Badatoz gazteak

Urtez urte gero eta maila hobea erakusten dute bertsolari gazteek. Adinez nagusi egin aurretik izaten duten txapelketa garrantzitsuena izaten da eskolarteko bertso sariketa. Lehenik norbere herrialdean eta ondoren Euskal Herri mailan ospatzen den txapelketa da. Aurtengo Eskolartekoaren XXXIX. edizioa ere Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatu dute.

Lehen aukera Bizkaian

14 eta 18 urte bitarteko 40 gaztek parte hartu dute aurtengo eskolarteko bat-bateko sariketan. Horietatik 8 heldu ziren finalera:

Aritz Landeta Terceño

Bittor Altube Sarrionandia

Beñat Bilbao Landa

Eztizen Artola Iturrate

Gorka Pagonabarraga Agorria

Iruri Altzerreka Martinez

Maider Barañano Uribarri

Naroa Torralba Rodriguez

Iruri Altzerreka Martinez eta Beñat Bilbao Landa sailkatu ziren buruz burukora eta Buruz burukoa jokatu ostean, Iruri Altzerrekak batu zituen puntu gehien, eta beraz, 2017ko eskolarteko txapela eskuratu zuen. Txapela Moises Enbeita Ealo bertsolari, bertsozaleak ipini zion.

Lapurdira Begira

Aroa Arrizubieta gasteiztarrak irabazi zuen 2017ko Euskal Herriko Eskolartekoa, Joanes Illarregi leitzarrak jarraituta. Amets Arzallusek, Euskal Herriko egungo bertsolari txapeldunak jantzi zion txapela irabazleari.

Asko izan ziren Sarara Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko finala jarraitzera hurbildu zirenak.  Zazpi lurraldeetako ordezkariek hartu dute parte Euskal Herriko Eskolartekoaren XXIX. edizioan.

Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001)

Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002)

 Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000)

Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001)

Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001)

Julene Etxeberri Pacheco (Sara, 2001)

Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai, 2000)

Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001)

Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo, 1999)

Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999)

Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001)

Jokin Irastorza Zabalegi (Oiartzun, 1999)

Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000)

Agurren ondoren zortziko handian eta txikian aritu ziren binaka; Sei bertsolari sailkatu dira finalaren bigarren zatirako: Oihana Arana, Aroa Arrizubieta, Elixabet Etxandi, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Jokin Irastorza.

Hemen Aroa Arrizubieta gasteiztarraren txapeldunaren agurra sariketa irabazi berritan:

Eskerrik asko Muxikakoei
tratatzearren horrela
zuei ere sentitu bainaiz
udalekutan bezela.
Familiakoei, klasekideei
ezin zen izan bestela.
Ta kritikatu gaituzten denak
izorratu daitezela!
Arabar batek lortu duela
Euskal Herriko txapela!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iñaki Iturriotz

2017, Ekaina 30
Arloa: Bertsoleku