Gurebook, liburu digitalen denda
Gurebook liburu elektronikoen on line denda da. Liburu elektronikoen euskal ekoizpenaren atari espezializatua da, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Zenbait argitaletxe ados jarri eta atari honen bidez gurean liburu elektronikoak saldu nahi dituzte.
Bertan liburu asko aurkitu ditzakezue. Azken nobedadeetatik hasi eta klasikoetara. Oraindik ez daude paperean ateratzen diren liburu guztiak, baina etorkizunean produkzioa handitu nahi dute. Egileen zerrendan nabigatu eta zure egile gogokoenen liburuak eros ditzakezu. Orain arte salduenen artean Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eta Felipe Juaristiren Airezko emakumeak.
Liburu digitalen salenurria aldakorra da liburuaren arabera. Media moduan 10 euroren inguruan kokatzen dira gehienak, baina salneurria 5 eta15 euro bitartean egon daiteke.
Ez dira bakarrik euskarazko liburuak bertan biltzen. Hauetaz gain, gaztelerazko liburu asko aurki daiteke katalogoan ere. Gurebook-en helburuen artean euskal produkzioa badago ere, hauetako asko ez dira euskarazko liburuak izango.
Ekimen interesgarri honek, Interneten ere interesa piztu du. Batzuetan kritikak jaso ere jaso ditu. Gehienbat kritika horiek salneurria eta honen banaketarekin zerikusia dutenak alde batetik, eta bestetik DRM Digital Rights Management teknologia. Azken honek digitalak diren edukiak, kopiatu eta nahi adina zabaltzeko aukerak mugatzen dituelako batez ere.
Kritika horien artean Gorka Bererziartuak bere blogean idatzitako DRMarekin eta garesti: ez da nirebook da interesgarrienetako bat. Bertan esaten dena laburbilduz, bertako paragrafo bat esaten den hau:
Hara hor liburuen sektorean ikusiko ditugun bi zurrunbilo: batetik, idazleen royaltyak handiagoak izan beharko dira ezinbestean, liburu fisikoak eskatzen zituen kostuak desagertu ahala, bitartekariaren (alegia, argitaletxearen) irabazi-marjina egokitu egin beharko delako; bestetik, liburuak kopiatzeko eskubideari buruzko eztabaida piztuko dela esango nuke, obrek libre zirkulatzea saihestu nahi duten agenteen (alegia, argitaletxeen) eta irakurleen artean.
Argi dagoena, liburu digitala eta hau irakurtzeko liburu elektronikoek, tableta digitalek, mugikorrek eta beste gailuek etorkizunean ere zer esan handia ekarriko dutela. Bidea lantzen joan beharko gara, oraindik bidea definitu gabe dagoela kontutan hartuta, baina bidea ondo hastea garrantzitsua dela kontutan hartuz.