bertsoikasgela.eus, jardunean bertsotan ikasteko ataria

Bat-batekoen eta bertso jarrien sorta ederrak, jolasek eta ariketek osatzen dute eskaintza. Abantaila ugari eskaintzen ditu webguneak, gaiak utzitako lekuan berrartzeko modu automatikoa izango du edota proposamenak jasotzekoa besteak beste.

Aurten ere asko izango dira “Bertsolaritza ikastetxean” proiektua bere egingo duten eskolak. 500 bat ikastetxek egiten dute bat egitasmoarekin, eta hala 25.000 ikaslek baino gehiagok jasoko dituzte bertsolaritza eskolak. 

Bertsotarako abilezia gehiago landu edota bestelako zeregin batean bertsolaritzara murgildu nahi duenak gertuen duen bertso-eskolan izena emateko aukera du.

Helburuak eta lantzeko moduak

Gauza ezaguna da bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza izatea eta zaletasuna piztea daukala helburu mundu bat bertso ekimenak. Euskararekiko jarrera positiboa indartzea eta ahozkotasuna garatzea. Herri, hiri eta inguruetan bertsolaritza sustatzea du asmoa eta ikastetxeaz kanpo haurrek jarraipena ematea zaletasun horri.

Ikasleei ahozko zein idatzizko eredu errealak eskaintzen zaizkie: bat-bateko saioak ikusiz, edo bertso zaharrak zein berriak entzun eta taldean abestuz Bertsoak egiteko oinarrizko teknika lantzen da, baita jendaurrean nola eman ere.

Ikasleak, beren testuak ekoitzi eta jendaurrean eman ditzaten, egoera komunikatibo errealetan jartzen dira. Hala nola herriko ohituretan parte hartuz (Neguko Eskea, adibidez), ikastetxeko ekitaldietan bertsoak abestuz (Euskararen Eguna, inauteriak...) edo ikasturte amaieran gurasoen aurrean jaialdia eskainiz.

Iñaki Iturriotz

2018, Urria 25
Arloa: Bertsoleku