Nazioarteko inprobisazioa gurean
Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariek nazioarteko bi inprobisatzaile izango dituzte lagun urriaren 9tik 14ra: Kubako Tomasita Quiala repentista eta Araceli Argüello Argentinako payadorea
Bertsolaritzarekin batera, munduko beste kultur adierazpide batzuk taularatuko ditu proiektu honek. Iruñean hasita, egunero emanaldi bat eskainiko da Erandion, Hernanin, Gasteizen, Baionan eta Donostian.
Punto cubanoa eta payada, bertsolaritzarekin batera
JUANA TOMASA QUIALA
Kuba, repentista
1961eko abenduaren 29an jaio zen Arroyon de Flores-en, Kuban. Haurra zela, hiriburura joan zen Abel Santamaria itsuentzako ikastetxe berezian ikastera eta bertan egin zituen Lehen eta Bigarren Hezkuntzak. Inprobisazioarekin izandako lehen hartu-emana ustekabean gertatu zen, poeta baten aldeko kantuan bat-batean eta ezustean parte hartu zuenean. Egun, Kubako punto cubanoaren adierazlerik garrantzitsuenetakoa da. Artista afizionatuen mugimendutik agertu zen eta profesional bihurtu arren, bere jarduna oraindik herriko mugimenduari lotua dago eta plazarik ohikoenak guatekeak, serenatak eta auzo eta landa inguruko festak dira. Horrez gain, ipuinak, abestiak eta neurri handiko poesiak ere idazten ditu.
Punto cubanoa
·Hizkuntza: Espainiera ·Lurraldea: Kanariar Uharteak eta Kuba ·Inprobisatzailea: Repentista
·Deskribapena: Espainieraz egiten den Kubako kantu inprobisatua da, eta Andaluzia eta Kanariar Uharteetako jatorria izanik ere, afrikar musika elementuak barneratuta, berezko generoa da punto cubanoa. Gaur egun, kantu inprobisatu hau oso bizirik dago Kuban, belaunaldi berriei transmititzeko egitasmoak abian dira eta gero eta emakume gehiago ari da kantuan. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka (controversia) aritzen dira, eta inprobisatzen ari diren heinean, estrofen arteko tarteak musikariek betetzen dituzte. Erabiltzen diren instrumentuak lautea, gitarra espainola, tres kubatarra eta tinplea dira.
ARACELI ARGÜELLO
Argentina, payadorea
1995eko otsailaren 20an jaio zen Pozo del Moll-en, Argentinan. Etxetik jaso zuen ohitura eta tradizio kreoleenganako zaletasuna eta txikitatik zuen bertso eta landa inguruko milongeetan interesa. Hori horrela, 12 urterekin gitarrari heldu eta Saul Huenchul Patagoniako payadorearen hitzak hartu zituen eredu eta 2013an, payadore izendatu zuten Marta Suint payadore argentinarrak eta Jose Curbelo payadore uruguaitarrak. Egun, Hizkuntza eta Literatura Lizentziaturako ikaslea da Villa Mariako Unibertsitatean.
Payada/paya
·Hizkuntza: Espainiera Lurraldea: Argentina, Uruguai, Paraguai, Brasil hegoaldea eta Txile Inprobisatzailea: Payadorea
·Deskribapena: Espainieraz inprobisatzen da payada (Argentina, Uruguai, Paraguai eta Brasilgo hegoaldean) eta paya (Txilen). Bakarka edo lehian (contrapunto) inprobisatzen dute payadoreek, gitarraren laguntzaz. Inprobisatzaileak decima, sextilla, octavilla edo kopla neurriak erabil ditzake. Gehienek milonga erritmoa izaten dute orokorrean, nahiz eta honako erritmo hauek ere ohikoak izan daitezkeen zenbait kasutan: cielito, cifra, habanera, vidalita, estilo eta vals, besteak beste. Payadoreen arteko topaketa eta jardunaldiak sarritan antolatzen dira, eta gazteak inprobisaziora hurbiltzeko transmisio bideak ere martxan daude. Kasu honetan ere, emakume inprobisatzaileen kopurua ugaritzen ari da.
Urriaren 9an, asteartean, Iruñean
19:00etan, Zentral aretoan Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala (Kuba) eta Araceli Argüello (Argentina) Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Julio Soto
Urriaren 10ean, asteazkenean, Erandion
19:00etan, Merkatu Zaharra aretoan Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala (Kuba) eta Araceli Argüello (Argentina) Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria.
Urriaren 11n, ostegunean, Hernanin
19:00etan, Biteri Kultur etxean Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala (Kuba) eta Araceli Argüello (Argentina) Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Julio Soto.
Urriaren 12an, ostiralean, Gasteizen
19:00etan, Beñat Etxepare antzokian Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala (Kuba) eta Araceli Argüello (Argentina) Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa
Urriaren 13an, larunbatean, Baionan
18:00etan, Cité des Arts École Superieure d’Arts-en Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala (Kuba) eta Araceli Argüello (Argentina) Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria
Urriaren 14an, igandean, Donostian
19:00etan, Antzoki Zaharrean Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala (Kuba) eta Araceli Argüello (Argentina) Bertsolariak: Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto