Koldo Serra - Zuzendaria

Kontaizu

ber07_1.jpg

“Film laburrak grabatzeak erabateko askatasuna ematen dizu”

  • Bilbo, 1975.
  • Komikiak eta skate-ari buruzko bideoak egiten hasi zen.
  • 18 urterekin estreinako film laburra grabatu zuen: Sick of you.
  • El tren de la bruja azken lanarekin Europako film laburrik onenari zuzenduriko Melies saria jaso du berriki.

Ezustean harrapatu du sariak Koldo Serra. Amsterdamera Urrezko Melies-a jasotzera joan, eta handik bi egunetara albistea sinestu ezinik jarraitzen zuen. Neurri batean, normala da. Halakoak ez dira egunero gertatzen.

ber07_2.jpg

 

Ser suposatzen du Urrezko Melies-a bezalako sari bat irabazteak?

Lagun talde batek egindako lanari zuzenduriko saria da, eta horixe da, nire ustez, garrantzitsuena. Azken batean, El tren de la brujaez dut nik bakarrik egin. Zuzendaria naizen aldetik, nire izena denen ahotan dabil. Baina atzean talde bat egon izan ez balitz –lana dohainik egin duena, gainera-, filma ez litzateke aurrera aterako. Bestetik, sari honek nolabaiteko laguntza ekartzea espero dut, ekoiztetxeei begira batik bat, film luze bat grabatu nahi baitugu eta, horretarako, ezinbestekoa zaigu ekoiztetxe baten babes ekonomikoa izatea.

Hain zuzen, oraindik film laburra diziplina zinematografikoaren barruan anaia txikia kontsideratzen dute, ezta?

Bai, hala da. Batzuek film laburrak luzeetara jauzi egiteko bitartekoa kontsideratzen dute, baina ni ez nago horrekin ados. Film laburra genero bat dela uste dut; ez dago film luzeen menpe. Egia da luzeekin hasi aurretik film laburrekin trebatzea ezinbestekoa dela, inongo produktorak ez baitu zure esku utziko 400 milioi euroko ekoizpen bat ez baldin badaki zer moduz lan egiten duzun. Zentzu horretan, film laburrak aurkezpen gutunbat izan daitezke. Dena den, film laburrak grabatzeak erabateko askatasuna ematen dizu, eta luzeekin ez da horrelakorik gertatzen.

Komikien munduan ibili zinen lehenik, ondoren skate-ari buruzko bideoak garbatzen hasi zinen, jarraian zinemaren munduan sartu zinen... Nola azalduko zenuke bilakaera hori?

Emandako urrats guztiak lotuta daudela uste dut, betidanik nire helburu nagusia istorioak kontatzea izan baita dela komikiaren bidez, dela bideoa erabilita, eta, jakina, film laburrekin beste horrenbeste gertatzen da. Beraz, bitartekoak ez du hainbesteko garrantzirik. Komikiekin hasi nintzen merkea zelako, eta skate-ari buruzko bideoak egitera pasa nintzen bestelako sistemak probatu nahi nituelako. 1993an lehen film laburra grabatu nuen, eta bide hori jarraitu dut gaur egun arte. 11 urte, beraz. Zeinen azkar doan denbora!

Komikien munduan ibili zinen lehenik, ondoren skate-ari buruzko bideoak garbatzen hasi zinen, jarraian zinemaren munduan sartu zinen... Nola azalduko zenuke bilakaera hori?

Emandako urrats guztiak lotuta daudela uste dut, betidanik nire helburu nagusia istorioak kontatzea izan baita dela komikiaren bidez, dela bideoa erabilita, eta, jakina, film laburrekin beste horrenbeste gertatzen da. Beraz, bitartekoak ez du hainbesteko garrantzirik. Komikiekin hasi nintzen merkea zelako, eta skate-ari buruzko bideoak egitera pasa nintzen bestelako sistemak probatu nahi nituelako. 1993an lehen film laburra grabatu nuen, eta bide hori jarraitu dut gaur egun arte. 11 urte, beraz. Zeinen azkar doan denbora!

 

Eta filmekin hastearekin batera, maleta egin eta Madrilera abiatu zinen.

