Androide bat zure mugikorrean

Gorka Julio

sarean100107

Android gailu mugikorrentzako sistema eragile libre bat da. Googlek sortu zuen, baina orain Open Handset Alliance-k du kudeatzeko ardura. Sistema eragile honen oinarria Linux kernel bat da. Libre izatea eta aplikazio berriak sortu ahal izateko eskaintzen diren lan tresnak, Android etorkizun handiko sistema eragilea dela argi dago.

Azken boladan gailu mugikorren munduan aldaketa sakonak izaten ari dira. Oraingo telefono mugikor aurreratuek adibidez kamara, gps-a, sentsorek, pantalla ukigarriak etab. dituzte. Horretaz gain wifi sareak erabiliz Internetera konektatzeko aukera izateaz gain, 3G konexio bidez edozein tokitatik Internetera konektatzeko aukera daukate. Honek gailu hauek erabiltzen ditugun modua guztiz alda dezake eta Android sistema eragileak aldaketa horretan parte hartzeko aukera ematen digu.

Android duten zenbait gailu mugikor agertzen hasi dira jada. Lehenengoa Googleren G1a izan zen, batez ere garapenean lan egiteko pentsatutako mugikorra. Ondoren etorri ziren HTC Magic, HTC Hero edota HTC Tatto mugikorrak ere. Azkena Googlek berak Nexus ONE izenekoa atera du. Kalitate handiko pantaila ukigarria, 5Mpx-etako kamara, GPS-a, wifi eta 3g konexioak... izango digu.

Sistema eragile librea izanik gure aplikazio propioak sortu ahal izango ditugu, eskaintzen diguten framework-a erabiliz. Baina, ez dugu zertan programatzen jakin behar, Android Market izeneko aplikazio biltegian aplikazio sorta izugarria dago eta hauetako baten bat gure beharretara egokitu daiteke. Android Market horretan dohaneko eta ordainpeko aplikazioak aurkitu ditzakezu.

Aplikazio interesgarri batzuk

  • Atrackdog: aplikazioek, bertsio berriak izaten dituzte, baina askotan ez dute aldaketa horien berri ematen. Tresna honek lan honetan laguntzen gaitu.
  • AndFTP: FTP zerbitzarietara konektatzeko tresna bikaina.
  • Barcode Scanner: barra kodeak eskaneatzen ditu eta hauei buruzko informazioa eman.
  • Netcounter: interneten igarotako denbora neurtzen laguntzen du. Oso interesgarria tarifa laurik ez baduzu.
  • Twidroid: Twitter erabiltzailea bazara, tresna honek sare sozial horretan idazten lagunduko dizu.
  • Listen: gustoko dituzun podcast eta audioetara izen emateko balio duen aplikazioa.
  • Goggles: bilaketa grafikoak egiteko balio duen tresna. Kamararekin zerbaiti argazkia atera eta sistemak ikusten duen horri buruzko bilaketaren emaitzak emango dizkigu. Ez da guztiz fidagarria oraindik.
  • Layar: GPS-a eta Interneterako sarbideari esker, kamaratik ikusten ari garenaren gainean informazioak gaineratzen ditu, argazkiak, Wikipediako informazioa, jatetxeak, hotelak...

Aplikazio guzti hauek eta sortuko direnak Android gailu mugikorrentzako etorkizun handiko sistema dela esan genezake.

Gorka Julio

2010, Urtarrila 07
Arloa: Sarean