Interneten idazteko gomendioak

Gorka Julio

Interneterako idazten jakitea oso garrantzitsua da. Hipertestutik hasi eta multimedia baliabideak txertatzeko aukera arte beresitasun handiak dituen esparrua da. Oraindik, paperean idatziko balute bezala idazten dute askok Interneterako. Horregatik gomendagarria da Interneten testuak idazteko zenbait aholku kontutan hartzea. Aholku hauek salbuespen eta berezitasun asko izan ditzakete, baina orokorrean kontutan hartzerko modukoak dira.

Zehatza izan: Batez ere izenburu eta deskribapenean zehatza izan. Irakurleak denbora oso gutxian erabakitzen du gauza bat interesatzen zaion edo ez. Denbora gehiegi eskaini behar badio, seguraski ez du irakurriko ere. Testua ondo egituratu eta gauza garrantzitsuenak, nabarmendu letra lodiz adibidez.

Garrantzitsuena hasieran: Izenburua eta deskribapenean mezuaren gai nagusia egon behar du. Literaturatik oinordeko diren hasiera, korapiloa eta bukaera ahaztu. Testuaren luzera baliatu gaiari buruzki informazio gehigarria emateko.

Testuingurua azaltzeko loturak erabili: Zuzenean gaiarekin harreman guztiz ez zuzena duten gaiak, baina azalpen bat behar dutenak ez azaldu edo oso labur azaldu. Hori bai, gai hori hobeto azaltzen duen loturak eskaini. Gai horretan sakondu nahi duten pertsonek aukera izango dute horrela.

Loturak egiteko beldurra kendu: Loturak egiteko beldurra kendu. Aurretik azaldu den gaiei, eztabaidei, informazioei... loturak egin. Azaldu nahi dugun hori ondo azaltzen duten guneei ere kanpo loturak egiteko beldurrik ez izan. Erreferentziatzen diren informazioei lotura zuzena egin ez dagoen guneari lotura orokorra. Kasu horietan guztietan, estekatzeko erabiltzen den testua argigarria izan dadila kontutan hartu.

Multimedia baliabideak baliatu: Multimedia baliabideak, irudietatik hasi eta bideoetara testuetan txertatu. Irudien kasuan img etiketa arruntez egin eta beste baliabideen kasuan zuzenean dagokion etiketarekin edota bideo eta audioa igotzeko zerbitzuek eskainitako kodearen bidez. Beharbada bideo, audio eta beste baliabide batzuk ezin dituzu zuzenean webgunean txertatu. Horretarako baliatu, YouTubeEuskalTube (bideoentzako), FlickrArgazkiak.org(irudientzako), Blip.tvEuskalTube (audioentzako), ScribdSlideshare(dokumentuentzako) bezalako tresnak. Hala ere, kanpoko zerbitzu bat erabiltzen den kasuetan, fitxategi originalaren kopia bat gorde eta ahal bada jaisteko aukera ere eman.

Dokumentu gehigarriak deskargatzeko moduan eman: Zuzenean testuarekin harreman zuzena ez badute (aurreko kasua bezala), baina hala ere baliabide hori ere ezagutarazi nahi badugu, informazio gehigarri moduan eskaini. Baliabideari lotura zuzena egin eta zehaztu zein formatu duen (pdf, mp3, avi...). Dokumentu formato egokia izatea ziurtatu, testu dokumentuak adibidez zabaldua eta irakurgarria den testu formatuetan eman. Hala ere, beti hobetsi hipertestuan oinarritutako edukiak.

HTML ikasi: Webguneak sortzeko erabiltzen den HTML lengoaiaren oinarriakikasi. Edozein edizio sistema erabiltzen duzula ere, sintaxi honen oinarriak ezagutzea gauzak hobeto ulertzen lagunduko dizute. Ez izan beldurrik, oso erraza da eta.

Hala ere, hauek gomendio orokorrak badira ere, oraindik hipertestua erabiltzen duten genero berriak asmatzeko daude. Esperimentatu, ez izan beldurrik gomendio hauek ez jarraitzeko. Hori bai, ez kopiatu orain arte paperean idazteko erabiltzen ziren teknikak.

Gorka Julio

2010, Uztaila 23
Arloa: Sarean