Bost urte daramatzat han. Lanagatik jo nuen hara. Ikasketak amaitu eta berehala bide bera hartu genuen askok. Zeren gustukoa izan ala ez, zinemari loturik lan eskaintza gehiago daude Madrilen eta Bartzelonan Bilbon baino. Pixkanaka-pixkanaka gutako bakoitzak lortu du bere tokitxoa: bat gidoilari dabil telebistan, beste bat aktore dabil, bada publizitatearen munduan sartu den bat edo beste… Bizimodua aurrera ateratzeko lanak dira, nola edo hala gure proiektuak aurrera eramaten saiatzen baikara. Politena zera da: oraindik hantxe jarraitzen dugula, borrokan. Tarteka hona, Euskal Herrira, etortzen gara. Beraz, harremana ez da eten.

Duela sei, Eusko Jaurlaritzak Kimuak plana sortu zuen atzerrian Euskal Herrian ekoitziriko film laburrak ezagutzera emateko. Halako proposamenek hemengo ikus-entzunezko arloa hobetzen lagun dezakete?

Bai, jakina. Are gehiago: edonora goazela, sekulako inbiria digutela esaten digute. Hemen film laburrei ematen zaien laguntza eskertzekoa da, benetan. Film laburren munduan diru gutxi mugitzen da, beti ibiltzen gara aurrekontuetan eskas, baina ekimen horrekin Eusko Jaurlaritzak sei film laburri –gehiago izan zitezkeen, baina hasiera puntu gisa ez dago gaizki- munduko jaialdi garrantzitsuenetara joateko aukera ematea ez da beste inon gertatzen. Euskal Herrian zinema industriak gehiago hazi beharko luke, zeren harrigarria da zenbat pertsona dabiltzan zinemaren munduan, baina denok jo dugu Madrilera hemen nahikoa azpiegiturarik ez dagoelako. Alde horretatik, inbertsio handiagoak behar ditugu. ber07_3.jpg

 

Zinema istorioak kontatzeko bitartekoa duzu. Zure kasuan, beldurrezko istorioak aipatu beharko genituzke, horrelakoak egiten baitituzu.

Bai, eta ez pentsa traumaren bat gainditzeko egiten dudanik. Haurtzaro zoriontsua eduki nuen, baina egia da pixka bat beldurtia nintzela. Sekulako beldurra ematen zidaten beldurrezko filmek. Agian horregatik sartu nintzen mundu honetan, nolabait haurtzaroko beldurrak deuseztatzeko. Dena den, genero fantastikoa izugarri gustatzen zait. Baina horrek ez du esan nahi aurrera begira bestelako lanik jorratuko ez dudanik. Zinema bere osotasunean maite dut. Beldurra eragiteko gai ote nintzen konprobatu nahi nuen, eta ildo horretatik abiatu dira nire orain arteko lan guztiak. Baina, zergatik ez? Agian hurrengoa komedia bat da.

Zinema fantastikoak arrakasta handia dauka gaur egun. Alabaina, El tren de la bruja aldendu egiten da oraingo makro-ekoizpenek markatu duten bidetik.

Molde klasikoan egituratu dugu filma. Ez genuen bideoklipen estetika imitatu nahi, kontrakoa baizik. Ikuslea istorioan benetan sar zedin beldurrezko film klasikoen eredua jarraitu behar genuela ohartu ginen, efektu gehiegi erabili gabe –ekoizpen handiek egin ohi dutenaren kontrakoa, bide batez esanda-. Eta, dirudienez, arrakasta izaten ari da.

Efektuak muturreraino erabiltzen dituzten Hollywoodeko ekoizpenen horietako batean parte hartzeko arazoak edukiko zenituzke…

Tira, eskaintzaren bat egingo balidate, ez nieke ezetz esango. Azken batean, hortik aterko nukeen dirua ekoizpen pertsonalagoak egiteko erabiliko nuke. Hala ere, zinema fantastikoaren barruan badira lan pertsonalagoak egiten dituzten zuzendariak, hala nola Tim Burton, David Lynch, Kronenberg… Dena ez da Scream, Sé lo que hicisteis el último veranoeta abar.

Noizko lehen film luzea?

Horretan ari gara. Gidoia badugu, proiektua aurrera ateratzeko finantzazioa besterik ez zaigu falta. El tren de la bruja edukitzen ari den arrakastak zerbaiterako balio izatea espero dut.ber07_4.jpg

Kontaizu

2004, Maiatza 01
Arloa: Berba Bi