OrainBai.eus
Prozesu luzea izan da, baina azkenean hemen da .eus domeinua. PuntuEus euskara eta euskal kultura bere zentzu zabalenean ikusgarriago egiteko aukera emango du hemendik aurrera domeinu honek. Oraindik airean dauden duda eta zalantzak ahalik eta gehien uxatzeko balio dezala artikulu honek.
ICANNek (domeinuak esleitu eta kudeatzeko ardura duen erakundeak) beste domeinu batzuekin batera, galiziarren .gal kasu, azkenean onartu du .eus.
Domeinua TLD, Top Level Domain motakoa da. Horien barnean bi eratako lehen mailako domeinuak daude, estatu kodeak eta orokorrak. Bada .eus orokorren artean euskal hizkuntza eta kulturari lotutako domeinu bat izango da.
Domeinu hauek komunitateen babesa izan behar dute. Domeinuaren eskaria egiteko garaian PuntuEus elkartea sortu zen, baina orain izen bereko fundazioak hartuko du domeinua kudeatzearen ardura. Patronatua oraintxe bertan hauek osatzen dute:
- Euskaltzaindia
- Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala
- Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa
- Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Euskal Idazleen Elkartea
- Euskal Irrati Telebista
- Euskal Konfederazioa
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Orain arte prozesu oso itxia izan da, bakarrik batzuek aitzindari figura esleitu zaienak lortu ahal izan dute domeinua. Denak aitzindariak.eus webgunean jaso dituzte. Bertan berriro ere aniztasuna nagusi, udaletxe, elkarte, hedabide, unibertsitate, enpresa... denetarik aurkitu daiteke.
Gero eta gehiago izango dira, baina hauek dira momentuz .eus domeinua dutenen mapa.
Hemendik aurrera hala ere epea ireki da, nahi duenak domeinua eskatu ahal izateko. Hori bai, azaroaren 18ra arte abiarazte-aldia dago irekita. Jasotzen diren eskari guztietan kontrol bat ezarriko da. Batez ere, izen lapurretak eta intentzio txarreko beste saiakerak ekiditeko. Tarte honetan egiten diren eskariak berez kontrol handiagoa izango dute.
Erabakiak hartzeko garaian, lehia dagoen kasuetan zenbait irizpide hartuko dira kontutan:
- Marka erregistratuak
- Domein-izenen blokeoa
- Interes publikoa
- Tokiko markak
- Erregistro librea
Abiarazle epean eskatutakoek abenduaren 3an aktibatuta izango dute beraien domeinua. Abenduaren 3tik aurrera fase irekia hasiko da eta orduan muga horiek ere alboratuko dira. Hala ere, izaera bereziko domeinua izaki, aldizka, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko azterketak egingo dira. Baldintzak betetzen ez direnean, domeinuaren titularrari posta elektronikoz jakinaraziko zaio. Epe jakin baten baitan erantzunik jasoko ez balute eta baldintzak betetzen ez badira, domeinuaren erabilera etengo litzateke.
Domeinuaren erregistro prozesua erregistratzaileen bidez ematen da, pauso hauek bete behar direlarik:
1. Domeinua eskuragarri dagoen begiratu.
2 Erregistradoreen zerrendatik bat aukeratu.
3 Erregistradoreen bidez, erregistro prozesua burutu.
Domeinuaren kostua erregistratzaile hauek jartzen dute. Bakoitzak domeinu izenarekin batera eskaintzen dituzten zerbitzuak ere kontutan hartuz. Batzuek posta elektronikoa, ostatze zerbitzuak, estatistikak, dns kudeaketa... Oraindik euskarazko zerbitzua eskaintzen dutenak ez dira asko, baina espero laster gehiago izatea.
Urte amaiera bitartean eskaria handia izatea espero dute, helburu bezala 2.000 domeinu aktibatzea aurreikusten da. Helburua orain arte bezala jendarteko txoko guztietara iristea da. Webgunean prozesua errazteko norbanako, elkarte, erakunde eta enpresentzako jarraibideak jarri dituzte, prozesua errazteko intentzioarekin.
Domeinuak erregistratzeko eskaria egiteaz gain, domeinuaren beharra hedatzeko eskaria ere egin dute PuntuEus-etik. Horretarako webgunea duen edonork banner txiki baten bidez .eus domeinuak hedatzen laguntzeko aukera dauka. Horretarako nahikoa da tamaina ezberdinetako banner hauen artean bat aukeratzea.
1. Handia (728x90)
<a data-cke-saved-href="http://www.domeinuak.eus" href="http://www.domeinuak.eus"><img border="0" data-cke-saved-src="http://www.domeinuak.eus/img/eus728x90.gif" src="http://www.domeinuak.eus/img/eus728x90.gif" style="border: 1px solid #808080" width="728" height="90"></a>
2. Ertaina (240x70)
<a data-cke-saved-href="http://www.domeinuak.eus" href="http://www.domeinuak.eus"><img border="0" data-cke-saved-src="http://www.domeinuak.eus/img/eus240x70.png" src="http://www.domeinuak.eus/img/eus240x70.png" style="border: 1px solid #808080" width="240" height="70"></a>
3. Txikia (240x240)
<a data-cke-saved-href="http://www.domeinuak.eus" href="http://www.domeinuak.eus"><img border="0" data-cke-saved-src="http://www.domeinuak.eus/img/eus130x30.png" src="http://www.domeinuak.eus/img/eus130x30.png" style="border: 1px solid #808080" width="130" height="30"></a>
Ea denon artean .eus jendartean txertatzea lortzen dugun.