Bilboko Bertso Topaketa
Bilboko Arriaga antzokia bertsoaren topaleku bihurtu zen ekainean. Bilboko ikastetxeetako ikasleak bertan elkartu ziren bertsoak kantatu, kantak abestu, eta bertsoak entzutera.
Bilbon ikastetxe gehienetan eskaintzen da 'Gu ere bertsotan' proiektua, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskaintzen duena Bilboko Udalaren laguntzarekin.
'Gu ere bertsotan' programaren xedea bertsolaritza indartzea da eta ikasleek ikastetxeetan ikasturtean zehar ikasitakoa beste ikuspuntu batetik ikustea, jai-giroan eta bertsoez ondo pasatuz. Horrela euskal kulturan sakondu egiten da euskararen ezagutzari ekinez eta euskararen erabilera eskola-umeen artean sustatuz. Ikasturtean zehar astean ordubete eman dute ikasleek abestiak, erritmoak, bertso zaharrak eta bertsolaritzaren historia ikasteko.
Ikuskizunean gazteak izan ziren protagonista. bertsoak kantatuz, bideo bidez bertsolariak aurkeztuz, asmakizunen jolasa eginez edota asmakizun horiek asmatuz. Bat-bateko taldeetako ikasleek bertso sortak kantatu zituzten, musika tresnez lagunduta. Eta zelan ez, bertsolariak ere aritu ziren bat-batean kantuan: Jone Uria, Arkaitz Estiballes, OIhana Bartra eta Etxahun Lekue.
Parte hartu duten ikastetxeak
Artxandape Ikastola, El Salvador Maristas ikastetxea, Garcia Rivero HLHI, Tomas Camacho HLHI, Uribarri HLHI, Epaltzaren Alarguna HLHI, Iruarteta HLHI, Zamakola Juan Delmas HLHI, Pagasarribide LHI, Intxixu Ikastola, Kirikiño Ikastola, Zurbaran HLHI, Pio Baroja HLHI eta Urretxindorra Ikastola.