Korritzen
Banoaaaaaaaaaaaaaaaa! Aupa denoi!! Zelan zabiltzate? Udako oporrari begira?...ez da harritzekoa denok horrela gabiltza eta. Gaurkoan askotan ikastetxeetan eta batez ere batxilergoko kurtsoetan sarri entzuten dudan zalantza bati aurre egingo diot. Askotan egiten diren galderak modu desberdinetan egiten dira baina ardatza gauza bera izaten da kasu honetan izurketari lotuta daudenak: “Lar arin korritzen naz”, “zakila baginan sartzen dudanean eginda dago”, “ ez dut askotan egin baina ez dut ezer ere ez aguantatzen”, ipurtzuloan sartu bezain pronto banoa”,” nire bikotekidea arduratuta dago bere eiakulazioarekin, nik ez daukat inolako arazorik, baina ez nau sinesten”, “ nire laguna hain da sutsua konturatu baino lehen banoala”, zelan dakizu “eyaculador precoz” zarela?... Mila istorio kontsultan, ikastetxetan, kalean, lagunen artean..., eiakulazioa, arintasuna, kontrola, satisfazioa, bikotekidea... denak kontuan hartzekoak gero bion artean gertatzen dena arazotzat hartzeko. Baina nork definitzen du zer den eiakulazioa precoza edota goiztiarra? Zelan definitu dezakegu zer den gaur egun profesiodun askoren eta kaleko gizon eta andra askoren ahoan buelta bueltaka dabilen “harri” hau? Nork esaten du zein den eiakulazioaren zentzuzko kontrola? Nork edo zerk diño non dagoen muga? Zertarako kontrolatu eta zer kontraltu behar da? Hona hemen historiak eman duen sexologo batzuen iritzia: Magnus Hirscfeldek (1917-1920) argitaratutakoetan arazotzat hartzen du baina inpotentzia alorrean sartzen du eta bere ustez jatorri somatikoa zeukan. Alfred Kinseyek(1948), ahaztuta dagoen hausnarketa bat egin zuen bere garaian. Eiakulazioaren jatorri ebolutiboa azpimarratu zuen. Beren ustez, ugaztunen jokaeraz gehiago jakin ezkero eta hobeto ulertu ezkero are hobeto ulertuko genuen gizakion jokabideak. Ugaztu gehienenartean arrak eiakulatzen du zakila sartu eta berehala, tximinoak berak –gure anaia- 10 eta 20 segundu baina ez du behar eiakulatzeko. Masters&Johnsonen(1970) lehenetariko definizioa, oraindik izugarrizko indarra du profesiodun batzuen artean eta kalean ere bai. Euren ustez gizon bat “eyaculador precoz” izan lei bere bikotekideak euren harreman koitalen ehuneko berogei eta hamarrean ez duenean gozatzen. Orain gauden hainbat profesiodun badakigu hau ez dela horrela .Baina horrenbeste bider entzun dugunez kontrakoa gaur egun kontsultara hainbat mutil dator esanez “ eyaculador precoz” dela, etiketa jadanik ipinita eta arazoa bere gaitzat hartuta, diagnostikoa eginda. L.K.Hongek(1984), animaliekin egindako estudioak hausnartuz, ondorioztatu zuen eiakulazioa goiztiarra oso onuragarria zela iraganean, batez ere espezie garatzeko.Bere esanetan eiakulazio goiztiarra arazotzat hartu izan da orain dela urte batzutatik hona.. “Precoz” terminoa aztertzen badugu “behar den baino lehenago pasatzen denari “ adierazten duela. Baina plazeraren, erotikaren eta asetasunaren eremuan ez al da oso ausardia izatea onartzea erreferente moduan ”betebeharra: behar dena/behar ez dena”? Eta hau horrela bada zelan muga ditzakegu azkartasun horren denbora egokiak edota desegokiak asetasun desiragarri hori emateko? Beharbada garrantzitsuena ez dira izango ba denborak bakoitzak egiten duen asetasunaren ebaluaketak baino, zelan bakoitzak bizitzen duen bere esperientzia bakarrik edota beste neska edo mutil batekin dagoenean? Denbora joan ala, hainbat sexologo, Master&Johnson ere bai, bat etorri gara esateko oso saila dela definizio eraginkorra egitea, aldagai asko hartu behar direlako kontutan eta emandako definizioetan hainbat kontraesan eta gabeziak agerian geratzen direlako. Baina hau horrela izanda oraindik, egunero ikusten dugun moduan aitzinako definizio batzuk indarrean daude. Elberdinen, ustez, eiakulazio goiztiarra ez da existitzen. Asmakizun kulturala baino ez da. Orduan, XX. mendeko mendebaldeko asmakizun kliniko bat baino ez da izango? Horrez gain, gai hau ulertzeko kontuan hartu behar dugu baita ere, historiaren zehar hainbat diziplina zientifikoek, sexologia barne, saiatu izan direla zekitena mahai gainean jartzen baina baztertu izan dute edota ez dute jakin andreok eta gizonak sexudunak, sexualak eta erotikoak garela jaio garenetik hil arte eta bizitzaren zehar egituratzen dugula zer garen. Betidanik eta sarritan mundu osoko gizonek euren joko erotikoetan azkar eiakulatzen dute. Askorentzako euren izurtzeko modua bikotekidearekin daukaten joko erotikoan oso ondo integratuta dago eta ez diete inolako atsekaberik edo erru sentsazioak sortzen, ez bata ez besteari ere ez. Alderantziz ba dago hainbat mutil eta gizon eiakulazioa azkarra disfuntzio ereduan barneratuta daukatela, beraz euren esperientzi erotikoak arazotzat hartzen dituzte, eta sentsazio horiek eragin ezkorra edukitzen dute euren auto-estiman, batez ere erotika alorrari dagokionean. Uste dut ez dugula inori mesederik egiten disfuntzioaren presio hau mantentzen, orduan batez ere kasu egin behar diogunari da zelan bakoitzak bizitzen duen erotika alorrean ematen diren atsekabeak edo asetasunak. Garrantzitsua izango da baita ere konturatzea norberaren gorputzaren ezagutza denbora daramala, beste batekin elkartzen garenean gure astia behar dugula elkar ezagutzeko, gure gorputzak ikasi behar duela eta besteari ere irakatsi gura duena…beharbada presioak, arintasunak, betebeharrak, genitaletan zentratzeak… ez du lagunduko. Alderantziz pazientziak, hanka- sartzeak, barreak, konfiantzak, jakin-minak, ikerkuntza erotikoak…bai lagunduko duela.
Argazkiak: Lea Multimedia