Katixa Agirre - Idazlea

Kontaizu

ber40b_1.jpg

Blogak idazketa estiloa zorrozten lagundu dit

  • Blogari bezala ezagutu genuen, idazlea da egun.
  • Gasteizen jaio eta hazi arren, Bilbon bizi da egun
  • Sua falta zaigu da bere lehen liburua.
  • Internet bidez, Gtalk programa erabilita egin dugu elkarrizketa.

Astegun bat arratsaldez. Asteburua pasa eta Bilbon da berriz ere idazle gasteiztarra. Badira hilabete batzuk bere lehen liburua Sua falta zaigu plazaratu zuela Elkar argitaletxearekin. Elkarrizketa ugari egin ditu, medio ezberdinetan.

ber40b_2.jpg

Galdetu eta erantzun egin dugu. Eta ondoan ageri diren zenbakiaren orduak, adierazten dute zeinen azkar egin daitekeen elkarrizketa bat. Ikastolako ikasle moduan aritu gara, galde eta galde. Erantzuten iaioa eta trebea da Katixa Agirre. Idazle trebea.

aupa katixa, aurkeztu zure burua ikastoletako ikasle eta irakurlei.

19:41 Katixa:

25 urteko gasteiztarra naiz, buelta batzul eman ostean Bilbon bizi dena gaur egun, betidanik idatzi izan dut eta berriki argitaratu da nire lehen ipuin liburua.

Blogaria, irakaslea, idazlea... baina nor da Katixa Agirre?

19:42 Katixa:

hori galdetzen diot nire buruari ere hainbeste etiketekin zaila da baten burua definitzea

Zure berri izan genuen lehen aldia Interneten izan zen, gustura Interneteko jardunarekin?

Katixa:

Oso.

Nola hasi zinen?

19:43 Katixa:

Espero nuena baino askoz gehiago eman dit blogak. Probatzearrean hasi nintzen, blogarekin esperimentatzearren.

Zer eman dizu?

Katixa:

Jende asko ezagutu dut, idazteko gogoak eman dizkit eta uste dut ere, nire idazketa estiloa zorrozten lagundu didala.

Irakasleak esan digu ipuin sariketaren bat ere eskuratu duzula lehenago

19:44 Katixa:

bai, hala da: lehenengoa 15 urterekin irabazi nuen, institutuko lehiaketa bat zen eta gero beste batzuk ere etorri dira

Zeintzuk?

19:45 Katixa:

ez daukat erregistro bat, baina, adibidez, Ernestina de Champourcin, poesiako edo emakumeak kontari, Bilbon.

Eta orain ipuin liburu bat kaleratu duzu... kontaiguzu nolatan hasi zinen ipuinak idazten

Katixa:

txikitan, ipuin asko irakurtzen nituen, eta horrekin batera, koaderno batean, nire ipuinak ere asmatzen nituen esan daiteke irakurtzearekin batera etorri dela idaztea.

Polita izan behar du horrek ezta?

19:47 Katixa:

oso polita batzuetan, eta oso frustrantea besteetan

Begiratzen diezu koaderno zahar haiei?

Katixa:

Oso noizbehinka, barre egiteko.

Eta ikastolan zelango liburuak irakurtzen zenituen gustoren?

19:48 Katixa:

Detektibeenak, batez ere. Gero ni ere detektibea nintzela imajinatzen nuen.

Ez duzu ba horrelako ipuinik argitaratu Sua falta zaigu liburuan...

Katixa:

ez, egia da atzean utzi dudan zaletasuna dela.

 

Zelangoak ateratzen zaizkizu aspaldi honetan? zerk bultzatzen zaitu idaztera?

19:49 Katixa:

Azken bolada honetan ez zait asko ateratzen, oraindik buruan bueltaka dut aurreko liburua, elkarrizketengatik eta. Eta zerk bultzatzen nauen? hori misterio bat da.

Eta ipuinen bat aldatzeko zoria, gogoa izan al duzu?

19:50 Katixa:

zerk bultzatzen gaitu maite dugun hori maitatzera? misterio bat da argitaratutakoen artean?

bai

Katixa:

bai, noski, guztiak aldatuko nituzke gaur idatziko banitu.

Ez omen dago liburu perfekturik eta...

Katixa:

Hori da.

Eta irakurri, zer irakurtzen du gaur egun Katixa Agirrek?

19:51 Katixa:

Ba momentu honetan Andu Lertxundiren "Ihes betea"rekin nago eta baita Andrés Neuman deitzen den idazle baten ipuinekin.

zer eskatzen diozu eskuartean daukazun liburuari, zer mesanotxa gainean dagoenari, zer motxilan daramazunari?

19:52 Katixa:

Eskuartean dudanari, hel nazala, engatxatu behar nau, bestela eskuetatik eroriko zait. Mesanotxekoari, edertasuna, lo goxo egiteko; eta motxilakoari; emozio apur bat, autobusean irakurtzen dudalako, nahiko leku aspergarria da eta.

Unibertsitatean ere irakasle hasi zara gainera...

Katixa:

bai, ia bi urte daramatzat

Ikasle ala irakasle nahiago?

19:55 Katixa:

momentu honetan, irakasle, dudarik gabe baina bere garaian ondo dago ikasle izatea, lagunekin ibiltzea eta irakasleak iraintzea.

Kontatzen al diezu ipuinik zure ikasleei?

19:56 Katixa:

saiatzen naiz ahalik eta erakargarrien azaltzen gauzak eta ez ipuinak, baina bai anekdotak eta tartekatzen.

Publizitatea ematen duzu ezta?

Katixa:

Bai, eta baita Kazetaritzakoei, Publizitaterako sarrera.

Egiguzu zure blogaren, zure liburuaren eta zure ikasgaiaren iragarki azkar bana... otoi

19:59 Katixa:

Blogak badu bere eslogana, eta baliagarria da iragarki moduan: Gauez eta Azpikeriaz, KAren blog kriminala. Libururako, daukan azalak balio du iragarki moduan, oso erakargarria baita. Asignaturarako... ez dut iragarkirik behar, derrigorrezko ikasgaiak direlako, ikasleek ez dute beste erremediorik!.

Izango duzu iragarki kuttunik aspaldian...

Katixa:

ez naiz batere zalea, eta zapping egiten saiatzen naiz.

Iragarkietan?

20:01 Katixa:

Bai, beti gero nik youtuben ikusi behar ditut iragarkiak, klasean komentatu ahal izateko, baina etxean ez ditut ikusten.

Eta Interneten zer jarraitzen duzu aspaldion?

20:02 Katixa:

Egunkariak eta blogak, batez ere. Adibidez Pierrenodoyunadeitzen den bat ezagutzen duzu?

Ez, oraindik ez. Baina gomendatuiguzu ikastolan ikusteko helbideren edo guneren bat.

Katixa:

gaztelumendi.org blogen artean edo sustatu.com.

Liburu edo filmeren bat gomendatu behar izan ezkero?

20:05 Katixa:

Gaztetxoentzako liburuak ere irakurri izan ditut, adibidez, Harkaitz Canoren "Lesterren Logika" oso ondo dago. Helduagoentzat, Ragtime deitzen den nobela, XX. mende hasierako New Yorken kokatua; E.L. Doctorow da egilea. Pelikulen artean "Diario de un escándalo" gomendatuko dut, gainera ikastetxe batean garatzen da batez ere.

mila esker Katixa, saiatuko gara zure gomendioak jarraitzen

Katixa:

Oso ondo ber40b_3.jpg

 

Kontaizu

2007, Maiatza 01
Arloa: Berba Bi