sare hauek garatzeko konexio puntu gehiago beharko dira eta eraikin eta oztopo fisikoek ere eragin handia dute honetan. Horrek suposatuko duen lehen gauza, sarearen hedapen ezberdintasunak oso handiak izango direla.
Datu "positibo" mozkorraldi honen ostean, badira gutxiago aipatzen diren zenbait zalantza. Posible egingo dituen zenbait aplikazio berrik, izan dezaketen pribatutasunari lotutako eragina, sarearen neutraltasunean duen inpaktua eta baita gutxiago batzuen ustetan osasunari lotutako arazoak. Ikusiko dugu zenbateraino ematen duen teknologia honek, baina aldaketak ekarriko dizkigula argi dago.
[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Telekomunikazioen_Batasun_Internazionala