Fantasiak: gure barreneko saltsa gozoa
Aupa danoi!!
Zelan 2007a? Jadanik aldaketarik? Zelan oporrak? Beharbada ia ahaztuta. Tira ba, berrriro ere hemen batu gara zuon galderei bidea emateko eta bide batez bidea bera gozatzeko. Sarri entzuten ditut zuongandik fantasiei buruzko istorioak, zalantzak…eta gaur zalantzoi kasu egitea erabaki dut. Urte berri hau hasteko modu polita izango delakoan. Badaude hainbat eta hainbat istorio gure buruak asmatzen dituenak gero gure gorputzean gauzatzeko direnak emozio, jokabide eta sentsazio erotikoen bidez. Bai, fantasiak dira. Baina hain gutxitan egiten dugu berba horiei buruz, askotan ematen duela gure buruan baino ez direla esistitzen. Galdera asko sortzen dira gai honen inguruan: batzuk pentsatzen dute eurek ez daukatela inolako fantasiarik, beste batzuk bere bikotekideak ez duela nahi berarekin partekatu daukan fantasia, besteak errealitatera eramateko momentuaren esperoan bizi dira, beste zenbaitek ez dute pentsatu gura ere egin honetaz. Batzutan entzun izan dugu zelan fantasiek gure gaisotasunaren bat adierazten dutela, eta kontu horrekin kontuz ibili behar ei dugula. Sarri galdetzen dute ea normala den fantasiak edukitzea bikotekidea baldin badute, ea ematen direnean ez ote den bikotekidearekin ez dagoelako gustura. Fantasiek nondik ateratzen diren, zer adierazten duten, ea norberaren bizitza sexuala aberastuko duten, ea andreok ditugun fantasiarik edota zelan posible den homosexuala izanez heterosexualekin fantasiak edukitzea edota alderantziz... Hainbat galdera gozamenaren bidea oztopatzen. Fantasiek , berez ez dizuete kalterik egingo.Lasai. Baina batzutan ez da hain erreza aspaldiko aurriritziek kolokan jarri dute gozamena eta. 70 eta 80 hamarkada baino lehenago, Psikoanalisitik -Psikologiaren korronte bat- etorritako mezuek; "pertsona zoriontsu batek ezin du fantasiarik eduki eta bakarrik pertsona asetu gabekoek edukitzen dituzte" ez zuen lagundu fantasiaren aberastasunaz ohartzen, batez ere publikoki. Beste alde batetik Psikologia munduan kriminal eta patologikoak diren jokabideak aurrikusteko fantasien ikerketa, baliabide bezala erabiltzen izan zenez , ez zuen askorik lagundu. Baina geroxeago hainbat eta hainbat ikerketek baieztu zuten denok dauzkagula fantasiak. 1973an Nancy Friday-ren liburuak "My secret Garden", andrazkoen sexu fantasiei buruzko antologiak, fantasien munduen bidea zabaldu zuen. Andreen fantasien mundua denontzako zabaldu zuen. Testu errazak, irakurtzerakoan gozatzeko, bakoitzaren aniztasunean sakontzeko eta norberaren bizipenak hobeto ulertzeko. Momentu horri heldu baino lehenago gizonezkoen fantasi munduaz bakarrik genekien, horiena oso askea ez izan arren andreona baino askoz ere zabalagoa zen, geurea ilunpean gordeta zegoen eta. 1995ean egindako ikerketa baten ondorioek baieztatu zuten aurrerago ikusitakoa, gizonen eta andren %95 fantasiak dituztela, eta ez dira patologia edo asetugabekoen sintoma, kontrakoa baizik. Bakoitzak bere fantasiak dauzka eta askotan bat baino gehiago ere, bere plazerraz gozatzeko. Egia da askotan fantasia hitza burura etortzen zaigunean gehienetan suposatzen da larrua jotzeko postura desberdinak agertuko direla, gehien bat heterosexualak azalduko direla eta pelikuletan agertzen diren irudiak izango direla. Hau pentsatuz gero, jende askok sumatuko du ez duela inolako fantasiarik, eta hau ez da horrela izaten. Hasieran esan dudan moduan fantasian; buruak, gorputzak eta emozioak bat egiten dute. Buruan asmatutakoa gorputzean gauzatzen da plazerraren izkinak dastatu nahian. Gure sexualitatearen bizipenetan oinarrituta dagoz, askotan ez garen kontziente gauzetaz eta beste batzuetan bizitako gauzetaz, batzutan desioak espresatzen dute eta besteetan beharrak , ez dute fisikako legerik jarraitu behar, ezta logika edota zentzuari ere. Fantasian edozer gerta liteke, edozein momentutan, edozein tokitan, edozein mutil edo neskarakin, animaliekin, ezezagunekin, aurpegi bako inorekin, edo norberarekin, lurrarekin, eguzkiarekin edota urarekin, edozein jokabide edota jarrera onargarria da...denak balio du. Gure irudimenean dago ezta errelitatea eta eremu hori beti da segurua, gure burua babesteko lekua da eta. Gure baitan daramagun baliabide bat da, gozatzeko eta ez dugu zertan errealitatera eraman behar, segur antzean errealitatea bihurtu ezkero,momentu horretan, fantasia izateari itxi egingo dio.Bestelako alorretan moduan gauza bat da zelan pentsatzen dugun gauzak izango direla eta beste bat errealitatea.Askotan batezinak. Fantasiaren helbururik inportanteena edonor gozaraztea da. Baina desioarekin gertatzen den moduan batzutan gozatu bai gozatzen dela, ematen denean baina batzutan ostean deseroso sentiarazten gaituzten, errua, beldurra, lotsa...agertzen denean. Baina gure fantasiak ezagutu eta ulertzeak askeago sentitzen lagunduko gaitu. Gure irudimenak sortzen duenari bidea emanez, gure erotika mundua aberasteko. Beraz lasai asko zuon irudimenak ematen dizuenarekin, hortxe geratzea delako bere indarrik handiena. Besarkada bana.